Nafarroako Gobernuak covid-19aren kontrako neurriak malgutuko ditu gaurtik aurrera
Nafarroako Gobernuak covid-19ari aurre egiteko prebentzio neurriak malgutuko ditu ostegun honetatik aurrera. Hala, taberna eta jatetxe barrualdeak irekiko dituzte, Gabonetako jaiegunetan mugikortasuna baimenduko dute eta erresidentzietan bisitak eta irteerak areagotzea ahalbidetuko dute.
Maria Chivite Gobernuko presidenteak sinatutako dekretu berria ostegun honetan sartuko da indarrean.
Ia bi hilabetez itxita egon ostean, taberna eta jatetxe barruan kontsumitzeko aukera egongo da. Gehienezko edukiera % 30ekoa izango da eta ordutegia 22:00ak arte luzatuko dute.
Bingoak eta joko-areto eta apustu-etxeak ere zabalduko dituzte, % 30eko edukierarekin eta 22:00ak arte.
Halaber, edukiera % 50era igoko dute dendetan; arautu gabeko akademia eta eskoletan; zinema, antzoki eta entzunaretoetan; eta hoteletako gune komunetan.
Edukiera % 75ekoa izango da umeentzako parkeetan eta aire zabaleko kirol-guneetan.
Kirola eta kultura
Kirolari dagokionez, profesionalak ez diren lehiaketa eta ekitaldietan publikoa egotea baimenduko dute, % 50eko edukierarekin. Toki itxietan gehienez 200 pertsona elkartu ahalko dira, eta aire zabalean 400.
Kultur jardueretan ere muga bera ezarriko dute: 200 lagun leku itxietan eta 400 kanpoan. Inaugurazioak eta ospakizun sozialak antolatu ahalko dira, jateko eta edateko zerbitzurik eskaini gabe, % 50eko edukierarekin eta eserlekuak aurrez zehaztuta. Ekitaldia zutik egingo bada, pertsona bakoitzeko hiru metro karratu gorde beharko dira.
Biltzarrak, akziodunen batzarrak, hitzaldiak eta antzeko ekimenak egin ahalko dira, baina telematikoki egitea gomendatzen dute. Bilerak aurrez aurrekoak badira, edukiera muga % 50ekoa izango da. Halaber, gehienez 200 pertsona elkartu ahalko dira eta eserita egin beharko dute batzarra, 1,5 metroko segurtasun tartea zainduta.
Mugikortasuna eta Gabonetako ospakizunak
Konfinamendu perimetralak indarrean jarraituko du, baina abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean Nafarroatik irten eta bertara sartzeko aukera egongo da, senideekin elkartzeko dela ziurtatzen duen agiria eramanez gero.
Gaueko zirkulazioa galarazita egongo da 23:00etatik 06:00etara bitartean, baina Gabon gauean eta Gabon zaharrean etxeratzeko agindua 01:30era arte luzatuko dute.
Abenduaren 24ko, 25eko eta 31ko eta urtarrilaren 1eko bazkari eta afarietan, gehienez bi familia unitateko 10 pertsona elkartu ahalko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.