DIPUTATUEN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoyren kontrako zentsura-mozioa atzera bota du Kongresuak

EH Bilduk alde bozkatu du, eta EAJ abstenitu egin da. Unidos Podemosen ekimenak 82 diputaturen babesa jaso du, 170ek kontra bozkatu dute eta 97 abstenitu egin dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa arbuiatu dute

Aurreikusi bezala, Espainiako Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak atzera bota du Mariano Rajoy presidente kargutik kentzeko Unidos Podemosek aurkeztutako zentsura-mozioa. Pablo Iglesias Presidentetzarako hautagaiak aldeko 82 boto jaso ditu, eta 170, kontra. 97 diputatu abstenitu dira.

Kongresuko araudian jasota dagoen bezala, zentsura-mozioaren bozketa publikoa izan da. Ana Pastor Kongresuko Mahaiko presidenteak banan-banan esan ditu diputatu guztien izen-abizenak, eta horietako bakoitzak ahoz eman du bere botoa, bere eserlekutik, zutik jarrita.

Zozketa bidez aukeratuta, Juan Vicente Perez Arias PPko diputatua izan da botoa ematen lehena, 16 orduko eztabaida sutsua izan ondoren.

Unidos Podemos-En Comu-En Marea taldeak (67), Compromisek (4), ERCk (9) eta EH Bilduk (2) babestu dute zentsura-mozioa.

Beste hauek, berriz, kontrako botoa eman dute: PP (134), Ciudadanos (32), Foro Asturias (1) eta Coalicion Canaria (1). Gainerako alderdietako diputatuek, abstentziora jo dute: PSOE (84), PDeCAT (8), EAJ (5) eta Nueva Canarias (1).

Rajoy boteretik kentzeko, Iglesiasek Kongresuko gehiengo osoaren babesa behar zuen, 176 boto gutxienez.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X