Parlamentu britaniarraren aurka egindako erasoaren egilea Sudango gazte bat da
Parlamentu britainiarraren aurka egindako erasoagatik atxilotutako gizona Salih Khater gisa identifikatu dute, eta jatorriz sudandarra den gazte britainiar bat da. Reuters agentziaren eta BBC telebistaren arabera, ez zegoen Inteligentzia Zerbitzuen radarrean lokalizatuta.
Telebista katearen esanetan, 29 urteko gazteak kolaboratzeari uko egin dio eta galdeketarekin jarraitzen dute hiriaren hegoalde partean. Poliziak hiru toki miatu dira Birminghamen, bere bizilekuan, eta Nottinghamen.
"Oraingoz, ekintza terrorista gisa ikertzen jarraitzen dugu, baina ez dugu arrazoiaren berri", adierazi dio europar segurtasuneko iturri batek Reuters agentziari.
Ez da xehetasun gehiagoren berri eman eta poliziak ez du oraindik bere identitatea baieztatu. Halaber, poliziagatik ezaguna zen arren, BBCren hitzetan, ez zegoen M15 edota terrorismoaren aurkako poliziaren zerrendetan.
Polizia, jabetzak miatzen
Polizia britainiarrak hiru jabetza lokalizatu ditu Ingalaterran inbestigazioari argia emateko bidean. Agenteek, hortaz, bi etxe miatzen dabiltza Birminghamen eta beste bat Nottingham erdialdean. Bestalde, 29 urteko gaztearen galdeketarekin jarraitzen dute.
Erasotzailea Salih Khater, jatorriz sudaniarra den britainiarra da eta eraso egunean erabilitako zilar koloreko Ford Fiesta bera gidatu omen zuen aurreko gauean Birmingham inguruetatik. Ingalaterrako hedabideen hitzetan, "nahita egindako" harrapaketa izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Kongoko EDko Gobernuaren arabera, 131 heriotza susmagarri izan dira ebolaren agerraldiaren ondorioz
MOEren zuzendariak adierazi du kezkatuta dagoela agerraldia azkar ari delako zabaltzen. Ituri probintzian hasi zen agerraldia joan den ostiralean, baina dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko beste bi eremutara zabaldu da.
Munduko Osasunaren Erakundeak ohartarazi du egungo finantzaketa ez dela nahikoa etorkizuneko pandemia "are handiagoei" aurre egiteko
Munduko egoera zeharo aldatu da hamar urtean: zatiketa nabarmenagoa, zor handiagoa eta herritarrak babesteko gaitasun txikiagoa dago. Ondorioz, osasun krisien ondorioak are suntsitzaileagoak izan litezke gizartean eta ekonomian.
Amnesty Internationalek ohartarazi du iaz heriotza-zigorrak % 78 igo zirela, 1981tik hona izandako kopururik handienera iritsi arte
2.707 kasu erregistratu ziren 2025ean, erakundeak 44 urtetan erregistratutako kopururik handiena. Exekuzio horien ia % 80 Iranen burutu ziren.
"Hondius" gurutzaontzia Rotterdamera iritsi da, garbiketa eta desinfekzio lanetarako
Itsasontzian zihoazen 27 lagunei osasun probak egingo dizkiete eta berrogeialdia egin beharko dute.
91 lagun hil dira dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoan, ustez ebolak jota
Kongoko Errepublika Demokratikoko Osasun Ministerioaren arabera, kutsatutakoak, berriz, 350 dira.
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak
Joan den ostegunean Turkiatik atera ziren ontziak. Israelgo Itsas Armadak ontzidia osatzen duten 57 ontzietatik 10 geldiarazi dituelakoan daude.
Txinak urtean gutxienez 17.000 milioi dolar gastatuko ditu AEBetako nekazaritza-produktuetan
Etxe Zuriak ohar batean jakitera eman duenez, bi buruzagiek lortu dituzten akordioak "mundu osoko enpresen eta kontsumitzaileen egonkortasuna eta konfiantza hobetuko dute".
Kubako Gobernuak gida bat zabaldu du eraso militar baten aurrean babesteko
"Babestu, eutsi, biziraun eta garaitu" dokumentuak hainbat gomendio biltzen ditu, hala nola edateko urarekin, elikagaiekin, irratiarekin, linternekin, botikinekin eta higiene-gaiekin motxila bat prestatzea. Horrez gain, aireko alarma-seinaleei eman beharreko arretaren berri jasotzen da.
OMEk "nazioarteko osasun publikoko larrialdia" deklaratu du Kongon eta Ugandan atzemandako ebola agerraldia dela eta
Zortzi kasu baieztatu dira Kongon, eta 246 kasu susmagarri eta 80 heriotza posible daude. Ugandan ere baieztatu dituzte kasuak.
'Hondius' ontzian bidaiatu zuen kanadar batek positibo eman du hantabirusean
Kasu honekin, jada 12 dira hantabirusak kutsatutako gurutzaontziko bidaiariak. Bestalde, Madrilen ospitaleratutako 70 urteko espainiarra egonkor dago eta hobera egiten ari da. Ez dago infomaziorik Frantzian oso larri ospitaleratuta dagoen 65 urteko emakumearen inguruan.