Maroko
2021/09/29 - 16:48
Europako Justiziak EB eta Marokoren arteko arrantza akordioak bertan behera utzi ditu
Europar Batasuneko Auzitegi Orokorraren ustez, akordioak Mendebaldeko Saharari aplikatzen zaizkion heinean, lurralde horretako herritarrei eragiten diete, eta haien adostasuna lortzea eskatzen zuten.
2021/09/21 - 20:29
Gonzalez Laya ministro ohia ikertuko dute Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia Espainian hartzeagatik
Ghali hegazkin mediko batean heldu zen Espainiara, Zaragozako hegazkin-basera, hain zuzen ere, beste pertsona batek lagunduta, Logroñoko San Pedro ospitalean artatzeko, covid-19 larria izan zuelako.
2021/09/09 - 12:48
Behin-behineko emaitzen arabera, RNI da Marokoko hauteskundeetako garailea
Othmani egungo lehen ministroak ez du eserlekua lortu Rabaten, eta Ordezkarien Ganberatik kanpo geratu da.
2021/09/08 - 12:33
Parlamentua eta udalak berritzeko bozak ditu gaur Marokok
Faborito Independenteen Konbergentzia Nazionala (RNI, frantsesezko siglengatik) da, Justizia eta Garapena Alderdi islamista (PJD) baztertu dezakeena. Azken honek gobernatu du herrialdea azken hamarkadan.
2021/08/21 - 21:38
Marokoko erregeak Espainiarekin "aro berri" bat hasteko asmoa duela adierazi du
Bere esanetan, krisi politikoa, bi herrialdeen arteko "harremanen oinarriak berrikusteko baliatu du" Marokok. Bestalde, Espainiako Exekutiboak, "Maroko Espainiaren eta EBren aliatu estrategikotzat" beti jo duela ziurtatu du Sanchezek.
2021/08/19 - 17:32
Adingabeen aberriratzeak eten dituzte, behin-behinean, erabaki judiziala izan arte
Auzitegi Nazionalak errefusatu egin zuen Ceutan maiatzetik bidaiderik gabe dauden adingabeen itzulketak bertan behera uztea.
2021/08/18 - 19:12
Adin txikiko marokoarren kanporatzea ahalbidetzea erabaki du Auzitegi Nazionalak
Espainiako Barne Ministerioak abiatutako aberriratze prozesuaren aurka jarritako helegitea aztertzeko eskumena bere dela ebatzi du, baina kanporatzeak geldiarazteko eskaria baztertu egin du, giza eskubideen urraketarik antzeman ez duela argudiatuta.
2021/08/18 - 13:35
Barne Ministerioak Auzitegi Nazionalean argudiatu du adingabe marokoarrak itzultzeko agindua Ceutak eman zuela
Ministerioak alegatu du Auzitegi Nazionala ez dela izapide honetan eskumena duen administrazioa, eta Ceutako epaitegi bat gertakari horiek epaitzen ari dela gaineratu du.
2021/08/17 - 19:57
Auzitegi Nazionalak azalpenak eskatu dizkio Barne Ministerioari adingabe marokoarrak kanporatzeagatik
Migratzaileei eta errefuxiatuei laguntzeko Espainiako sareak salatu du legez kanpokoa dela Ceutara bakarrik iritsi ziren adingabeak Marokora bueltaraztea.
2021/08/17 - 01:25
Ceutako epaitegi batek 72 orduz gelditu ditu adingabeen aberriratzeak
Epe horretan, prozeduraren gaineko informazioa eskatuko die Espainiako Gobernuko Barne Ministerioari eta Espainiako Gobernuak Hiri Autonomoan duen Ordezkaritzari.
2021/08/16 - 22:51
Ceutako epaitegi batek bertan behera utzi ditu bederatzi adingaberen aberriratzeak
Gaur bertan beste talde bat aberriratu behar zuten, 12 lagunekoa, baina Ceutako epaitegi batek bertan behera utzi du momentuz. Mugatik epaitegietara, fiskalaren aurrera eraman dituzte gazteak, gobernuz kanpoko erakunde batek haientzako babesa eskatu ondotik.
2021/08/16 - 16:35
60 etorkin adingabe itzuli dituzte Ceutatik Marokora
Grande Marlaska Barne ministroak esan du legearen barruan egien ari direla eta bakarrik Marokon familia edo babesa duten gazteak bidali dituztela.
2021/08/16 - 14:28
Save the Childrenek legez kanpokotzat jo du adingabe migratzaileen edozein aberriratze kolektibo
Hala ere, Ceutako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiak atzera bota du itzulketak bertan behera uztea.
2021/08/14 - 16:35
Beste 15 adingabe marokoar Ceutako mugara eraman dituzte aberriratzeko
Barne Ministerioak maiatzean Ceutara modu irregularrean sartu ziren 750 haur eta nerabeetatik 150ekin zerrenda bat osatu du, zehaztu gabeko irizpideekin.
2021/08/13 - 21:27
Maiatzean Ceutara sartu ziren adingabeak Marokora kanporatzen hasi dira
Gertaeren aurrean, SOS Arrazakeriak salatu du kanporaketak ezin direla gertatu "Espainiako legedia urratu gabe", eta bidalketa kolektiboak bertan behera uztea eskatu du.
2021/06/11 - 09:19
Euroganberak Maroko gaitzetsi du migrazioa "presio politikorako" erabiltzeagatik
Aldeko 397 botorekin eta 196 abstentziorekin onartutako mozio batean babesa eskaini dio Espainiari. Europako Parlamentuak premiazko funtsak eskatu ditu Ceutari adingabeak artatzen laguntzeko.
2021/06/06 - 19:48
Sahararen askatasunaren aldeko martxa iritsi da Gasteizera
Euskal Herriko zenbait herri zeharkatu ostean, Sahararen askatasunaren aldeko martxa gaur iritsi da Gasteizera. Lurralde okupatuaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dute protestan.
2021/06/02 - 20:46
Brahim Ghali Aljerreko ospitale batean agertu da, Aljeriako presidentearekin hizketan
Brahim Ghali Fronte Polisarioko idazkari nagusiak Abdelmayid Tebune Aljeriako presidentearen bisita jaso du asteazken honetan, Aljerreko ospitale militarrean.
2021/06/02 - 12:12
Ezinezkoak
Palestinarren eta israeldarren arteko gatazkan Sahararen eta Marokoren arteko gatazkan bezala, indarra eta erabakitzeko ahalmena dutenak irabazlearen alde agertu dira.
2021/06/02 - 09:02
Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia Aljeriara itzuli da
Aurrez, Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aurrean deklaratu du, baina azken horrek aske uztea erabaki du. Iluntzean sendagiria jaso eta Logroñoko ospitaletik irten da.