Londres
2018/10/17 - 09:00
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko
Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.
2018/10/06 - 16:37
'Be Basque', goi mailako profesionalak Euskal Herrira erakartzeko ekimena
Munduko 11.000 profesional daude sare horretan, erdiak baino gehiago atzerrian bizi diren euskaldunak dira. 330 euskal enpresa ere ekimenaren barruan daude eta horietako 40 Londresera joan dira.
2018/08/15 - 19:57
Polizia britainiarrak Parlamentuaren aurkako erasoa ikertzen jarraitzen du
BBCren arabera, 29 urteko gazteak kolaboratzeari uko egin dio eta galdeketarekin jarraitzen dute hiriaren hegoalde partean. Oraingoz, ekintza terrorista gisa aztertzen jarraitzen dute.
2018/08/15 - 13:55
Parlamentu britaniarraren aurka egindako erasoaren egilea Sudango gazte bat da
BBCren arabera, 29 urteko gazteak kolaboratzeari uko egin dio eta galdeketarekin jarraitzen dute hiriaren hegoalde partean. Oraingoz, ekintza terrorista gisa aztertzen jarraitzen dute.
2018/08/14 - 18:55
Ekintza terrorista gisa ikertzen ari dira Londresko harrapaketa
Bi pertsona ospitaleratu dituzte. 29 urteko britainiar bat atxilotu dute, terrorismo delituak egotzita. Gunea Poliziak hesituta dago.
2018/08/14 - 16:13
Auto batek Parlamentuaren aurka egin du Londresen
30 urtetik beherako gizonezkoa da, bakarrik zihoan autoan eta ez diote armarik topatu. Segurtasun zerbitzuek jakitera eman dutenez erasotzailea ez zeukaten identifikaturik eta ez da kolaboratzen ari.
2018/08/14 - 13:14
Gizon bat atxilotuta, bere autoarekin Parlamentuko hesien aurka talka egin ostean
Bi lagun zauritu dira. Momentuz ez dute gidaria nor den ezagutarazi. Inguruko kaleak itxi ditu Poliziak, baita metro geltokia ere.
2018/08/14 - 13:11
Londresen autoak harrapatu dituen pertsonak arin zaurituta daude
Scotland Yardek jakitera eman duenez, hainbat oinezko daude zaurituta, baina zauri arinak dituzte.
2018/08/14 - 12:28
Parlamentuaren aurka talka egin duen gidariaren atxiloketaren unea
Segurtasun indarrak gertakariaren lekura iritsi eta autoaren gidaria atxilotzen duten unea ikusi daiteke irudi hauetan.
2018/08/14 - 11:52
Hainbat zauritu Londresen, auto batek Parlamentuko hesiak jo ondoren
Autoko gidaria atxilotu du poliziak. Westminsterreko Parlamentuko inguruko kaleak itxi egin dituzte.
2018/08/14 - 11:40
Bi zauritu Londresen, auto batek Parlamentuko hesien aurka talka egin ostean
Momentuz ez dute gidaria nor den ezagutarazi. Inguruko kaleak itxi ditu Poliziak, baita metro geltokia ere.
2018/07/17 - 12:53
Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko
Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute.
2018/07/13 - 09:06
'Brexit' samurrarekin merkataritza itunik ez legokeela ohartarazi dio Trumpek Mayri
Presidente estatubatuarraren esanetan, egungo 'brexit'aren planak balizko akordioa baztertuko luke, eta horrek esan nahi du AEBk EB lehenetsiko luketela akordioak egiteko, Erresuma Batua beharrean.
2018/07/09 - 18:17
Boris Johnson Erresuma Batuko Atzerri ministroak dimisioa eman du
Jeremy Hunt izango da Atzerri ministro berria. Gerora jarrera aldatu bazuen ere, 2016an ‘brexit’aren kontra agertu zen.
2018/06/23 - 16:00
'Brexi't'a gauzatzeko trantsizio epea 2020ko amaiera arte ezarri dute
Bi urte pasatu dira britainiarrek 'Brexita' bozkatu zutenetik, eta ez dira merkataritza akordio berria negoziatzen hasi Bruselarekin. Egun, % 53k EBean jarraitzea bozkatuko lukete, inkesten arabera.
2018/06/22 - 09:03
EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarraitzeko sistema proposatu du Londresek
Hiru milioi herritar baino gehiagori eragingo lieke proposamenak. Eskaria aurkeztu beharko dute 'finkatu' edo 'aurrefinkatu' estatusa lortzeko.
2018/06/21 - 11:47
'Brexit'aren legeak azken tramitea gainditu du Londreseko Parlamentuan
Theresa May lehen ministroak kontzesioak egin behar izan ditu bere alderdi barruan matxinada bat eragozteko. Orain Isabel II.a erreginaren onespen ofiziala behar du legeak.
2018/06/14 - 10:55
Grenfell dorreko sutean hildako 71 lagunak oroitu dituzte Londresen
Londreseko Grenfell dorrea berdez argitu dute bart gauean, duela urtebete izan zen sute ikaragarrian hildako 71 pertsonen omenez.
2018/06/13 - 15:33
Ryanairrek Londreserako hegaldiak eskainiko ditu Bilboko Aireportutik
Aire-konpainiak 2013an utzi zion Loiuko Aireportutik hegaldiak eskaintzeari. 2019ko apirilean hasiko da berriz, Londres Southendera astean lau aldiz bidaiatuz.
2018/05/19 - 19:07
Harry printzea eta Meghan Markle Sussexeko duke-dukesak dira dagoeneko
Lady Diren semea eta Estatu Batuetako aktorea ezkondu egin dira Windsorreko Gazteluan. Guztira 2.600 lagun baino gehiago gonbidatu daude, eta horietatik 1.200 herritar arruntak dira.