María Chivite
2021/12/10 - 15:46
EAEk eta Nafarroak elkarlanerako ituna berretsi dute
Maria Chiviterekin eta Iñigo Urkullurekin batera lau arlotako sailburuek bilera sektorialak egin dituzte eta horrenbestez 2016an sinatutako elkarlanerako ituna berretsi eta sakondu dute.
2021/12/07 - 15:20
415 kutsatze berri zenbatu dituzte Nafarroan, 11 erietxeratu dituzte eta ZIUetan gaixo bat gehiago dago
Erietxeetan presioak gora egin du, 120 covid gaixo baitaude erietxeratuta gela arruntean, atzo baino 11 gehiago, eta ZIUetan 17 daude, atzo baino bat gehiago.
2021/12/06 - 16:18
435 positibo eta 12 ospitaleratze zenbatu dituzte Nafarroan
Positibotasun tasak balio altuetan jarraitzen du, % 18,8an dago. Zorionez, ez da inor hil azken orduetan.
2021/12/03 - 13:52
Are gehiago tenkatu da egoera Nafarroan: hildako bat, ospitaleratze gehiago, eta 500 kutsatzetik gora
91 pertsona daude erietxean (bezperan baino lau gehiago), horietako 15 ZIUn (bat gehiago).
2021/12/02 - 14:19
ZIUetan gaixo bat gehiago eta 564 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
Sei pertsona ospitaleratu dituzte, eta horrenbestez, 87 dira erietxeratutakoak, horietako 14, ZIUetan.
2021/12/02 - 10:01
Maria Chivite: ''Ez diogu positiboen kopuruari erreparatu behar, ospitaleetako okupazioari baizik''
Nafarroako presidenteak azaldu duenez, ospitaleetako okupazioari dagokionez, Nafarroa arrisku baxuan dago. Gainera, bere Gobernua covid pasaportea egoitzetara zabaltzeko aukera aztertzen ari dela aurreratu du.
2021/12/01 - 16:45
15 ospitaleratze berri eta 408 positibo zenbatu dituzte Nafarroan egun bakarrean
Horrez gain, beste bi pertsona eraman dituzte ZIUra, eta horrenbestez, 14 dira dagoeneko gaixo kritikoak. Izurriak okerrera egin duela eta, Hezkuntza Departamentuak ikasturte amaierara arte luzatu du jardunaldi trinkoa.
2021/11/08 - 20:40
Krisi klimatikoaren aurrean Nafarroa "dagoeneko hitzetatik ekintzetara pasa" dela defendatu du Chivitek
"Gu hitzetatik ekintzetara pasa gara jadanik, eta aitzindariak gara alor horretan", adierazi du politikari sozialistak Glasgowko COP26 goi-bileran.
2021/11/06 - 18:18
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2022ko aurrekontuak onartzea adostu dute
Maria Chivite buru duen Gobernuak eta koalizio abertzaleak akordioa egin dute, hirugarren urtez jarraian, aurrekontuak izateko. UPNk eta Nafarroako PPk gogor kritikatu dute akordioa.
2021/11/06 - 16:44
Akordioa Nafarroako aurrekontuetan
Maria Chiviteren Gobernua eta EH Bildu pozik agertu dira lortutako akordioarekin. Pentsioak gakoa izango dira aurrekontu berrietan eta udalerrien finantziazioa ere bermatu egin dute.
2021/11/06 - 15:03
Aurrekontu akordioan "Nafarroarekiko konpromisoa" dagoela goraipatu du PSNk
Gainera, sozialistek uste dute legegintzaldiko hirugarren aurrekontuak onartzea "Maria Chivite presidentearen lidergoa eta egonkortasuna erakusten duen lorpena" dela.
2021/11/05 - 13:26
Navarra Sumak bere "eredu arrakastatsua" aldarrikatu du, eta gainerako taldeek baztertu egin dute
Koalizio erregionalista bakarrik geratu da aurkeztutako bost ebazpen proposamenen defentsan. Nafarroako erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidaren bigarren saioa da gaurkoa.
2021/11/04 - 15:39
Nafarroa indartsu suspertzen ari da, Maria Chiviteren esanetan
Nafarroan, erkidegoaren egoerari buruzko eztabaida izan dute Foru Legebiltzarrean. Maria Chivite presidenteak lurraldearen aniztasuna azpimarratu du eta elkarrizketa dela akordioak lortzeko giltzarria esan du.
2021/11/04 - 13:35
Chivitek elkarrizketa aldarrikatu du "akordioak bilatzeko tresna gisa"
Erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidaren lehen saioan, "adierazle ekonomikoak onak" direla esan du, baina inflazioak eragindako "hodei beltzak" aintzat hartu behar direla ohartarazi. Horien aurrean, murrizketarik gabeko eta erkidegoaren aniztasuna bultzatuko duen eredu bat aldarrikatu du.
2021/10/29 - 22:40
Bizitzeko Gutxieneko Errenta Euskadin eta Nafarroan kudeatzeko akordioak itxi dituzte
EAJk eta Nafarroako Gobernuak BGEaren kudeaketaren inguruko akordio bana lortu dute Espainiako Gobernuarekin.
2021/10/27 - 23:04
Euroeskualdeak kohesio soziala eta ekonomikoa indartzeko helburua ezarri du 2027rako
Iñigo Urkullu lehendakariak, Maria Chivite Nafarroako presidenteak eta Alain Rousset Akitania Berriko presidenteak bilera egin dute Donostiako Miramar Jauregian, datozen urteetarako plan estrategikoa aurkezteko.
2021/10/27 - 22:24
Urkulluk eta Chivitek gogor kritikatu dute Konstituzionalaren erabakia, kogobernantzaren aurka egiten duelako
Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du bigarren alarma egoera ere legearen aurkakoa izan zela, baina, horrez gain, hainbat erabaki erkidegoen esku utzi izana ere deitoratu du.
2021/10/27 - 14:53
Nafarroako Gobernuak aurrekontuen aurreproiektua onartu du, 5.273 milioi eurorekin
Iazkoarekin alderatuta, % 8,27 igoera dakar eta Europako funtsetatik helduko diren 162 milioiak ditu barne. Ekonomia eta Ogasun kontseiluak azpimarratu duenez, "susperraldirako ezinbesteko oinarria" da egitasmoa.
2021/10/26 - 21:07
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk "akordio partziala" lortu dute 2022ko Aurrekontuak onartzeko
Gauzak horrela, Maria Chiviteren Gobernuak babes nahikoa izango luke Parlamentuan aurrekontu-proiektua aurrera ateratzeko; izan ere, Navarra Sumak bakarrik bozkatuko luke kontra.
2021/10/24 - 01:07
Chivitek indartu egin du bere lidergoa PSNn
Nafarroako presidenteak "barne batasuna, proiektua eta akordiorako gaitasuna" aipatu ditu bere ekintza politikorako oinarri gisa.