Kataluniako erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatuko lurralde eredua 'berbideratzeko' eskatu dio lehendakariak Rajoyri

Iñigo Urkulluren iritzian, Espainiako buruzagiak onartu beharko luke badela "gatazka" bat Euskadiko, Kataluniako eta Espainiako borondateen artean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Jarrera aldatzea eskatu dio Urkulluk Rajoyri Katalunia eta Euskadiri buruz

Iñigo Urkullu lehendakariak eskaera zehatza egin dio gaur Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari. "Berbidera" dezala Estatuaren lurralde ereduari buruz duen jokabidea, eta onar dezala badela "gatazka" bat Euskadiko, Kataluniako eta Espainiako borondateen artean. Lehendakariaren hitzetan, "elkarrengandik hain urrun dauden" sentimendu horiek bat egin dezaten konponbideak bilatu behar dira.

Legebiltzarrean PPk egindako galdera bati erantzunean egin ditu adierazpenok Urkulluk. Gaur kontrolerako saioa dago ganberan, eta Carles Puigdemont Kataluniako presidentearekin ekainaren 19an egindako bileraz itaundu diote lehendakariari.

Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak bota dio galdera. Puigdemontekin bilduta, haren "alde bakarreko" erreferenduma babesten ote duen galdetu eta Generalitatea sostengatzen duten alderdien "tren talka" gaitzesteko eskatu dio lehendakariari. Horren aurrean, maila instituzional zein politikoan orain arteko "kolaborazio giroari" eusteko galdegin dio.

ALFONSO ALONSO LEGEBILTZARRA EFE

Alonso, Urkulluri egindako galdera azaltzen. EFE

Bere erantzunean PPren jarrerarekin kritiko azaldu da lehendakaria. Izan ere, gogorarazi duenez, Jose Manuel Maza Estatuko fiskalburua ere Puigdemontekin bildu zen eta popularrek ez zuten esan "akatsa zela.

Bilera "positiboa"

Urkulluren aburuz, Puigdemontekin egindako bilera "positiboa" izan zen, "ez akats bat". Izan ere, defendatu duenez, "demokrazian hitz egitea ez da inoiz akats bat". Horren ildoan, berretsi du Jaurlaritzak "eskura duen guztia" egingo duela elkarrizketari eusteko.

Nabarmendu duenez, politikan "errealismo printzipioa" jarraitu behar da, helburua izanik "gizarte osoarentzat onuragarriak diren emaitzak lortzea". Bide horretan, eta Puigdemontekin bildu ostean azpimarratu zuen bezala, legeak "ez dira aldaezinak"; are, aldatu behar dira "herritarren betebeharrak asetzen ez badituzte".

Hori horrela, lurralde ereduari buruz duen "jokaera berbideratzeko" eskatu dio Rajoyri, eta urratsak emateko dei egin dio: lehena, "mugitu dadila"; bigarrena, "onartu dezala Euskadiko, Kataluniako eta Espainiako borondate sozialen artean gatazka badela".

Halaber, lehendakariak gogorarazi duenez, Espainiako Gobernuak eta PPk "badute erantzukizuna" Kataluniako auzian eurak hasi zirelako Kataluniako Autonomia Estatutuaren kontrak "sinadurak biltzen".

"Haustura politiko eta soziala saiheste aldera", elkarrengandik hain urrun dauden sentimendu horiek bat egiteko bidea erraztea eskatu dio Rajoyri. Horren ustean, negoziazioa "aldebikotasun printzipioan eta neurri integratzaileetan" oinarritu behar da.

 

ar da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X