Markel Olano
2022/05/31 - 08:50
EAJk garaipen erosoa erdietsiko luke Araban, botoen % 32 jasota
EH Bilduk, indartsu bigarren postuan, botoen % 23 lortuko luke. Elkarrekin Podemos izango litzateke babesik handiena galduko lukeen taldea, % 2,7 gutxiago jasota, aurreko hauteskundeekin alderatuta.
2022/05/31 - 08:50
Lehia estua eman liteke EAJ eta EH Bilduren artean Gipuzkoan
PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk babesa galduko lukete aurreko hauteskundeekin alderatuta, inkestek gainerako lurraldeetan erakutsi duten ildo beretik.
2022/03/30 - 12:08
Garraiolariei "laguntzak ondo aztertzeko eta denen onerako gutxika lanera bueltatzeko" deia egin die Olanok
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren hitzetan, onartu berri dituzten neurriok momentu puntual baterako balio dute, baina gerrak aurrera jarraituz gero, neurri sakonagoak hartu beharko direla.
2022/03/29 - 16:15
Hiru aldundiek laguntzak adostu dituzte autonomoentzat, enpresa txikientzat eta lehen sektorearentzat
Premiazko eta behin-behineko neurriak dira enpresa txiki, oso txiki eta autonomoei laguntzeko, beti ere aldundien eskuduntzetatik hartuta.
2022/03/18 - 10:39
Olano: 'Zergak jaisteko erabakia berehala hartu behar da, gure zenbait enpresaren etorkizuna zalantzan baita'
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, "agerian gelditu da ez dugula eskuduntzarik BEZ eta hidrokarburoen gaineko zergetan, eta izan beharko genukeela. Estatuaren esku daudelarik asko atzeratu dute jaisteko erabakia, eta, bitartean, jende asko dago kinka larrian".
2022/03/18 - 10:23
Markel Olano: "Gure zerbitzuetan 100 errefuxiatu ukrainar ditugu eta kopurua hazten ari da"
Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu duenez, zaila da senideengana etorri direnen kopuru zehatza jakitea, eta horien berri emateko eskatu du.
2021/12/14 - 12:36
Olanok Gabonak ''zuhurtziaz'' planifikatzeko deia egin du, Gipuzkoan covid-19ak duen eragin handiagatik
Olanok ez du azalpenik aurkitzen Gipuzkoaren intzidentzia altuaren inguruan, baina kezkatuta agertu da Gabonetan harreman sozialak areagotu egiten direlako eta horrek kutsatu kopuruan eragina izan dezakelako.
2021/12/13 - 15:48
"Etorkizuna Eraikiz" kongresuak Gipuzkoako gobernantza eredua aztertuko du gaur eta bihar
EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin, nazioarteko adietuen parte hartzea duen kongresuan, eztabaida eta hausnarketa egin ari dira Donostian.
2021/12/03 - 15:39
Jatorri atzerritarra duten euskara ikasleei harrera egin diete Gipuzkoako Foru Aldundian
Gaurko ekitaldiaren bitartez, egiten ari diren ahalegina eskertu, eta euskara integraziorako tresna dela azpimarratu nahi izan dute.
2021/11/08 - 12:05
Olanok bertan behera utzi du hurrengo hamar egunetarako agenda publikoa, covid-19an positibo eman ostean
Gipuzkoako ahaldun nagusia txertatuta dago eta ondo dago, baina berrogeialdian egon beharko du.
2021/10/29 - 16:12
Aldundiak aurrekontuak izapidetzeko prest, partidak nabarmen igota
Bizkaiak eta Gipuzkoak gaur aurkeztu dituzte euren proiektuak, eta Arabak azaroaren 15ean ezagutaraziko du berea.
2021/10/15 - 17:40
EAEko ogasunek espero baino 1.300 milioi euro gehiago bilduko dituzte aurten
Finantzen Euskal Kontseiluak hasieran aurreikusitakoa baino % 9,3 gehiago biltzea eta 2022an zerga bidez lortutako diru-sarrerak are handiagoak izatea espero du. Diru extra horrek inbertsioa eta ekonomiari bultzada ematea ahalbidetuko du.
2021/10/08 - 18:08
ELAk dio Gipuzkoako adinekoen egoitzetako ratioak Olanok esandakotik "oso urrun" daudela
Sindikatuak adierazi du kontzertaziorako baldintzak jasotzen dituen foru dekretuak berak batez beste langile bat ezartzen duela 13 egoiliarrentzako; Olanok ziurtatu zuen langile bakoitzak bi egoiliarrentzat egiten duela lan. ELAk bilera eskatu dio berriro Olanori.
2021/10/06 - 11:28
Markel Olano: "Ez dugu erresidentzietako 6.500 langileen lana zikintzen eta laidotzen utziko"
Gipuzkoako ahaldun nagusiak dio "urrats guztiak" egingo direla kasu guztiak argitzeko baina, "baita ere, nagusien egoitzen Gipuzkoako sistema azken muturreraino defendatzeko".
2021/09/28 - 16:33
Gizarte politikak, ekonomia eta enplegua Olanoren hitzaldiaren ardatzak
Pandemiako une ilunenak gaindituta eta normaltasunerako bidean, ekonomian eta gizartean susperraldia bultzatzeko unea dela adierazi du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak politiko orokorreko hitzaldian.
2021/09/22 - 11:57
Olano: ''Diputatu nagusi kargua utziko dudala hitza publikoki emana dut eta ez noa orain iritziz aldatzera''
Markel Olanoren ustez, Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EAJren hurrengo hautagaia emakumea izan liteke.
2021/07/09 - 18:08
Jaurlaritzak eta aldundiek Ekarpen Legea berritzeko ituna lortu dute, 10 urteren ostean
Zergen bidez bildutako dirutza erakundeen artean nola banatu zehazten duen legea desadostasun iturri izan da azken urteotan. Adostutakoaren arabera, Jaurlaritzak apur bat (% 0,8) gehiago jasoko du bildutako zergetatik.
2021/06/14 - 14:59
Gipuzkoako erresidentzietako langileek 250 egun bete dituzte greban
Mitxel Lakuntzak Markel Olanori eskatu dio Gipuzkoa erresidentzietako lan-hitzarmenerako ELAk proposatzen duen "irtenbidea" entzuteko.
2021/06/11 - 16:40
Gipuzkoa berribiarezteko unea dela esan du Markel Olanok
Pandemiak hasierako egegitasmoak hankaz gora jarri duen arren, Gipuzkoa berribiarezteko unea dela esan du Markel Olanok. Gipuzkoan dagoen talentuarekin eta dinamismoarekin lortuko den konfiantza du.
2021/05/21 - 12:04
Olano: "Aldundiak jada ipini du bere langa ekonomikoa erresidentzien lan gatazkan"
Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak egoki ikusi du Aldundiak bitartekari lanak egitea, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan gatazka bideratzeko, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.