María Chivite
2021/07/20 - 18:48
Nafarroako Gobernuak berriro eskatuko dio Justiziari etxeratze-agindua onar dezala
Beste Foru Agindu bat aterako du Exekutiboak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak lehen eskaera baztertu eta gero.
2021/07/20 - 17:42
Nafarroako Auzitegi Nagusiak etxeratze agindua ezartzea baztertu du
Nafarroako Gobernuak etxeratze agindua ezarri nahi zuen gauerditik aurrera, koronabirus kasu gehien dituzten udalerrietan.
2021/07/16 - 16:23
Intzidentzia altua duten Nafarroako herrietan etxeratze agindua ezarriko da asteazkenetik aurrera
Nafarroako kutsaketa datuek izugarrizko gorakada egin dute hiru astean: egunero 30 kasu bueltan izatetik, 600 izatera igaro dira. Chivitek neurri berriak iragarri ditu gaur.
2021/07/16 - 13:48
Asteazkenetik aurrera etxeratzeko agindua ezarriko dute muturreko arriskuan dauden Nafarroako udalerrietan
Etxeratzeko agindua 01:00etatik 06:00etara egongo da indarrean. Bilerak 10 pertsonara mugatuko dituzte kanpoaldean, eta herri bazkariak, kalejirak eta kaleko zezen-festak bertan behera geratuko dira.
2021/07/16 - 13:26
Nafarroak etxeratze-agindua ezarriko du muturreko arriskuan dauden udalerrietan
Etxeratze-agindua 01:00etatik 06:00etara ezarriko da. Gainera, kanpoko bilerak 10 pertsonara mugatuko dira. Bazkari herrikoiak, kalejirak eta zezenketak bertan behera geratu dira.
2021/07/07 - 12:03
Lurraldearteko Osasun Kontseiluak gazteen kutsatzeei aurre egin beharko die gaur
Osasun Ministerioa eta autonomia erkidegoak gaur bilduko dira egoera aztertzeko eta birusaren hedapena geldiarazten lagundu dezaketen neurriak hartzeko, batez ere, biztanleriaren sektore gazteenean intzidentzia gora doala ikusita.
2021/07/06 - 20:02
Mila positibotik gora atzeman dituzte Nafarroan, Salouko agerraldiarekin lotuta
Positibo eman duen pertsonaren profilari dagokionez, astelehenean atzemandako kasuen % 86, 15 eta 29 urte bitarteko adin-tarteari dagozkio.
2021/07/05 - 17:56
Nafarroan 700 positibo baino gehiago atzeman dituzte Salouko agerraldia tarteko
Foru Gobernuaren Osasun Kontseilaritzak ostiralean abiatutako baheketa masiboari eutsiko dio, ikasleak Tarragonatik itzultzen ari direlako oraindik.
2021/06/28 - 15:47
Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren ekitaldia, LGTBI+ harrotasunaren Egunean
Bi erakundeek diskriminazio mota oro desagerrarazteko politika publikoak bultzatzeko konpromisoa berretsi dute.
2021/06/15 - 20:18
Musukoaren erabilera uztailean malgutuko dutela aurreikusten du Nafarroako Gobernuak
Edonola ere, Maria Chivitek zehaztu du maskararen erabilera arintzeko erabakia Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluan adostu behar dela.
2021/06/14 - 16:16
Uztailerako musukorik gabe ibiltzea posible izango al da?
Hau horrela izan liteke txertaketa aurreikusitako bidetik badoa eta egoera epidemiologikoa ona bada. Edozein kasutan, musukoaren erabilera Lurralde arteko Kontseiluak arautu behar duela esan du.
2021/06/14 - 13:47
Chivite: "Aurtengoa berreskuratze ekonomikoa abiatzeko urtea izango da Nafarroan"
Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, uztailetik aurrera musukoa aire librean derrigorrezko ez izatearen aldekoa da. Dena den, aitortu duenez, Espainiako Gobernuari dagokio hori arautzea.
2021/06/12 - 15:11
Chivitek esan du Nafarroak aurrera egingo duela "UPN hor egonda ere"
Nafarroako Gobernuko presidenteak bere burua PSN-PSOEren idazkari nagusi izateko berriro aurkeztuko duela iragarri du, alderdiaren eskualde batzarrean.
2021/06/11 - 16:55
Gaueko aisialdia uztailean irekiko da Nafarroan eta ez da "lehen bezalakoa izango"
Maria Chivitek iragarri du ekainaren 18tik aurrera neurriak arinduko direla ostalaritzan eta kulturan, baina argitu du "mahai gainean dagoena ez dela, oraindik, normaltasuna".
2021/06/11 - 13:54
Chivite: ''Gaueko aisialdia ez da ezagutzen genuen bezalakoa izango''
Maria Chivite presidenteak uztailera atzeratu du gaueko aisiaren sektorean neurriak malgutzea, baina argitu duenez, "ez da ezagutzen genuen bezalakoa izango".
2021/06/03 - 15:36
ELA: "Enpresa handiek zergak ez ordaintzearen konplize dira gobernuak"
ELAk ekitaldia egin du Bilbon, zerga-sistema "justuagoa" aldarrikatzeko. "Euskal Herrian, zenbat eta diru gehiago izan, gutxiago ordaintzen da", kritikatu du Mitxel Lakuntzak.
2021/06/02 - 20:11
Nafarroako Gobernuak % 50era zabalduko du saltokien edukiera
Araudi berria ostiral honetan sartuko da indarrean eta, besteak beste, kirol jarduerak taldean egiteko baldintzak malgutzen ditu eta aire libreko igerilekuetako edukiera zehazten du.
2021/05/28 - 02:12
Kultur ekitaldietako edukierak eta ordutegiak zabalduko dituzte Nafarroan, gaurtik
Zinemetan eta antzokietan edukiera % 60koa izango da eta 23:00ak arte egongo dira irekita. Taberna barruko ordutegia ere 23:00ak arte luzatu dute.
2021/05/24 - 22:42
PSEk kogobernantzari buruzko mahai ingurua antolatu du Bilboko Euskalduna Jauregian
Pandemia garaian Pedro Sanchezen gobernuarekin egindako elkarlana goraipatu dute, federalismoan oinarritutakoa, gobernatzeko irtenbiderik egokiena dela azpimarratu dute sozialistek.
2021/05/18 - 15:05
Chivitek deseskalatze "mailakatu" eta "bide-orri propiodun" baten alde egin du
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, Foru Erkidegoko egoerak hobera egin du, baina "zuhurtzia" eskatu du, gutxienez, "artalde-immunitatea" deiturikoa lortu arte.