Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko
Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.
Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.
"Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean", Alemaniako Gobernuaren dokumentu bat aipatuz egunkariak dioenez.
Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz