Luiziak
2020/05/14 - 20:38
Bilkurak, Zaldibarko erraustegiko luizitik 100 egun igaro direla gogoratzeko
Zaldibar Argitu plataformak esan du lehentasuna Joaquin Beltranen eta Alberto Sololuzeren gorpuak aurkitzea izan behar dela. Halaber, zabortegiaren kudeaketari buruzko egiazko informazioa eskatu du.
2020/05/13 - 18:21
Europako Batzordeak Zaldibarko zabortegiaren luizia ikertuko du
Kasuaren "larritasunagatik" egingo du. Haren iritziz, zabortegian atzeman beharrekoak ziren "hutsak" egon zitezkeen. Ingurumen Sailaren iritziz, "oinarririk gabeko ondorioak dira".
2020/05/13 - 12:50
Donostiako Pasealeku Berria itxi dute luizi baten ondorioz
Gertaera goizeko 07:00etan izan da. Harri bat erori da errepidera, komun zaharretatik gertu. Zorionez, ez da inor zauritu.
2020/05/13 - 11:25
Donostiako Pasealeku Berria itxi dute, luizi baten ondorioz
Goizeko zazpiak aldera, harri bat erori da mendi-mazelatik, garai batean komunak zeuden tokian.
2020/05/10 - 14:18
Euriteek luiziak eta ur-putzuak eragin dituzte Gipuzkoako errepideetan
Luizi baten ondorioz, hainbat orduz itxi behar izan dute N-634 errepideko errail bat, Getaria parean, Zarauz udalerrirako noranzkoan.
2020/05/07 - 00:23
Hiru hilabete Alberto eta Joakinen bila, Zaldibarko zabortegian
Etenik gabe bi gorpuen bila jarraitzen dute zabortegian. Zero gunean izan da ETB. Makinak, kamioiak, baskula inguruan eta beheko eremuan ari dira arrastoren baten bila.
2020/05/06 - 23:35
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko lapiko-protesta, balkoietan
Zaldibar Argitu plataformak antolatu du ekitaldia langile biak desagertu zirenetik hiru hilabete igaro direnean, luiziaren ondorioz bi langileak lurperatuta geratu ondoren.
2020/05/06 - 20:30
Loreekin gogoratu dituzte Joaquin eta Alberto, desagertu eta hiru hilabetera
20:30ean, plataformak "lapikokada" batera deitu du herrietako balkoietan gertaera horren protestan, eta leihoetara kandelak ateratzera deitu ditu herritarrak, desagertutako langileen oroimenean.
2020/05/06 - 15:28
Zaldibarren desagertutakoen familiek ez dute itxaropena galdu
ETB Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen senideekin elkartu da hiru hilabete hauetan bizi dutena kontatzeko. Ez dute aurkituko dituzten itxaropenik galdu, baina luzetsita daude.
2020/05/06 - 15:15
Loreak Alberto eta Joaquinentzat, desagertu zirenetik hiru hilabete bete direnean
Ermuko eta Eibarko herritarrek omenaldi hunkigarria egin nahi izan dute Zaldibarko luizian desagertutako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratzeko.
2020/05/06 - 12:02
Eusko Jaurlaritzak 9 milioi gastatu ditu Zaldibarren desagertuako langileen bilaketan
Arriola sailburuak azaldu duenez, lanean jarraituko dute bertan lurperatuta dauden bi langileak aurkitzeko.
2020/05/06 - 10:10
Zaldibarko zabortegian bi langile desagertu zirenetik hiru hilabete bete dira gaur
Gertakari larriak krisi politikoa eta ingurumen arlokoa eragin zuen EAEn, hauteskunde kanpainaurrean. Hauteskundeak bertan behera geratu ziren, eta gaur egun krisia osasun arlokoa eta ekonomikoa da.
2020/05/04 - 21:43
Zaldibar Argituk lore eskaintzak egiteko deia egin du
Luizitik hiru hilabete iaro direla eta, eskaintzak egitera deitu dituzte Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta, Mallabia, Zalla eta Markina-Xemeingo herriko plazetan.
2020/04/24 - 13:36
Kanpo-auditoria batek Zaldibarko zabortegiaren ingurumen-baimena aztertuko du
Lan hori egiteko Ricardo Energy & Environment enpresa kontratatu du Ingurumen Sailak. Besteak beste, energiaren, ingurumenaren eta teknologiaren esparruetan ibilbe handia duen enpresa da.
2020/04/19 - 11:48
Bilaketa amaitu dute Zaldibarko zabortegiaren eremu batean
B3 zonaldea amaituta, B1.1 inguruan ari dira orain Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren bila. B4 zonaldean, berriz, etenda daude bilaketa lanak egonkortasunik ez dagoelako.
2020/04/10 - 22:17
Zaldibarko zabortegian desagertutakoen bilaketak aurrera jarraituko du Aste Santuan
Zabaldutako operatiboak etenik gabe jarraitzen du otsailaren 6ko luiziaren ondoren desagertuta jarraitzen duten bi langileen bilaketa-lanetan.
2020/04/08 - 14:03
Hiru adituk ikerketa abiatu dute Zaldibarko luiziaren kausak argitzeko
Joan den martxoaren 17tik ari dira hiru aditu peritu txosten batean lan egiten, luizi aurreko informaziotik abiatuta.
2020/04/07 - 00:10
Lapikoak jo eta kandelak piztu dituzte, Joaquin eta Albertoren oroimenez
'Zaldibar Argitu 'plataformak deituta, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratzeko lapikoak jo dituzte, eta bi kandela piztu dituzte haren oroimenean.
2020/04/06 - 22:05
Txaloak Zallan, Alberto eta Joaquinen omenez
Emoziozko txaloak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeko. Herritarrek leiho eta balkoiak hartu dituzte, lurjausiak harrapatutako bi langileak gogoratzeko.
2020/04/06 - 16:16
Esperantza txikia piztu du Alberto Sololuzeren autoa aurkitu izanak
Lekukoen arabera, Alberto ez zegoen bere autoan luizia gertatu zen unean, baskulan baizik. Kostata, lurra ez dagoelako egonkor, baina makinak baskularen gunera iritsi dira.