Hezbollahk "berariazko erantzuna" emango dio "Israelen sarraskiari"
Hezbollah Libanoko alderdi xiitak "berariazko erantzuna" emango dio "Israelen sarraskiari". Gutxienez bederatzi pertsona hil eta milaka zauritu ziren atzo, taldeko kideen ehunka gailu elektronikok eztanda eginda. Hezbollahk eta gainerako talde eta herrialde islamiarrek Israeli egozten dizkiote erasoak.
Erasoa gorabehera, "Gazaren erresistentziari eta herriari" babesa ematen jarraituko duela agindu du taldeak eta, era berean, "Libanoko herria eta subiranotasuna" defendatuko duela azpimarratu du.
Hassan Nasrallah Hezbollahko idazkari nagusiak ostegunean agerraldia egingo duela iragarri du eskualdearen egoera aztertzeko. "Ostegunean, Libanon 17:00ak direnean, azken gertakarien inguruan hitz egingo du Nasrallahk", irakur daiteke Al Manar Libanoko telebistak zabaldu duen oharrean.
Aurrez, "traizioz egindako erasoan hildako eta zauritutako martirien" senitartekoei doluminak helarazi dizkie taldeak.
Erasoon ostean, Ekialde Hurbilean gatazka are gehiago gordindu eta zabalduko den beldur dira adituak. Israelek joan den astean iragarri zuen Libano jomugan zuela.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte