Madril
2023/12/15 - 14:02
Errege Antzokian dira jada bonboak eta bolak
Hedabideen ikusmin klasikoaren aurrean, Errege Antzokira materiala iritsi da, lau bonboak barne, titularrak eta ordezkoak, datorren ostiralean, hilak 22, egingo den Gabonetako zozketarako.
2023/12/08 - 15:56
Aitor Zabaletaren hilketaren lekukoek argi dute: ''Bat hil zuten, baina denok izan gintezkeen''
Izar Taldeko Maider Gorostidi eta Anttoni Karrere hilketa gertatu zen lekuan bertan zeuden, eta oso presente dituzte orduko oroitzapenak. Justiziarik eza salatu eta Zabaleta sinbolo bihurtu izana goraipatu dute.
2023/12/08 - 13:37
Madrilgo soto batean pilatuta bizi ziren sexu-esplotazioko hamabi biktima askatu dituzte
Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak sexu-esplotazioko hamabi biktima askatu dituzte. Madrilgo txalet bateko sotoan pilatuta bizi ziren. Prostituitzera eta droga pasatzera behartzen zituen taldea desegin dute eta hamabi lagun atxilotu dituzte, Madrilen eta Las Palmasen.
2023/12/08 - 06:00
25 urte dira Aitor Zabaleta, futbolean indarkeriaren aurkako sinbolo bihurtu dena, hil zutenetik
Ricardo Guerra Atletico Madrileko ultrak hil zuen Zabaleta, labankadaz, Vicente Calderon zelaiaren inguruan. Bultzada Txuriurdina peñak manifestazioa deitu du Donostian.
2023/12/07 - 15:00
Cifuentesen kremen bideoaren auzian Eroskiri ezarritako zigorra berretsi du Gorenak
Hipermerkatuen kateak 30.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio Madrilgo Erkidegoko presidente izandakoari, lapurretaren osteko grabazioa ondo babestu eta ez ezabatzeagatik.
2023/12/01 - 12:44
Helikoptero bat erori da Madrilen, M-40 errepidean
Handik gertu, IFEMAn, izan den abiazio azoka batean parte hartzen ari zen helikopteroa da erori dena, eta zaurituta atera dituzte bi bidaiariak.
2023/11/29 - 12:28
Juan Jose Ballesta aktorea atxilotu dute indarkeria erabilita lapurreta bat egitea egotzita
Gertakariak atzo goizean jazo ziren. Aktoreak ezagun batekin eztabaida izan zuen, eta kolpeka amaitu omen zuten. Ostean, 50 euro eta jaka ostuta alde egin zuen. Ez da hau Ballestak zabalik duen auzi bakarra, izan ere, sexu eraso bategatik ikerketapean dago.
2023/11/27 - 23:30
Jarduneko militar batek 37 urteko emaztea hil du itota
Emakumea ospitalean zendu da astelehenean, senarrak eraso egin eta bi egunera.
2023/11/27 - 11:21
Gizon batek 25 urteko emakume bat eta haren 5 urteko alaba hil ditu Madrilen
Hilketa matxista gauerdian jazo da Carabanchel auzoko etxebizitza batean. Hilketaren ustezko egilea atxilotuta dute erietxean (larri zaurituta topatu dute). Emakumeak babes neurriak zituen, baina bikotekide ohia tratu txar kasu bategatik errugabetu zutenean kendu egin zizkioten, duela bi hilabete.
2023/11/25 - 23:56
37 urteko emakume bat larri ospitaleratu dute Madrilen, bikotekidea bera itotzen saiatu eta gero
Gizonak larrialdi zerbitzuei deitu die, emaztea hil duela esanez, baina anbulantzia iritsi denean, bizirik aurkitu dute emakumea. Bikotearen bi seme-alabak etxean zeuden erasoa gertatu denean.
2023/11/23 - 23:37
Lau atxilotu Ferrazen izandako istiluengatik, tartean Pablo Lucini, Democracia Nacionaleko ordezkaria
Dagoeneko 81 pertsona atxilotu dituzte protestetako ia hiru asteetan, tartean 'El Mundo' eta 'El Español' egunkarietako bi kazetari eta Vito Quiles komunikatzailea.
2023/11/19 - 23:42
Istilurik gabe amaitu da PSOEren Ferrazko egoitzaren aurreko hamazazpigarren protesta gaua
400 pertsona inguru bildu dira Madrilen amnistiaren eta Pedro Sanchezen aurka protesta egiteko, eta 22:00ak aldera amaitu da elkarretaratzea, istilurik gabe. Aurreko egunetan baino jende gutxiago bertaratu da, eta ez da izan ez aurpegia estalitakorik ezta bandera frankistarik ere.
2023/11/18 - 22:31
Manifestariek Miguel Angel Blancoren aurpegia duten banderolak eraman dituzte Ferraz atariko protestetara
Pedro Sanchezen eta amnistia legearen aurkako hamaseigarren protesta gauean, PSOEk Madrilen duen egoitzaren aurrean bildutakoak ETAk hildako Ermuko PPko zinegotziaren irudia eraman dute gaur. "Zure oroimenean" diote banderek eta Miguel Angel beti izango dela euren presidentea oihukatzen ari dira.
2023/11/18 - 14:58
Elkarretaratze jendetsua Madrilgo Cibelesen, amnistia legearen aurka
Feijook "murruak ez altxatzeko" eskatu dio Sanchezi; eta Abascalek buruzagi popularrarekin batzartu nahi du Espainiako Gobernuko presidentearen "kolpeari" eman beharreko "erantzun instituzionala koordinatzeko".
2023/11/18 - 13:50
Eskuina eta eskuin muturra elkartu dira berriro Madrilen Amnistia Legearen aurkako protesta batean
Jendez lepo zegoen Cibeles Plazan batu dira, "Nire izenean ez: ez amnistiarik ezta autodeterminaziorik ere" lemapean. Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak eta Santiago Abascal Voxeko liderrak deialdiarekin bat egin dute.
2023/11/16 - 15:43
400 manifestari inguru bildu dira Kongresuan Pedro Sanchezen inbestiduran
PSOEko diputatuei eta Sanchezen inbestidura babestu duten indar politikoei txistu egin diete manifestariek. Sozialisten talde bati, gainera, oihu egin diote eta arrautzak bota dizkiote.
2023/11/16 - 12:27
Ayusok Sanchez iraindu zuela aitortu du: ''Ni eta nire familia difamatzeko aprobetxatu zuen''
Isabel Diaz Ayusok Kongresuko gonbidatuen tribunatik Pedro Sanchezi ahopeka esan zion iraina justifikatu du. Ayusoren ustez, bera eta bere familia "difamatzeko" erabili zuen Sanchezek bere hitzaldia.
2023/11/16 - 12:19
Sanchez iraindu zuela onartu du Ayusok: "Nire familia iraintzeko aprobetxatu zuen"
Atzo Diputatuen Kongresuko tribunatik Pedro Sanchezi egindako irainaz galdetuta, Madrilgo Erkidegoko presidenteak ironiaz erantzun du. "(Egin dezakedan) gutxienekoa da ahapeka esatea 'fruta gustatzen zait'", gaineratu du.
2023/11/16 - 00:02
14 pertsona atxilotu dituzte eta 9 zauritu dira Madrilen, Sanchezen inbestiduraren lehen saioaren ondoren
Espainiako Polizia Nazionalak kargatu egin du PSOEren Madrilgo egoitzaren inguruan, Ferraz kalean. 2.000 manifestari inguru bildu dira, eta horietako batzuek hainbat objektu jaurti dizkiete agenteei. 14 pertsona atxilotu dituzte desordena publikoak egotzita. Gainera, 9 pertsona arin zauritu dira.
2023/11/15 - 18:44
Ayusok Pedro Sanchezi 'puta semea' deitzen dion unea grabatu dute telebistako kamerek
Pedro Sanchezek Ayusoren nebari eragiten zion ustezko ustelkeria kasuaz hitz egin duenean egin du keinua Ayusok.