Mariano Rajoy
2021/03/24 - 21:00
Rajoyk eta Aznarrek ere ukatu egin dute PPk 'b kutxa' zuela
Espainiako Gobernuko presidente eta PPren buruzagi ohiek esan dute ez dutela gainsoldatarik jaso, eta ez zutela Barcenasen paperen berri komunikabideetan agertu ziren arte.
2021/03/23 - 21:57
Cospedal: 'PPn ez zegoen B kutxarik ezta eskupekorik ere'
Alderdi Popularreko B kutxaren epaiketan lekuko gisa deklaratu dute alderdiko hiru idazkari ohik: Maria Dolores de Cospedalek, Francisco Alvarez Cascosek eta Javier Arenasek.
2021/03/09 - 15:53
Luis Barcenasek berretsi du Mariano Rajoyk bazuela PPren B kutxaren berri
Alderdiaren legez kanpoko finantziazioa onartu du eta alderdikide zituenen koldarkeria salatu du. Bere jopuntuan, batez ere, Mariano Rajoy egon da.
2021/03/08 - 20:56
Barcenasek auzitegian berretsi du Rajoyk gainsoldatak jaso zituela
Ministroen soldatak osatzeko modu bat zela azaldu du, lehen ordezkaritza gastuengatik kobratzen zutena baino gutxiago jasotzen baitzuten Gobernuan sartuta.
2021/03/08 - 12:29
B kutxaren epaimahaiak ez du onartu Barcenasen eta Rajoyren arteko aurrez aurrekoa
Aitzitik, zenbait kazetari deklaratzera deitzeko Barcenasen defentsak egindako eskaera baietsi du. Hartara, Mercadok, Indak, Ekaizerrek eta Bernalek (Marisa Gallero) deklaratuko dute lekuko gisa.
2021/02/08 - 11:51
Barcenasen defentsak Mariano Rajoyrekin aurrez aurrekoa proposatu du
Horrez gain, hainbat kazetarik lekuko gisa deklaratzea eskatu du Alvaro Lapuerta PPren diruzaina izandakoari egindako grabazioa frogatze aldera.
2021/02/05 - 21:37
Casadok berretsi du Rajoy iragana dela
PPren idazkari nagusiak azaldu du aurrekoek ustez gaizki egindakoak zuzentzeko aukeratu zutela duela bi urte.
2021/02/03 - 21:21
Barcenasek dio Rajoyk suntsitu zituela B kutxako paperak
Barcenasek gutuna igorri dio Fiskaltzari, eta bertan dio Mariano Rajoyk "paperak suntsitzeko" makina batean suntsitu zuela alderdiaren B kontabilitatea jasotzen zuen dokumentazioa
2021/02/03 - 20:37
Barcenasek dio Rajoyk suntsitu zituela B kutxako paperak
Gainera, esan du Espainiako Gobernuko presidente ohiak ez zekiela berak paper horien kopiak zituela.
2021/01/29 - 08:30
Villarejok agerraldia egingo du Kitchen auziari buruzko ikerketa batzordean
Hasiera batean PSOEk aurkako jarrera erakutsi badu ere, beste alderdi guztien eskarien aurrean, azkenean amore eman du. Rajoyk, Cospedalek eta Barcenasek ere eman beharko dituzte azalpenak.
2020/11/19 - 16:31
Auzitegi Konstituzionalak mozal lege ia osoa babestu du
Estatuko segurtasun indarrei baimenik gabeko grabazioak baztertu ditu Berme Auzitegiak, Konstituzioaren aurkakoa dela uste baitu.
2020/09/11 - 19:31
20 bat enpresaren legez kanpoko diru-laguntzak jaso zituen Alderdi Popularrak
Horien artean daude Mercadona, FCC taldea edo Ignacio Ugartetxe euskal enpresaria. Ordainketa gehienak hauteskunde garaian egin ziren, kontratu publikoak lortzeko asmoarekin.
2020/09/08 - 20:24
Rajoyren Gobernuko goi-karguak seinalatuta, Barcenasen espioitzaren auzian
Fiskaltzak uste du Alderdi Popularra bere B kutxaren ikerketa judiziala oztopatzen saiatu zela, eta Jorge Fernandez Diaz eta Maria Dolores de Cospedal auzipetzea eskatu du.
2020/09/01 - 22:31
Espainiako lau presidente ohik Martin Villa babestu dute Servini epailearen aurrean
Felipe Gonzalezek, Jose Maria Aznarrek, Jose Luis Zapaterok eta Mariano Rajoyk gutun bana igorri diote Seviniri, babesa adierazteko. Villak irailaren 3an deklaratuko du.
2020/07/26 - 19:44
"Proces"ean izan zuen esku-hartzearen agirietarako sarbidea eman du Urkulluk
Azken asteetan bereziki, dokumentuak “kontsultatzeko eskaerak” jasotzen ari dela azaldu du jarduneko lehendakariak. Guztira, 300 bat ohartxo dira.
2020/06/11 - 19:55
Kongresuak baja medikoengatik kaleratzea debekatzen duen legea izapidetuko du
Indargabetzea indarrean dago dagoeneko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako lege-dekretu batetik baitator, eta Kongresuak martxoan baliozkotu zuen.
2020/05/22 - 13:31
PPren Gobernuak 2012an onartutako lan-erreformak ekarri zituen aldaketak
Rajoyren Exekutiboak aldebakarreko erreforma aurkeztu zuen, besteak beste, kaleratze merkeenak erraztu eta langileak bidegabe kaleratzea merkatzeko.
2020/04/15 - 01:34
Rajoyk konfinamendua urratu ote duen ikertzen ari da Barne Ministerioa
Alarma-egoeran ezarritako arauak urratuz, Espainiako Gobernuko presidente ohia kirola egitera ateratzen dela zabaldu du komunikabide batek.
2020/02/11 - 14:30
Rajoy berriro azalduko da epaitegian PPren 'B kutxa'ren gaineko azalpenak emateko
Espainiako presidente ohia lekuko moduan azaldu beharko da 'Barcenas auzia'ren epaiketan. Jose Maria Aznarrek ere deklaratu beharko du, lekuko gisa.
2020/02/04 - 19:40
Puigdemont: "155aren aurrean, independentzia aldarrikatzea zen aukera duin bakarra"
Puigdemontek bideokonferentzia bidez hartu du parte Kataluniako Parlamentuan. Generalitatea eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketan nazioarteko bitartekaritza egotea eskatu du.