Mila positibotik gora atzeman dituzte Nafarroan, Salouko agerraldiarekin lotuta
Nafarroako Osasun Sailak egindako atzemate, proba diagnostiko eta kasuen jarraipenari esker, azken bost egunetan mila positibo baino gehiago erregistratu dituzte Salouko agerraldiarekin lotuta. Positibo horien bi heren baheketatik etorriak izan dira.
Datozen egunetan ere Osasun sailak zerbitzua mantendu egingo du Salou edota antzeko tokietatik datozen gazteentzat Forem gunean, behin Iruñeko autobus geltokiko baheketekin amaitu ondoren. Guztira 2.000 PCR proba egin zaizkie Iruñea eta Tuterako gazteei.
Bestalde, neurri arautzaileen esparruan, gaur gauerdian indarrean sartuko da gaueko aisialdia eta tabernak lizentzia bereziarekin ixteko ordutegia 01:00etara aurreratzeko premiaz izapidetutako foru agindua.
Positiboen % 86, 15 eta 29 urte bitartekoak
Atzo egindako eta astearte honetan jakinarazitako 425 positiboetatik, % 86k 15 eta 29 urte bitarte dituzte. Ehuneko hori % 93ra iritsi zen aurreko egunean, ekainaren 30etik etengabe hazi ondoren, eta adin-tarte horrek kasu guztien % 59a osatu zuen.
Gazteen artean positibo kopuru altuak Nafarroako eguneroko positiboen igoera eragin du: uztailaren 2an 121 izan ziren, uztailaren 3an 349 eta uztailaren 4an 507. Gauza bera gertatu zen positibotasun orokorrarekin, uztailaren 4an % 4,8tik % 27ra igaro baitzen, eta astearte honetan % 17,9ra jaitsi da.
Agerraldi horren ezaugarriak kontuan hartuta (oso lotuta dago gazteek hainbat talde eta fasetan egindako bidaiekin), baheketak positiboak "detektatzeko oinarrizko tresna izan dira". Osasun Sailak agerraldiarekin lotutako mila kasu baino gehiago atzeman ditu azken bost egunetan, horietatik bi heren baheketetatik, jarduera-fase honetako ia behin betiko zifra.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.