Madril
2024/02/19 - 16:32
14 urteko adingabe bat hil da Getafen, ezagun batzuek edarian kokaina arrosa bota ondoren
Hildakoaren gurasoek salaketa bat jarri dute eta Espainiako Poliziak gertatutakoa hilketa delitu bezala ikertzen ari da dagoeneko. Gaztea atzo lurperatu zuten.
2024/02/18 - 21:16
PSOEk Amnistia Legearen irizpen berri baterako epea luzatzea eskatu dio Kongresuko Mahaiari
PSOEk 15 eguneko luzapena nahi du asteazkenetik aurrera, hasierako epea amaitzen denean. PPk lagapen gehiago emateko eta kide independentisten eskariei erantzuteko denbora irabazi nahi izatea egotzi die sozialistei.
2024/02/18 - 15:21
Bi emakume hil dira eta beste bat oso larri zauritu da Madrilgo adinekoen egoitza batean izandako sutean
Bi emakume hil dira igande goizean Madrilgo Aravaca auzoan, adinekoen egoitza batean piztutako sutean, eta beste bat egoera kritikoan dago La Paz ospitalean, kea arnastu eta erredura larriak baititu. Halaber, hamasei lagun ospitaleratu behar izan dituzte kea arnastu dutelako, baina ez daude larri.
2024/02/16 - 19:09
Sanchezen panpina bat jipoitzeari lotutako auzia artxibatu dute: "Bortitzena panpina bat jotzea izan zen"
Epaileak kasua artxibatzeko agindua eman du, gertakariak gorroto-delitu ez direla iritzita; delitu gisa hartzea "kaltegarria" litzatekeela argudiatu du.
2024/02/07 - 09:15
Albiste izango dira: EITB Gazan; protestak lehen sektorean; eta Athletic, Errege Kopako finalerdietan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/01 - 12:12
Preskribatuta dauden sexu-abusu kasuak ikertzeko arbitraje-batzordea jarri du martxan Elizak
Hainbat arrazoi tarteko, ibilbide judizialetik kanpo geratu diren eliza barruko sexu-abusu salaketak ikertzea izango da batzordearen helburua.
2024/01/28 - 21:32
250.000 lagun pasatu dira 44. Fitur azokatik, iaz baino % 13,7 gehiago
153.000 profesional eta 97.000 bisitari izan ditu aurtengo azokak. Nafarroako Turismo Departamentuaren arabera, "Nafarroak arrastoa utzi du, azoka arrakastatsua izan da". Eusko Jaurlaritzak ere balantze ona egin du, eta Euskadiren standeko turismo eskaintzak "harrera bikaina" izan duela esan du.
2024/01/28 - 15:06
Feijoo: "Herri hau demokratikoki erreskatatuko dugu"
Milaka lagunek (45.000, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera) bat egin dute PPren deialdiarekin, eta kalera atera dira Madrilen Amnistia Legearen aurka, 'Espainiarren berdintasunaren defentsan' lelopean.
2024/01/26 - 12:43
Auzitegi Nazionalak Urrutikoetxea galdekatzeko baimena eskatu dio Frantziari, Barajasko atentatuagatik
Halaber, Ainhoa Ozaetari deklarazioa hartzeko baimena eskatu dio, eta Aitzol Iriondo ikertu gisa deklaratzera deitu du.
2024/01/24 - 15:55
Greenpeacek pankarta bat zintzilikatu du Madrilgo Reina Sofia Museoan, Gazan su-etena eskatzeko
Greenpeaceko eskalatzaile batzuek Shepard Fairey 'Obey' artista estatubatuarraren ilustrazio bat zabaldu dute gaur goizean Madrilgo Reina Sofia Museoaren fatxadan, Gazan su-etena eskatzeko.
2024/01/24 - 15:28
Nazioarteko turismo azokarik handienak ateak ireki ditu
2024ko Fitur azokak Ekuador gonbidatu du, eta berriro markak hausteko asmoa du. Euskadi-Basque Country eta Nafarroako Erresuma euskal markak ere bertan daude.
2024/01/19 - 11:24
Jordi Marti: "'Altsasu' antzezlanari boikota egitea demokraziaren aurkako erasoa da"
Kulturako Estatu idazkariaren hitzetan, antzokiaren aurrean elkarretaratu ziren horiek "ez dute onartzen" gizartean "iritzi eta sentsibilitate guztiak" egotea.
2024/01/18 - 22:21
La Abadia antzokiak 'Altsasu' antzezlana defendatu du, zentsura eskaeren aurrean
Antzokiaren atarian, bi elkarretaratze egin dituzte: batetik, Voxek deituta protesta egin dute Madrilgo estreinaldia boikoteatzen saiatzeko; bestetik, Aktoreen Batasunak adierazpen askatasuna aldarrikatu du.
2024/01/18 - 20:57
Voxek elkarretaratzea egin du La Abadia antzokiaren aurrean 'Altsasu' obraren estreinaldiari boikota egiteko
Bestalde, hamar bat lagun bildu dira Abadia Antzokian askatasun artistikoaren eta sorkuntzaren alde, eta Voxek 'Altsasu' obraren aurka proposatzen duen boikotaren aurka.
2024/01/04 - 22:11
Madrilgo Udalbatzak Ortega Smith gaitzetsi du Mas Madrideko zinegotzi bati egindako erasoagatik
Gaitzespena ez da loteslea, eta, beraz, Ortega Smithek ez du, laster behintzat, zinegotzi akta utziko. Bigarren aldia da Madrilgo Udalbatzak Ortega Smith gaitzesten duela, 2019an egin zuen lehendabizikoz.
2024/01/01 - 20:47
Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen panpin bat jipoitu eta urkatu dute Ferrazen
PSOEko ministroek Urtezahar gauean PSOEren egoitza nagusiaren aurrean gertatutakoa salatu dute. Espainiako Poliziak protestaren bultzatzailea deklaratzera deitu du. PSOEk ohartarazi du gertatutakoa "gorroto delitua" izan daitekeela.
2024/01/01 - 18:01
Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen urkatzea eta jipoitzea simulatu dute Ferrazen
Espainiako Poliziak protestaren bultzatzailea deklaratzera deitu du astearterako. PSOEk ohartarazi du "gorroto delitua" izan daitekeela, eta iragarri du "bide legal guztiak" aztertzen ari dela antolatzaileen eta deialdi honetan parte hartu dutenen aurka.
2023/12/28 - 19:28
Herritarren laguntza eskatu dute Madrilgo Alcala-Meco espetxetik ihes egindako sikario bat aurkitzeko
Espetxeetako funtzionarioek salatu dutenez, 20 urteko Yousef Mohamed Lehrech, 'El Pastilla' ezizenez ezaguna, ez litzateke Alcala-Mecon egon behar, zentroak ez baititu horrelako preso arriskutsuak hartzeko baldintzak betetzen.
2023/12/22 - 21:40
Ortega Smith ultraeskuindarrak Mas Madrideko zinegotzi bati eraso egin dio Udalbatzan
Vox eskuin muturreko alderdiak Madrilgo Udalean duen bozeramaileak botila bat bota dio Eduardo Rubiño Mas Madrideko zinegotziari. Ezkerreko alderdiek eta Madrilgo alkate Jose Luis Martinez-Almeidak (PP) gaitzetsi egin dute erasoa. Zinegotzi akta utzi beharko lukeela erantsi du Almeidak.
2023/12/22 - 20:57
Ortega Smith ultraeskuindarrak botila bat bota dio Mas Madrideko zinegotzi bati, eta aurpegian jo du
Vox eskuin muturreko alderdiak Madrilgo Udalean duen bozeramaileak botila bat bota dio Eduardo Fernandez Rubiñori, udalbatzarrean hitz egin ostean.