María Chivite
2021/01/27 - 12:33
Covid-19a tarteko, aurten ere ez da sanferminik izango, Mayaren eta Chiviteren ustez
Iruñeko alkateak "oso zail" ikusten du, eta Nafarroako presidenteak zalantzan jarri du ohi bezala ospatu ahal izatea, nahiz eta txertaketa oso aurreratua egon.
2021/01/26 - 21:35
Ayerdik Gorenaren jakinarazpena jaso ostean emango du dimisioa, Chiviteren arabera
Manu Ayerdi kontseilariak prebarikazio deliturik egin eta diru publikoa bidegabe erabili ote duen ikertzen ari da Auzitegi Gorena.
2021/01/26 - 15:49
Maria Chivitek neurri murriztaileak gogortzea baztertu du
Nafarroan gora egin du kasu berrien kopuruak eta erietxean gero eta handiagoa da zama. 246 positibo izan dira gaur. Hala ere, baikor agertu da Maria Chivite presidentea.
2021/01/26 - 12:22
Chiviteren ustez egungo murrizketak ''nahikoak'' dira
Maria Chiviteren hitzetan, Nafarroako egoera "zaila" da, baina "testuinguruari begiratzen badiogu, une honetan ondoen gauden erkidegoetako bat gara".
2021/01/07 - 10:51
Munduak Washingtongo indarkeria gaitzetsi eta demokrazia aldarrikatu du
Arbuioa aho batekoa eta berehalakoa izan da. Munduko buruzagi eta erakunde nagusiek harridura eta sumindura azaldu dute Trumpen jarraitzaileen jarreraren aurrean.
2021/01/05 - 12:51
Nafarroak % 7,8 igo du Osasun Departamentuaren aurrekontua covid-19a geldiarazteko
Lehen Mailako Arreta eta osasun publikoa indartzeko eta itxaron zerrendak murrizteko duen "lehentasunezko" helburua ere islatzen du aurrekontuak.
2020/12/27 - 16:15
Chivite: "Amaieraren hasiera da, baina hasiera besterik ez da"
Francisco Guerrero Cana iruindarra izan da covid-19aren aurkako txertoa jaso duen lehen pertsona Nafarroan. 70 urte ditu, eta 2012. urtetik Iruñeako El Vergel egoitzako egoiliarra da.
2020/12/17 - 07:15
Nafarroako Gobernuak covid-19aren kontrako neurriak malgutuko ditu gaurtik aurrera
Ia bi hilabetez itxita egon eta gero, taberna eta jatetxeetako barrualdeak irekiko dituzte. Gainera, Gabonetako egun zehatzetan mugikortasuna baimenduko dute senideekin biltzeko.
2020/12/15 - 21:50
Ayerdik Chiviteri esan dio dimisioa emango duela "ikertu" gisa auzipetzen badute
"Bitartean, lanean jarraituko dut Nafarroaren etorkizunarekiko konpromiso osoz", azaldu du kontseilariak ustezko prebarikazio kasuaren harira.
2020/12/12 - 19:08
Sanchez, Urkullu, Chivite eta Etchegarayk presoen aldeko adierazpena jasoko dute
Era berean, datozen egunetan espetxe politika "normalizatu" baten aldeko adierazpena kartzeletako zuzendariei eta udalei bidaltzeko asmoa du Etxerat elkarteak.
2020/12/11 - 17:27
Urruntze politikaren amaiera eskatu du euskal gehiengo politiko eta sindikalak
Agiri bat izenpetu dute, presoen eskubideak errespetatzeko eskatuz. Etxerat elkartearen arabera, "urrats garrantzitsua da, herri honen orainarentzat eta etorkizunarentzat".
2020/12/11 - 13:54
Tabernen edukiera % 30era murriztea "zoramena" da, Nafarroako ostalarien ustez
Muga horrekin euren negozioen gastu finkoak ordaintzeko lain ere ez dutela salatu dute. Halaber, Chiviteren eta Indurainen dimisioa eskatu dute, euren kudeaketagatik.
2020/12/03 - 16:05
Osasun-langileek eta soziosanitarioek "ohorez" hartu dute Nafarroako Domina
Maria Chivitek Foru Erkidegoko kondekorazio gorena eman die, covid-19aren pandemian egindako lan "konprometituagatik".
2020/12/03 - 15:41
Osasun langileek jaso dute Nafarroako Urrezko Domina
Erresidentzietako langile bat, erizain bat eta mediku bat. Hirurek ordezkatu dituzte Nafaroan diren ia 20.000 osasun langile eta soziosanitarioak.
2020/12/02 - 22:01
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Gabonetako neurrien plana babestu dute
Bi gobernuek datozen egunetan erabakiko dute nola aplikatzen dituzten arratsalde honetan Osasun Ministerioarekin eta gainerako erkidegoekin adostutako neurriak.
2020/11/26 - 11:29
Euroeskualdea 2021-2027 eperako plan estrategikoa prestatzen hasi da
Datozen zazpi urteotarako helburuak jasangarritasuna, digitalizazioa, gizarte kohesioa eta lana izango dira.
2020/11/25 - 14:04
Foru Gobernuak indarkeria matxista gaitzesteko bilkura egin du
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Gobernuko kideek minutu bateko isilunea egin dute.
2020/11/19 - 15:16
Nafarroaren Eguna COVID-19aren egoerara moldatu dute, Internet bidezko ekitaldiekin
Ekitaldi instituzionala edukiera mugatuarekin egingo dute, eta bertan Urrezko Domina emango diete Nafarroako osasun arloko langileei eta arreta soziosanitarioan lan egiten dutenei.
2020/11/18 - 21:42
Nafarroako Urrezko Domina osasun langileek eta arreta soziosanitariokoek jasoko dute
Nafarroako Gobernuak kolektibo horren lana nabarmendu nahi du, lehen lerroan aritu direlako pandemiaren aurka, haien bizitza eta ingurukoena arriskuan jarrita.
2020/11/18 - 09:25
Koronabirusak euroeskualdeko lurraldeetan izan duen eragina aztertu dute
Iñigo Urkullu, Maria Chivitek eta Alain Roussetek parte hartu duten bilera telematikoan, datozen zazpi urteotarako ildo orokorrak izan dituzte hizpide.