Europar Batasunak baztertu egin du 'brexit'erako Mayk egin duen proposamena
Europar Batasuneko agintariek baztertu egin dute Theresa May lehen ministro britainiarrak brexit-erako aurkeztu duen azken proposamena, funtzionatuko ez duela eta onartezina dela argudiatuta. Horrela bada, urrirako planteamendu berri bat egiteko agindu diote, eta ez azarorako, azken asteotan esan bezala.
"Proposamenean elementu positiboak egon arren, guztiok bat gatoz kooperazio ekonomikorako markoak funtzionatuko ez duela esaterakoan", adierazi du Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak.
Europar Batasuneko Gobernua eta estatuburuak bi egunez aritu dira bilerak egiten gaia aztertzeko.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ildo beretik hitz egin du: "Proposamenak onartezinak dira, batez ere etorkizuneko harreman ekonomikoari lotutakoa, eta horretan adostasuna zabala da".
Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren esanetan, Bruselak eta Londresek "bide luzea egin dute, baina oraindik lan asko egin behar da bi aldeen arteko harremana zehazteko".
Irlanda eta Ipar Irlanda arteko mugaren arazoari dagokionez, Tuskek adierazi du Europar Batasunarentzat gai hori "lehentasuna" dela eta "berme zehatzak" nahi dituztela, "borondate ona erakustearekin nahikoa ez delako".
Theresa Mayk, berriz, proposamen bat berri bat egiteko konpromisoa hartu du Europar Batasuneko agintarien aurrean.
Gauzak horrela, Tuskek azpimarratu du hurrengo goi-bilera urriaren 18an izango dela eta hori izango dela azken aukera brexit-ari buruzko akordioa lortzeko. Akordioa badago, azaroan ezohiko goi-bilera deituko dute, bestela ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Libano eta Israelen arteko aurrez aurreko elkarrizketak gaur hasiko dira Washingtonen, jarrerak urrun daudela
Hezbollahko buruzagiak Libano eta Israelen arteko negoziazioak gaitzetsi ditu, Israelek 2024ko azaroan adostutako su-etenaren "klausula bakar bat ere bete ez" duela argudiatuta.
Honela gelditu da Hungariako Asanblea Nazionala hauteskundeen ostean
Parlamentu berriak indar kontserbadoreen eta eskuin muturrekoen pisua indartu du, nahiz eta Viktor Orban ultranazionalista agintaritzatik atera.
Nazioarteko Itsas Erakundea: "Inongo herrialdek ez du itsasarteetako joan-etorria oztopatzeko eskubiderik"
Arsenio Dominguez idazkari nagusiak kritika gogorrak egin dizkie AEBri eta Irani; alde batetik, Ormuzetik ontzien joan-etorria blokeatzeagatik, eta, bestetik, ingurutik pasatzeko bidesaria ezartzeagatik.
Leon XIV.a aita santuak "beldurrik gabe" erantzun dio Trumpi
"Ez diot beldurrik Trumpen administrazioari" eta "ahotsa altxatzen jarraituko dut bakea eraikitzeko". Horrela erantzun dio Leon XIV .a aita santuak Estatu Batuetako presidentearen deskalifikazioei.
Trumpek esan du Iran AEBrekin harremanetan jarri dela beste bilera-sorta bat egiteko
AEBk eta Iranek Pakistanen egin zituzten bake elkarrizketak akordiorik gabe amaitu ondoren, AEBko presidenteak Ormuzen kontrola hartzeko asmoa agertu zuen, Irango portuak helmuga edo irteera dituzten ontziei bidea itxiz.
Peter Magyarrek espero du trantsizio "labur eta azkarra" izatea
"Hungariako presidenteak, Tamas Sulyokek, Parlamentua deitu behar du 30 eguneko epean, beranduenez. Lehenbailehen egiteko eskatzen diot, maiatzaren 12ra arte ez itxaroteko", adierazi du Magyarrek hauteskundeak irabazi ostean eman duen lehen prentsaurrekoan.
Macronek iragarri du goi-bilera bat deituko duela, Erresuma Batuarekin batera, Ormuzen "nabigazioa berrezartzeko"
Frantziako liderrak adierazi du misioa “erabat defentsiboa” izango litzatekeela eta “gatazkan dauden aldeetatik bereizia”. Goi-bilera “datozen egunetan” egingo da.
Peter Magyar, Orbanen nagusitasunari amaiera eman dion kontserbadorea
Arlo ekonomikoan modernizatzaile, eta sozialean, kontserbadore, Magyar gai izan da bere inguruan biltzeko ofizialismoan jada gustura ez zeuden horiek, bai eta oposizio liberala eta, are, progresista ere, Orbanen eta haren Fideszen 16 urteko agintearen ostean, aldaketa gosez zirenak, guztiak ere. Ustelkeriaren kontrako diskurtso indartsuarekin, erakundeak "garbitzera" dator, funts europarrak berreskuratzera eta ekonomia biziberritzera.
Urkulluren ustez, Magyarren garaipena EBrako "itxaropen puntu bat" da, baina adierazi du zuhur jokatu beharko litzatekeela harekin
Iñigo Urkullu lehendakari eta eAtlantic fundazioaren presidenteak adierazi duenez, Europar Batasunaren ikuspuntutik, Magyarrek Orbanen aurrean lortutako garaipena "itxaropen puntu bat" da, baina "nondik datorren" kontuan hartuta, zer politika darabilen ikusi arte itxarotea eskatu du.
Magyarren gehiengoak Orbanek hartutako norabidea eta ezarritako oreka alda ditzake
Lehen ministro berriak Parlamentuaren bi heren baino gehiago lortu ditu, eta Budapest berriro EBra gerturatuko dela agindu du, Bruselan, Moskun eta Kieven berehalako ondorioak izango dituen mugimendu batean.