Urte amaierako mezua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2025erako garapen ekonomikoarekin eta aurrerapen sozialarekin duen konpromisoa berriz adierazi du Chivitek

Nafarroako lehgendakariak urte amaierako mezuan azpimarratu duenez, bizitza hobe baten aldeko ahaleginak markatuko du Gobernuaren jarduna 2025ean. BSHko langileei babesa adierazi die, eta Nafarroako indarguneak gogorarazi ditu, hala nola lan kolektiboa, hezkuntza eta berdintasuna.
Iragarkia
La presidenta de Navarra, María Chivite
18:00 - 20:00
Maria Chivite Nafarroako presidentearen urte amaierako mezua, osorik

Urte amaierako ohiko mezuan, Nafarroako Gobernuak hazkunde ekonomikoarekin eta gizarte-aurrerapenekin duen konpromisoa adierazi du Maria Chivite lehendakariak, "horrek egiten du Nafarroa bizitzeko erkidegorik onena izaten jarraitzea".

"Sufritzen dutenak eta zaurgarriak" gogoan izan ditu Chivitek, eta BSHko langileentzako aipamen berezia egin du: "Gobernu honengan izan dezatela, ekintzekin eta enpatiaz, irtenbideak topatzeko aliatu bat". 

Nafarroako Gobernuak gizartearen mesederako aliantzak egiteko duen gaitasuna nabarmendu du: "Nafarroari egonkortasuna emateko gehiengoak batzeko gai den Gobernua gara. Konpromiso instituzional hori gizartearen zerbitzura jartzen dugu elkarlanaren fruitu den lurralde-sendontasunari laguntzeko". 

Arlo sozioekonomikoan Nafarroak dituen indarguneetako batzuk ere gogorarazi ditu lehendakariak, hala nola hezkuntza eta berdintasuna, zeintzuek bizi-kalitate handiena duen Estatuko erkidego bihurtzen duten Nafarroa. "Lanbide Heziketan % 100eko enplegagarritasuna dugu, eskualde-lehiakortasunean hirugarrenak gara, eta emakumeen lorpenetan lider gara".

Azkenik, Chivitek esan du, "errealismotik eta apaltasunetik, aurrerabidearekiko, berdintasunarekiko eta bizikidetzarekiko konpromiso politikotik" egingo duela aurrera Gobernuak, "bizi-eredu iraunkorrago bat eraikitzeko, aukerak sortzeko eta arrakalak murrizteko helburuarekin". 2025ari "indarrez eta gizartearen eskutik eraikitzen jarraituko dugun ibilbide-orri argi batekin ekingo diogu", esan du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X