Mariano Rajoy
2017/07/26 - 03:47
Rajoyk lekuko gisa deklaratuko du gaur, Gurtel auzia dela eta
Gurtel auziko lehen atala (1999 eta 2005 bitarteko jarduna) aztertzen ari dira Auzitegi Nazionalean. Rajoyk galdera guztiak erantzungo dituela esan du PPk.
2017/07/25 - 13:48
Urkullu Rajoyrekin bildu da eta Gobernu programa helarazi dio
Lehendakariaren gobernu programak Euskadiri emateko geratzen diren eskumenak ditu lehentasun.
2017/07/24 - 18:29
Rajoyk epailearen aurrean deklaratuko du asteazkenean, Gurtel auziagatik
Ikusmin handia dago, eta giroa berotzen hasia da, ez da ohikoa Espainiako presidente bat epaiketa batean ikustea. Rajoy bera lasai dagoela diote haren gertukoek.
2017/07/18 - 12:08
Maduro: 'Mariano Rajoy, atera zure muturra Venezuelatik'
"Mariano Rajoyrentzat legezkoa da eskuineko alderdien galdeketa Venezuelan, baina legez kanpokoa Kataluniako erreferenduma", salatu du Madurok.
2017/07/15 - 16:32
Ermuko Izpirituan oinarrituz, alderdien arteko batasunaren alde egin dute
Orain 20 urte ETAk erail zuen zinegotzia, eta biktima guztiak izan dituzte gogoan Mari Mar Blancok zein Mariano Rajoyk. Biek ETAren desagerpena exijitu dute.
2017/07/15 - 16:16
Rajoy: 'Barkamena eskatzea eta desagertzea besterik ez zaio geratzen ETAri'
Rajoy ohartarazi duenez, Kataluniako referendumarekin Puigdemontek aurrera egiten badu, eta "erradikaltasunaren malda arriskutsutik irristatzen bada, Legearen neurrizko indarrarekin erantzungo dugu".
2017/07/10 - 17:19
Miguel Angel Blanco eta Ermuko espiritua goraipatu ditu Rajoyk
PPren Madrilgo egoitzako fatxadan Miguel Angel Blancoren argazkia eseki dute.
2017/07/06 - 17:02
Rajoy eta Sanchez, Kataluniako auzian harreman iraunkorra izatearen alde
Bi politikarien iritziz, Katalunian urriaren 1ean egin nahi duten erreferenduma 'legez kanpokoa' eta 'burujabetza nazionalaren kontrako erasoa' da.
2017/07/05 - 12:48
'Independentisten delirioek' ez diotela Estatuari irabaziko esan du Rajoyk
'Demokrazia maila handia duen nazio handi bat da Espainia', esan du Espainiako presidenteak. Hori dela eta, konfiantza eskatu die 'kataluniar zentzudunei'.
2017/07/04 - 23:00
Urkulluk espetxe politika aldaketzeko eskatuko dio, berriz, Rajoyri
Erkorekak berritasun “garrantzitsua” atzeman du Rajoyren Gobernuak presoen egoeraren inguruan duen diskurtsoan.
2017/07/04 - 01:40
Rajoy eta Sanchez uztailaren 6an bilduko dira Moncloan
Osteguneko hitzordua bi buruzagiek maiatzaren 29an izandako telefono bidezko elkarrizketaren jarraipena izango da.
2017/07/03 - 14:15
Espainiako Gobernuak 119.834 milioi euroan ezarri du 2018ko gastu-sabaia
Espainiako aurrekontu orokorren proiektua egin aurreko pausoa da. Zor publikoari eta egonkortasunari lotutako helburuak datorren astean eztabaidatuko dituzte Kongresuan eta Senatuan.
2017/06/30 - 16:05
Urkulluk polizia-gehiegikerien biktimak aitortzea eskatu dio Rajoyri
Ostegun gauean ETBn izandako elkarrizketa batean, lehendakariak esan zuen, halaber, Espainiako presidenteari euskal agendan bete gabe dauden gaiak ekarri dizkiola gogora.
2017/06/27 - 13:42
Sanchez eta Iglesias berriro bildu dira, PPri aurre egiteko helburuarekin
Antza, iaz baino gertuago daude elkarrengandik, baina oraindik ez omen dute adostu Mariano Rajoyren Gobernuari aurre egiteko estrategia.
2017/06/23 - 17:03
Jarrera aldatzea eskatu dio Urkulluk Rajoyri Katalunia eta Euskadiri buruz
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur berretsi duenez, Puigdemontekin izandako bilera positiboa izan zen, eta Mariano Rajoyri eskatu dio Kataluniaren eta Euskadiren gainean duen politika alda dezala.
2017/06/23 - 13:39
Estatuko lurralde eredua 'berbideratzeko' eskatu dio lehendakariak Rajoyri
Iñigo Urkulluren iritzian, Espainiako buruzagiak onartu beharko luke badela "gatazka" bat Euskadiko, Kataluniako eta Espainiako borondateen artean.
2017/06/21 - 16:10
Montorok nabarmendu du amnistia-fiskala 'beharrezkoa' izan zela
Ogasun ministroaren esanetan, 'eragin ona' izan zuen neurriak; izan ere, estualdi-unea bizi zen ekonomian. Oposizioak, baina, haren dimisioa eskatu du, bai eta Rajoyrena ere.
2017/06/21 - 13:32
Rajoy Atutxa auziaz: 'Zuzenbide Estatuak funtzionatu egin du'
Kongresuko kontrol saioan Aitor Esteban EAJko bozeramaileak adierazi duenez, Atutxa 'ehizaldi politiko' baten helburu izan zela erakusten du Estrasburgoko epaiak.
2017/06/14 - 16:46
Rajoyren kontrako zentsura-mozioa atzera bota du Kongresuak
EH Bilduk alde bozkatu du, eta EAJ abstenitu egin da. Unidos Podemosen ekimenak 82 diputaturen babesa jaso du, 170ek kontra bozkatu dute eta 97 abstenitu egin dira.
2017/06/14 - 16:44
Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa arbuiatu dute
170 diputatuk eman dute zentsura-mozioaren aurkako botoa, eta 82k, aldiz, aldekoa; 97 abstenitu egin dira. EH Bilduk mozioaren alde bozkatu du; UPNk, kontra; EAJ abstenitu da.