María Chivite
2024/06/11 - 20:09
Chivitek bitartekaritza onartu du, Erriberriko irain matxistengatik ikertutako hiru nekazariek eskatuta
Nafarroako presidenteak eskaera onartu du, eta orain auzia bitartekariei bideratuko zaie, justizia errestauratiboaren esparruan akordio bat lortzen saiatzeko jarraitu beharreko prozedura zehazteko.
2024/06/10 - 16:22
Nafarroan sozialisten garaipenak Europako eskuin muturra geldiarazteko balioko duela uste du Chivitek
Maria Chivite PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako presidenteak adierazi du Europa beti jo dutela eremu garrantzitsutzat. Hala, sozialisten garaipena Europako eskuinmuturra geldiarazteko balioko duela nabarmendu du.
2024/06/10 - 13:24
Maria Chivite: ''Nafarroako erreferentzia progresista gara argi eta garbi''
Maria Chivitek azpimarratu du Nafarroako sozialistek bikoiztu egin dutela 2014tik jasotako babesa, % 14tik ia % 29ra. Emaitza horiek "PSN Nafarroan erabiltzen ari den politika eta estrategiari emandako babesa" erakusten dutela esan du.
2024/06/09 - 13:32
Hauteskunde hauetan parte-hartze handia izatea espero du Chivitek
Maria Chivite Nafarroako presidenteak hauteskunde hauetan parte-hartze handia izatea espero du, "Europan erabakitzen baitira gure egunerokoan eragina duten arau asko".
2024/05/22 - 17:44
Urkulluk eta Chivitek esan dute albiste ona dela Palestinako Estatua aitortzea
Espainiak, Norvegiak eta Irlandak maiatzaren 28an aitortuko dute Palestinako Estatua. Herrien autodeterminazio eskubidean oinarrituta, "erabaki ona" dela iritzi dio jardunean dagoen lehendakariak.
2024/05/17 - 18:14
Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak desinformazioari aurre egiteko neurriak ezarriko dituzte
Parlamentuak badu dagoeneko horren gaineko proposamen bat. Jarrera-arauak eta zigorrak jasotzen ditu horrek. Foru Gobernuak bestalde, ez du baztertzen zenbait agentziak eta erakundek dituzten ereduetara jotzea, ildo horretan aurrerapausoak emateko.
2024/05/16 - 13:08
Chivitek mugatu egin ditu bere sareetan egin daitezkeen iruzkinak "gorrotoaren bozgorailu" ez bihurtzeko
X sare sozialeko bere profilean eskegitako ohar batean azaldu duenez, "bullying birtual" baten biktima izaten ari da, eta egunero "mehatxu eta irainak" jasotzen ditu, gehienak matxistak.
2024/04/27 - 12:42
Maria Chivite: ''Karguan jarraitzeak merezi duela sentiarazi nahi diot presidenteari''
Pedro Sanchezek astelehen honetan har dezakeen erabakiari buruz galdetu diote Nafarroako presidenteari, PSOEk asteburu honetan Madrilen egingo duen Batzorde Federalera sartu aurretik.
2024/04/23 - 21:32
Foruaren erreforma hitzartu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek, trafiko eskumena blindatzeko
Akordioaren arabera, trafiko eskumena "Nafarroako eskubide historiko" gisa blindatuko dute. Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, "hau lehen urratsa da", aldaketa hainbat fasetatik igaro beharko baita indarrean sartu arte.
2024/04/22 - 15:52
EAEko herritarrek ''zerbitzu publikoak indartzearen alde'' bozkatu dute, Chiviteren ustez
PSNren idazkari nagusi gisa egindako adierazpenetan, Chivitek esan du hauteskundeen emaitzak biztanleriaren "kezka eta lehentasunen" isla direla, eta tartean ez dago "agenda subiranista". Horren ustez, hurrengo Jaurlaritzak ere horiek izan beharko lituzke abiapuntu.
2024/04/15 - 17:55
Hainbat ikaslek Parlamentuan Chiviteri egindako irainak ikertzen ari da Nafarroako Unibertsitatea
Martxoaren 20an, Zuzenbideko hainbat ikaslek Chiviteri irain egin zioten Foru Parlamentuko bisita liburuan.
2024/03/26 - 19:26
Chiviteri Cabanillasen egindako erasoa gaitzetsi du Iruñeak aho batez, UPNko zinegotzi baten abstentzioarekin
Aitor Silgado UPNko zinegotziak ez du aldeko botorik eman, bere hiru alderdikideek egin duten bezala. UPN adierazpena "arintzen" saiatu da zuzenketa baten bidez, baina ez dute onartu.
2024/03/25 - 22:20
Nafarroako Parlamentuak ez du lortu Cabanillasen gertatutakoaren aurkako adierazpen bat onartzea
UPNk, PSNk eta Voxek adierazpen bana aurkeztu dute gai honen inguruan, baina batek ere ez du lortu aurrera ateratzeko beharrezkoa den adostasuna.
2024/03/23 - 13:28
Zenbait nekazari identifikatu dituzte Chivitek Cabanillasen egindako ekitaldiaren osteko istiluekin lotuta
Nafarroako presidentea iraindu eta haren kotxea kolpatu zuten. Ez zuten inor atxilotu, baina zenbait protestari identifikatu zituzten.
2024/03/23 - 13:16
Chivitek bereizi egin ditu indarkeriazko protestak eta ''nekazarien zilegizko aldarrikapenak''
Nafarroako presidenteak erabat errefusatu ditu "erakundeen aurkako indarkeriazko ekintzak", Cabanillasen atzo izandakoak tartean, eta protestarietako batzuk ez zirela sektoreko langileak esan du.
2024/03/07 - 20:48
Nafarroako alderdiek kritikatu dute Parlamentuari eraso egiten saiatu izana, baina neurri ezberdinean
Chivitek adierazi duenez, "oso kezkagarria da erakundeen gorrotoaren eta deslegitimazioaren diskurtsoak aurrera egiten duen abiadura", eta Esparzak, berriz, desadostasuna agertu du, baina PSNren erreakzioa "zinismo ariketa absolutua" dela kritikatu du.
2024/03/07 - 19:47
Chiviteren Gobernuak bere bosgarren aurrekontuak aurrera atera ditu, EH Bilduren abstentzioak ahalbidetuta
6.355 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua da, aurreko urtean baino % 9,2 gehiago. Ostegun honetan aurkeztutako 12 zuzenketez gain, eztabaidatzea onartutako beste bost bozkatu dira. Guztiak aurrera atera dira, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin indarren babesarekin.
2024/03/05 - 20:08
Nekazarien plataforma haserre agertu eta Chiviteri egindako irain matxistetatik aldendu da
Nekazariek adierazi dute ez daudela ekintza horien alde, eta "iraintzea eta gogaitzea" ez dutela sekula xede izan. Gertatutakoa honela definitu dute: "guztiek ordaintzen duten kolektibo bateko norbaiten ekintza".
2024/03/05 - 08:53
Albiste izango dira: Reala-PSG, irain matxistak Chiviteri eta Mendabiako sutearen ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/04 - 21:25
Foruzaingoak hiru manifestari identifikatu ditu Chiviteri Erriberrin egindako irain matxistengatik
Bi gizon eta emakume bat dira. Nekazariak Nafarroako agintariaren zain egon dira, azken asteetan egiten ari diren protesten baitan, eta Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean txistu eta irain artean hartu dute.