María Chivite

2023/04/18 - 16:19
Chivite: ''Eraldaketaren aldekoak gara, baina eraldaketa horrek denbora behar du''
Maria Chivite Nafarroako presidentea Bruselara joan da Euro 7 araudia malgutzea eskatzeko, eta 2025etik 2027ra atzeratzea "posible" ikusten duela adierazi du. Araudi horrek auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarrien kopurua mugatzen du.

2023/04/18 - 11:31
Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko du gaur Chivitek Bruselan
2025ean indarrean sartuko den araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak. Nafarroako presidenteak auto elektrikora egokitzeko urtebete edo bi urteko "moratoria" eskatuko dio Europako Batzordeari.

2023/04/14 - 16:02
Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko dio Chivitek Bruselari
Araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak.
2023/04/13 - 18:47
Bateriak muntatzeko lantegirako "finantzaketa bermatzeke" dagoela esan du VW Nafarroako enpresa batzordeak
Bere aldetik, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak berretsi du "inbertsioan laguntzeko" prest dagoela Foru Exekutiboa, baina argi utzi du multinazionalari dagokiola proiektua egikaritzeko lanak "bere gain" hartuko dituen edo "kanpora" ateratzeko asmoa duen argitzea.
2023/04/01 - 14:22
Foru Gobernua "lanean" dabil, Volkswageneko baterien muntatzea Nafarroan gera dadin
Maria Chivite Nafarroako presidenteak iragarri duenez, "lanean" dabiltza prozesu hori Nafarroan egin dezaten eta "ehunka lanpostu eragin ditzan".
2023/03/29 - 16:07
Nafarroako 346 kontzejuetan bozak deitu ditu Gobernuak datorren maiatzaren 28rako
Bestalde, datorren astelehenean Maria Chivite presidenteak Parlamenturako hauteskundeak deituko ditu.

2023/03/27 - 12:58
UPNk bere historiako emaitzarik txarrenak izango lituzke eta Chivite berriz ere izango litzateke presidente
Alderdi erregionalista bozkatuena izango litzateke, baina bere historiako eserleku kopuru txikienarekin. Horrenbestez, EH Bilduk legegintzaldiko giltza izango luke berriz, eta PSNko hautagaia presidente izango litzateke ezkerreko blokearen babesarekin.

2023/03/09 - 11:24
Maria Chivitek iragarri du Trafikoaren eskumena Nafarroaren esku geratuko dela uztailaren 1etik aurrera
Nafarroako presidenteak gogorarazi du Foru Erkidegoaren "eskaera historikoa" dela, eta, beraz, Espainiako Gobernuarekin adostutako akordioa "urrats historikoa" dela.

2023/02/28 - 16:10
Trafikoaren eskumena lortzea legealdiari "amaiera biribila" ematea litzatekeela esan du Chivitek
Eskumen horren negoziazioan "zailtasunak" dituztenik ez du ukatu Nafarroako Gobernuko presidenteak, baina elkarrizketak bide onetik doazela ziurtatu du. "Azken 20 urteotan baino gehiago aurreratu dugu autogobernuan legealdi honetan", esan du.

2023/02/25 - 19:36
Foruzaingoak jada frogatu du Trafiko lanak egiteko gaitasuna, Chiviteren esanetan
Foruzaingoaren Egunaren harira egindako ekitaldi instituzionalean, agenteak goratu ditu Nafarroako presidenteak, eta euren lana eskertu die.

2023/02/21 - 14:52
87 milioi euroko inbertsioa egingo dute hidrogeno berdea ekoizteko Zangozan martxan jarriko duten plantan
AccionaPlug sozietateak abian jarriko duen proiektuak 500 lanpostu —zuzenak eta ez zuzenak— sortuko dituela esan dute arduradunek. Urtean, batez beste, 3.880 tona hidrogeno berde sortzea aurreikusten dute.
2023/02/14 - 20:13
Chivite: "Landabengo lantegiaren etorkizuna bermatuta dago"
"Ganbara" saioan egindako elkarrizketa batean, Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du Volkswagenek egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioak "enplegua" bermatuko duela.
2023/02/14 - 16:03
Nafarroako Volkswagenek 1.024 milioi inbertitu eta auto elektrikoa ekoizteko beste pabiloi bat eraikiko du
Gune berriak 11.000 metro karratu izango ditu eta urtean 400.000 auto egiteko aukera emango du. Egitasmoa Nafarroaren interes orokorreko proiektu gisa izendatuko dutela jakinarazi du Maria Chivitek.
2023/02/08 - 18:11
Horrelakoa izango da Belateko tunel berria 95 milioi euroko inbertsioarekin
Belateko tunela bikoizteko lanek 45 hilabete beharko dituzte. Tunel berriak 2.885 metro inguruko luzera izango du, egungo galeriaren antzekoa.
2022/12/30 - 14:11
Chivite: "Lan egingo dugu Nafarroak Espainian bizi kalitate handiena duen erkidegoa izaten jarrai dezan"
Bere eta Espainiako Exekutiboak hartutako neurri ekonomikoak azpimarratu du Nafarroako Gobernuko presidenteak.

2022/12/29 - 18:47
Nafarroak bere gain hartuko du egungo trenbidea Landabengo industrialdetik ateratzeko lanen kostua
Adifek bereganatuko du azpiegitura, linea konbentzionalean sartzeko.
2022/12/11 - 18:56
Chivite: "Faltsukeria baten gainean antolatu dute manifestazioa"
Hala hitz egin du Foru Gobernuko presidenteak igande honetan Iruñean Guardia Zibilaren alde egindako elkarretaratzeari buruz.
2022/12/03 - 15:28
CEPES enpresa elkartea saritu dute Nafarroaren Egunean
Milatik gora enpresa elkartzen dituen erakundeari eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuak, Nafarroako urrezko dominaren bitartez.

2022/12/02 - 13:58
Nafarroak eta Estatuak 2020-2024 Hitzarmen Ekonomikoa berritu dute, 510 milioi euroko oinarri-urtearekin
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak eman dute horren berri prentsaurrekoan, Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordearen bileraren aurretik. Batzorde horrek Foru Erkidegoak Estatuari egiten dion ekarpen ekonomikoa eguneratuko du.
2022/11/26 - 14:57
Chivitek berretsi du Guardia Zibila ez dela joango Nafarroatik, eta "hipokresia" egotzi dio eskuinari
Nafarroako presidenteak galdetu du ea "ez ote zen Aznarren eta Sanzen eskuina izan trafikoaren eskumena adostu zuena" duela 20 urte baino gehiago.