Londres
2017/06/19 - 14:14
Dagoeneko 79 dira Londresko sutean hildakoak, balantze ofizialaren arabera
79 pertsona horietatik bost dagoeneko 'formalki identifikatu' dituzte. Hildakoak gehiago izan daitezkeela jakinarazi du Londresko Poliziak.
2017/06/19 - 13:03
Londresen suak hartu zuen Grenfell dorrearen barnealdeko lehen irudiak
Asteburuan jakitera eman dutenez, eraikinaren estalkia legez kanpokoa zen; izan ere, suak erraz hartzen duen material batekin egina zegoen.
2017/06/19 - 10:44
Lagun bat hil eta hamar zauritu dira Londresen, meskita baten ondoan
Furgoneta batek harrapatu zituen atzo gauerdian, Finsbury Parkeko meskitatik oso gertu, otoitz egite batetik irteten ari zirela.
2017/06/19 - 10:04
Atentatua furgoneta batekin Londresen
Furgoneta batek hainbat pertsona harrapatu ditu Londresen. Erasoan hildakoak eta zaurituak izan dira. Azken hiru hilabeteetan Erresuma Batuan egiten den hirugarren atentatua da.
2017/06/19 - 08:37
Eraso terrorista Londresen komunitate musulmanaren aurka
Furgoneta batek hainbat musulmanen aurka egin du meskita baten ondoan. Pertsona bat hil da eta 10 zauritu dira.
2017/06/17 - 20:12
Londresko sutean hildakoak 58 dira jada, Poliziaren arabera
Orain arte desagertuta zeuden 28 lagun hiltzat eman dituzte. Litekeena da hildako kopuruak gora egitea, suhiltzaileek lanean jarraitzen baitute.
2017/06/16 - 22:29
Hainbat manifestari Londresko udaletxean sartu dira
Grenfell dorrean izandako sutearen ardura leporatzen diote biktimen senideek Udalari, baita onik atera zirenak behar bezala artatu ez izana ere.
2017/06/16 - 20:46
Kensingtoneko udaletxean protestak egin dituzte Grenfelleko sutea dela eta
Dozenaka lagun Londreseko udaletxearen aurrean elkartu dira, Udalak sutearen aurrean egin duen kudeaketa salatzeko. Manifestari batzuk udaletxera sartu dira.
2017/06/16 - 13:19
Londresko sutean hildakoen kopurua 30era igo dute
Dagoeneko identifikatu dute lehendabiziko biktima. 23 urteko errefuxiatu siriarra ingeniaritza zibila ikasten ari zen, eta 14. solairuan zegoen sua piztu zenean.
2017/06/15 - 16:35
Londresen suak hartutako eraikineko auzokide askok Udalean ohartazia zuten
Berritze-lanak egin zituzten iaz, baina erabilitako estalkiak zalantzak sortu zituen; Udaletxera joan ziren hainbat, haien kezka agertzea xede, baina, salatu dutenez, ez zieten kasurik egin.
2017/06/15 - 13:55
Londresko sutean harrapatuta zegoen emakume batek Facebooken kontatu zuen
Sutea jasan zuen eraikinaren azken solairuetako batean zegoen, 23.ean hain zuzen, eta sare sozial horren bidez azaldu zuen egoera nolakoa zen. Bera eta bere alabak desagertuta daude.
2017/06/15 - 13:39
Suhiltzaileek lanean dihardute kiskalitako dorrean; 17 hildako daude jada
Suhiltzaileak azken solairuraino heldu badira ere, ezin izan dute bilaketa sakona egin. 400-600 pertsona inguru bizi ziren eraikineko 120 apartamentuetan, kalkulatu dutenez.
2017/06/14 - 13:38
Hainbat lagun, laguntza eske sutea jasan duen Londresko eraikinetik
Sutea oso handia izan da, eta 27 solairuko eraikin batean piztu da. Zenbait hildako daude, eta 50 bat lagun ospitaleratu behar izan dituzte.
2017/06/14 - 10:39
Hainbat hildako Londresen, eraikin batean izandako sute handiaren ondorioz
50 lagun ospitaleratu dituzte, gainera. Kensington auzoan kokatutako bizitegi-dorre batean piztu da sutea; 27 solairu ditu, eta 1974an egin zuten.
2017/06/14 - 09:18
Sute batek eraikin handi bat kiskali du Londresen
Lancaster Londresko auzoan dagoen 27 solairuko erakin bat kiskali da, goizaldean piztu den sute handi batean.
2017/06/14 - 08:48
Gutxienez 12 pertsona hil dira Londresen, 24 pisuko eraikin bat kiskalita
68 zauritu daude, horietatik 18 kritiko. Zenbait bizilagunen esanetan, alarmak ez dira piztu eta leherketak entzun zituzten. 250 suhiltzailek, 100 poliziak eta 100 medikuk parte hartu dute operazioan.
2017/06/10 - 22:51
Madrilera iritsi da Ignacio Echeverriaren gorpua
Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean. Bizkarrean labankada jasota hil zen, joan den astean, Londresen izandako atentatuan.
2017/06/10 - 12:09
Londresko terroristetako bat kamioi bat alokatzen saiatu zen
Khuram Buttek (27 urte) ezin izan zuenez ibilgailu astuna alokatu, azkenean atentatuan erabilitako furgoneta txuria alokatu zuen.
2017/06/10 - 11:11
Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio Echeverria, Londresen
Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean.
2017/06/09 - 16:04
Theresa Mayk Ipar Irlandako unionisten babesa izango du Gobernua osatzeko
DUPek 10 eserleku lortu ditu, eta, horiei esker, kontserbadoreek Palamentuaren gehiengoa erdietsiko dute. Laboristek asko murriztu dute azken horiengandik zuten aldea, hala ere.