Londres
2017/09/15 - 13:05
Hainbat zauritu Londresko metroan, leherketa baten ondorioz
Larrialdi-zerbitzuak, Polizia eta suhiltzaileak Parsons Green geltokiaren ondoan daude; izan ere, bertan izan da leherketa. Irudietako batzuk @EdzJohnson-enak dira, APTN Mediaport-en bidez.
2017/09/15 - 12:29
Londreseko metroan izandako leherketaren lehenengo irudiak
Parsons Green geltokian izan da, hiriko hego-mendebaldean, ostiral goizean. Argazkiak: @RRigs, APTN Mediaport-en bidez.
2017/08/28 - 10:18
Bi gizon atxilotu dituzte Buckingham Jauregiaren ondoko erasoagatik
Erasotzaileak ezpata bat zeraman eta hiru agenteri eraso zien, baina arin zauritu zituen. Scotland Yardek atxilotu nagusiaren, 26 urte, atxiloaldia luzatu du.
2017/08/26 - 15:46
Brusela eta Londresko ostiraleko erasoak terrorismo gisa ikertuko dituzte
Bruselan gizonezko bat hil zuten soldadu batzuei eraso egin ostean, eta Londresen hiru poliziak eta erasotzaileak arma zuriz eragindako zauriak izan zituzten.
2017/08/26 - 00:54
Gizonezko bat atxilotu dute Londresen bi poliziari labanaz erasotzeagatik
Erasoa Buckingham jauregitik hurbil gertatu da. Poliziek zauri arinak dituzte.
2017/08/10 - 12:20
Bi solairuko autobus batek denda baten aurka jo du Londresen
Goiko solairuko bi bidaiari harrapatuta daude, Poliziak azaldu duenez. Iturri batzuen arabera, aukera dago gidaria ondoezik jarri izatea, tarte batean; berak ez du ezer gogoratzen.
2017/08/07 - 16:50
Galesko Dianaren dokumental polemikoena estreinatu dute Erresuma Batuan
Grabazio pribatuak plazaratu zituzten bart emandako dokumentalean. Monarkia britainiarra irten da kaltetuen, emanaldiaren ostean, hala ere.
2017/08/03 - 16:38
Londresen turismoa jaitsi ote den susmoa dute, eraso terroristengatik
Hala onartzen dute agintariek ere, nahiz eta datu ofizialik oraindik ez izan. Halere, baikor ageri dira, izan ere, iaz errekorra hautsi zuen, Brexitaren ondorioz libera merkatu egin delako.
2017/07/25 - 17:27
Bilbora joan behar zuen EasyJeten hegaldi bat bertan behera Londresen
200 bidaiari baino gehiago zeramatzan, tartean hainbat euskal herritar. Konpainiak ez die beste hegaldirik eskaintzen larunbatera arte.
2017/07/20 - 17:19
Protesta egin dute Londresen, agintarien erantzuna kritikatzeko
Grenfelleko dorrearen tragediaren ostean, bizirik atera ziren askok hoteletan jarraitzen dute. Sutean gutxienez 80 pertsona hil ziren, eta 39 identifikatu dituzte oraingoz.
2017/07/14 - 13:36
Nerabe bat atxilotu dute Londresen, bost pertsonari azidoa jaurtitzeagatik
Ustezko erasotzaileari lapurreta egitea leporatu diote.
2017/07/10 - 12:44
Sute batek Londresko Camden merkatuko eraikin bat suntsitu du
Ez da biktimarik izan. Suak eraikineko hiru solairu eta teilatua erre ditu; ikertzen ari dira zergatik piztu den.
2017/07/02 - 12:35
Hondarribia eta Londres arteko hegaldiak abian dira
Bigarren urtez jarraian, Hondarribiko aireportutik bi hegaldi abiatuko dira astero: asteazkenetan eta igandetan.
2017/06/27 - 10:51
Londres dibortzioa prestatzen hasi da
Botoemaile askok sinistu zuten 'brexit'ak onurak baino ez zituela eurentzat: ona hartu eta soilik txarra utzi. Aurki jabetuko dira oker zeudela. 'Brexit'a, 'brexit'a dela. Eta denentzako dela.
2017/06/26 - 22:21
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei
Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero.
2017/06/23 - 14:35
Hozkailu bat, Londresko Grenfell dorreko sutearen jatorrian
Erresuma Batuko agintarien balantze ofizialaren arabera, dagoeneko 79 dira Londresko sutean hildakoak.
2017/06/20 - 10:28
Kontuz islamofobiarekin
Darren Osborne Londresko meskitaren atentatuaren egilea "haiek" eta "gu" bereiztearen amorruan erori da. Ez dugu utzi behar "eurak" eta "gu" erlijioaren arabera defini daitezen.
2017/06/19 - 23:29
Identifikatu dute Londresko meskitaren erasotzailea
Darren Osborne 47 urteko gizona da, Galesekoa, Cardiff ingurukoa. Erasoan zaurituetako bik larri jarraitzen dute.
2017/06/19 - 23:16
Londresekin 'Brexit'a negoziatzeko baldintzak ezarri ditu EBk
Europar Batasuneko eta Erresuma Batuko talde negoziatzaileak lau astean behin bilduko dira datozen lau hilabeteotan.
2017/06/19 - 22:18
Identifikatu dute Londresko meskitaren erasotzailea
Darren Osborne 47 urteko gizona da, Galesekoa, Cardiff ingurukoa. Erasoan zaurituetako bik larri jarraitzen dute.