'Brexit'a irlandarren arazoa ere bada
Brexita antolatzeko asmoz berriro elkartuko dira Europako buruzagiak. Jokoan ez dago soilik Erresuma Batuaren etorkizuna, baita Irlandarena ere. Izan ere, Europar Batasunetik alde egiteko erabakiak britaniarrei ez ezik, irlandarrei ere eragiten die, ez nolanahi, gainera.
Duela 20 urte Ipar Irlandan bakea lortzeko sinatu zuten Ostiral Santuko akordioan jasotzen den puntu garrantzitsuenetakoa da hori, hots, Irlanda bien artean ezin dela mugarik ezarri. Orduan, erraza izan zen puntu hori adostea, Erresuma Batua eta Irlandako errepublika Europar Batasunean baitzeuden. Alabaina, Erresuma Batua EBtik irtetean, Ipar Irlanda ere handik ateratzen da, eta alde batera edo bestera, muga ezarri beharko dute bertan.
Beraz, Ostiral Santuko itun osoa dago jokoan. Horregatik da hain garrantzitsua gai hori eta hain zaila Brexita antolatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz