Londres
2018/01/12 - 09:29
Assangeren buruhaustea
Wikileakseko sortzaileak ia sei urte daramatza Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan. Ekuadorko presidente berriak lagundu nahi dio, baina, aldi berean, egoera konpondu nahi du.
2018/01/01 - 12:56
Horrela hasi dute urtea Londresen, New Yorken, Hong Kongen eta Parisen
Su artifizialekin eta ikus-entzunezko ikuskizun erraldoiekin hasi dute 2018. urtea munduko hamaika hiriburuk. Londres, New York, Hong Kong, Tailandia eta Pariseko irudi ikusgarriak.
2017/12/21 - 19:31
Theresa Mayren Gobernuko bigarren Damian Greenek dimisioa eman du
Pornografia aurkitu zuten 2008an haren ordenagailuan; hortik abiarazitako ikerketak, azkenean, lehen ministro ordearen dimisioa ekarri du.
2017/12/15 - 21:06
'Brexit'aren bigarren fasera pasatzea adostu dute EBko buruzagiek
Errefuxiatuen aferan, ostera, ez dira ados jarri Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek, eztabaida bero baten ondoren.
2017/12/08 - 15:47
Pozik hartu dute Erresuma Batuan brexitaren oinarrien gaineko akordioa
Ministro nagusiak eta brexitaren defendatzaileek Theresa May zoriondu dute, lortutako akordioagatik.
2017/12/08 - 15:38
Europako Batzordeak eta Erresuma Batuak 'brexit'aren oinarriak itxi dituzte
Azken orduan lortu dute hitzarmena; Theresa Mayk eta Jean Claude Junckerrek iragarri dute.
2017/12/08 - 10:11
Europako Batzordeak eta Erresuma Batuak 'brexit'aren oinarriak adostu dituzte
Orain, EBren buruzagiek datorren ostegun eta ostiralean egitekoa duten bileran erabakiko dute Londres eta Bruselaren arteko harremana zehazten hasten diren.
2017/11/27 - 19:16
Modiglianiren erakusketa, Londresko Tate Modern museoan ikusgai
100 obra jarri dituzte, eta haren erretratu eta biluziak eskaintzearekin batera, Parisko XX. Mendearen hasierako bere bizimodu bohemioari ere begiratu diote.
2017/11/25 - 12:05
Bi gizonen arteko liskarra egon daiteke Oxford Circusen bizitako larrialdiaren atzean
Metro geltoki horretan tiroketa izaten ari zela jakinarazi zioten Poliziari eta hark inguruak hustu zituen, baina ez zuten inongo tiroketaren arrastorik aurkitu. 16 lagun zauritu ziren ihes egitean.
2017/11/24 - 21:54
Tiroketa alarma faltsu batek izua sortu du Londresko erdigunean
Bi metro geltoki itxi egin behar izan dituzte, baina ondoren berriro ireki dituzte, tiroketa zantzurik topatu ez dutelako.
2017/11/20 - 20:28
54 euskal gazta, munduko onenen artean
Idiazabal jatori izendapenak eta Artzai Gazta elkarteak 9 urrezko domina, zilarrezko 12 eta brontzezko 33 eskuratu dituzte Londresen egin den munduko lehiaketa garrantzitsuenean.
2017/11/10 - 11:28
'Brexit'a 2019ko martxoaren 30eko gauerdian gauzatuko da
Theresa Mayk gaur prentsan idatzi duen artikuluan eman du horren berri, Gobernuak prozesua burutzeko inolako zalantzarik ez duela erakusteko.
2017/11/06 - 16:43
Abian da nazioarteko turismo azoka Londresen
Sektoreko 50.000 bat profesional erakartzen ditu urtero eta mundu osoko tokiak ezagutzeko eskaintzak daude.
2017/10/24 - 09:06
12 hiri handik neurri berriak adostu dituzte 'zero emisioak' lortzeko
Paris, Londres, Bartzelona, Milan, Kopenhage, Los Angeles, Seattle, Vancouver, Mexiko, Quito, Lurmutur Hiria eta Auckland hiriek klima aldaketaren aurkako borrokan aitzindariak izatea adostu dute.
2017/10/23 - 17:54
Kutsadura tasa ordaindu beharko dute ibilgailu zaharrek Londresen
10 eurotik gora ordaindu beharko dute erdigunean sartzeko. Herritarren artean babes handia du neurriak; inkesta baten arabera lautik hiru alde baitaude.
2017/10/20 - 14:50
Erresuma Batuarekin izango dituen harremanak zehazten hasiko da EB
'Brexit'aren harira, Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko negoziazioetan bigarren fasera igarotzeko moduan ez daude oraindik; hala ere, EBk adostu du fase hori prestatzeari ekingo diola.
2017/10/07 - 19:05
Ibilgailu batek hainbat lagun harrapatu ditu Londresen
Gertakaria hiriburuko Naturaren Historiako Museo inguruan izan da. Segurtasun indarrek pertsona bat atxilotu dutela jakinarazi dute.
2017/10/07 - 18:15
Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Londresen, auto batek harrapatuta
Gertakaria hiriburuko Naturaren Historiako Museo inguruan izan da. Metropoliko Poliziak jakinarazi du ez dela "ekintza terrorista" izan.
2017/09/21 - 10:31
Seigarren pertsona bat atxilotu dute Londresko erasoarekin lotura duelakoan
17 urteko gizasemea hiriburuaren hegoaldean hartu dute atxilo, bart.
2017/09/19 - 10:53
Sute handia izan da Londresko Tottenham auzoan
Astelehen gauean hasi zen, ikertzen ari dira zergatik. Irudietako batzuk erabiltzaile hauenak dira: @GEORGEACHILLEA, REXFONSECA88 eta @MFGN1, Reutersen bidez.