Lurrikarra Nepalen
2015/04/29 - 14:03
Protestak Nepalen laguntza eskasiagatik
Katmanduko ehundaka herritar kalera irten dira laguntza eskasiagatik protesta egiteko.
2015/04/29 - 13:18
Zaurituak artatzea eta onik daudenak erreskatatzea, lehentasun Nepalen
Ospitaleak gainezka daude eta gaixotasun infekziosoak dira kezka iturri nagusi. Bien bitartean, Nepaletik ateratako 46 lagunak Madrilera heldu dira gaur.
2015/04/29 - 11:43
Katmandu, lurrikara gertatu baino lehen eta ondoren
7,9ko dardararen ondorioz, hondakinak dira nagusi Nepalgo hiriburuko alde zaharrean. Satelite bidez hartutako irudi hauek dira txikizioaren lekuko.
2015/04/28 - 09:53
Nepal erlojuaren kontra lanean ari da bizirik atera direnak aurkitzeko
Baliteke 10.000 hildako baino gehiago izatea. Kaltedunen artean gutxienez 57 euskal herritar daude, 25 EAEkoak, 15 Nafarroakoak eta 17 Ipar Euskal Herrikoak.
2015/04/27 - 15:54
3.700dik gora hildako, azken datu ofizialen arabera
Gehiago ere izan litezke, erreskate taldeak ez baitira iritsi oraindik leku kaltetu askotara. Ospitaleek gainezka segitzen dute, eta janaria eta ura falta dira.
2015/04/27 - 10:59
Nepalen desagertutako bi euskal mendizaleak aurkitu dituzte
EAEko 26 lagun onik daude eta beste bat ospitalean dago. Bestalde, Nafarroako 11 bizilagun zeuden Asiako herrialdean lurrikara jazo zen unean.
2015/04/27 - 10:27
Everesteko elur-jausi ikusgarria, Jost Kobusch alpinistak grabatuta
Jost Kobusch alpinista alemaniarrak Nepalgo lurrikararen ondoren Everesteko behe kanpamentua suntsitu zuen elur-jausi izugarria grabatu zuen bere kamerarekin.
2015/04/27 - 09:18
Dagoeneko 4.300dik gora dira Nepalgo lurrikaran hildakoak
Zendutakoak 5.000 izatera hel daitezkeela uste dute. Onik atera direnei ura, janaria eta aterpea emateko lanetan dabiltza agintariak.
2015/04/26 - 22:56
2.500 hildako baino gehiago zenbatu dituzte jada Nepalen
Erietxeak eta erreskate taldeak gainezka daude, eta erreplikak etengabeak dira. Onik atera direnek ere ez dute bakerik, eta orain, bertan gaua dela, ahal duten moduan ari dira aurrera egiten.
2015/04/26 - 19:07
Nazioarteak laguntza eta erreskate taldeak bidali ditu Nepalera
Frantziak, Israelek, Venezuelak, Japoniak… herrialde askok iragarri dute dagoeneko bidali edo gutxi barru bidaliko dutela, lurrikarak eragindako kalteak konpondu eta arintzeko.
2015/04/26 - 16:37
22 dira jada Everesten magalean lurrikaragatik hildakoak
Gainera, 217 lagunek desagertuta jarraitzen dute mendiaren inguruetan, elur-jausiaren ostean.
2015/04/26 - 16:22
Erreskate lanek ez dute etenik Nepalen
Gau eta egun dabiltza zaurituak ateratzen, baina ez da erraza, eraikinak behera etortzeko arrisku handia dago.
2015/04/26 - 12:30
2.500 hildakotik gora eta 6.000 zauritu jada, lurrikararen ondorioz
igandean Richter eskalan 6,7 gradu harrapatu dituen erreplika bat izan da. Gainera, gutxienez 22 hildako eta 217 desagertu daude Everest aldean.
2015/04/26 - 12:10
Nepal ez da oraindik lurrikararen amesgaiztotik esnatu
7,8 graduko lurrikara an eta 24 ordura, 2.000 hildako eta 5.000 zauritu zenbatu dituzte eta kaosa da nagusi herrialdean.
2015/04/25 - 22:53
Lurrikarak txikizioa eta heriotzak eragin ditu inguruko herrialdeetan
Nepal astindu duen lurrikararen dardara haratago ere joan da. Himalaia inguruko herrialdeekin batera, Indiako iparraldea eta Tibet jo ditu.
2015/04/25 - 22:50
Hildakoen kopurua etengabe handituz doa Nepalen
1.300 biktimatik gora dira dagoeneko, eta agintariek aitortu dutenez, gehiago izango dira. Katmandu inguruan daude okerren.
2015/04/25 - 16:08
Lurrikarak Katmandun harrapatu du Mikel Leizeaga gipuzkoarra
20 urte daramatza Katmandun, eta trekking agentzia bat du bertan. Lurrikara sekulako astindua izan dela kontatu du, eta zortzi edo bederatzi erreplika izan direla.
2015/04/25 - 13:51
Lurrikarak Katmanduko Bhimsen dorre historikoa suntsitu du
Dorrea 1832. urtean eraiki zuten, hasieran helburu militarrarekin. Barnealdean, eskailera okertu baten bidez bederatzi solairuetara hel daiteke.
2015/04/25 - 13:37
Kaosa Nepalen 7,9 graduko lurrikararen ondorioz
Lurrikara India iparraldean nabaritu dute (Kalkutatik Pakistango mugaraino), bereziki ekialdean, Himalaya nazioarekin mugan.
2015/04/25 - 11:32
Lurrikarak Nepal gogor astindu eta 1.900 hildako baino gehiago utzi du
Gainera, hemezortzi mendizale hil eta beste asko zauritu dira Everesten magaleko kanpalekuan. Azken 81 urteetako sismorik bortitzena izan da gaurkoa.