Ekitaldia Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy: 'Barkamena eskatzea eta desagertzea besterik ez zaio geratzen ETAri'

Rajoy ohartarazi duenez, Kataluniako referendumarekin Puigdemontek aurrera egiten badu, eta "erradikaltasunaren malda arriskutsutik irristatzen bada, Legearen neurrizko indarrarekin erantzungo dugu".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ermuko Izpirituan oinarrituz, alderdien arteko batasunaren alde egin dute

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak larunbat honetan adierazi duenez, "egindako mina aitortzea, biktimei barkamena eskatzea eta desagertzea besterik ez zaio geratzen zaio ETAri, gizarteak hala eskatzen baitio".

PPko Belaunaldi Berriek antolatutako Miguel Angel Blanco Udako Ikastaroaren lehenengo jardunaldian izan da Rajoy, Bilboko Euskalduna Jauregian, hain zuzen ere.

Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, Espainiar Estatuak gaur egun dituen gai nagusiak dira "subiranotasun nazionalaren defentsa eta terrorismoaren aurkako borroka". Izan ere, azken hilabeteetan Europako hainbat herrialdetan izandako atentatu jihadistak gogora ekarri ditu.

Duela 20 urte ETAk hildako Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren memoria oroitu du Rajoyk. "Zerbitzu publikoaren bokazioa eta lan egiteko grinak zituen, eta PPn izena eman zuen, baina terroristek bizitza kendu zioten", adierazi du.

Gainera, duela 20 urte gizarteak terroristei esandako "aski da" azpimarratu du Gobernuko presidenteak, eta horrek "'Ermuako izpiritua' herritarren altxamendua eragin" zuela. "Terrorismoaren aurkako borrokan inflexio-puntua izan zen", nabarmendu du.

Katalunia

Bestalde, Kataluniako auzia ere hizpide izan du Rajoyk. Ohartarazi duenez, Kataluniako referendumarekin Puigdemontek aurrera egiten badu, eta "erradikaltasunaren malda arriskutsutik irristatzen bada, Legearen neurrizko indarrarekin erantzungo dugu".

"Inora ez daraman erronka da", esan du, "ez dauka arrakastarik izateko inolako aukerarik, haiek badakite, zarata handia sortu arren".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X