Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behin-behineko emaitzen arabera, RNI da Marokoko hauteskundeetako garailea

Othmani egungo lehen ministroak ez du eserlekua lortu Rabaten, eta Ordezkarien Ganberatik kanpo geratu da.
PJDko kide Saadedin el Othmani, bozkatzen. Argazkia: EFE.
PJDko kide Saadedin el Othmani, bozkatzen. Argazkia: EFE.

Marokoko hauteskunde legegileen behin-behineko emaitzek garaipena eman diote Independenteen Konbergentzia Nazionala (RNI) alderdiari eta bere hautagaiari, Aziz Ajanuch egungo Nekazaritza ministro eta herrialdeko pertsona aberatsenari. Aldiz, gaur egun herrialdea gobernatzen duen alderdiak, Justizia eta Garapena Alderdi islamistak (PJD), 12 eserleku baino ez ditu lortu; aurreko hauteskundeetan 125 jaso zituen.

Abdelouafi Laftit Marokoko Barne ministroak hauteskundeen behin-behineko emaitzak jakinarazi ditu 02:30ean (01:30 GMT), botoen % 96 zenbatuta.

Zenbaketa horren arabera, RNIk irabazi ditu hauteskundeak, 97 eserleku lortuta, 2016an baino 60 gehiago; PJDk, berriz, porrot egin du, 2016ko hauteskundeetan 125 eserleku eskuratzetik 2021ekoetan 12 eskuratzera igaro baita.

Saadeddine Othmani egungo gobernuburua eta alderdi islamistako idazkari nagusia ere Ganberatik kanpo geratu da; izan ere, Rabateko barrutian aurkeztu da, baina ez du eserlekua lortu.

% 50etik gorako parte-hartzea

Marokoko hauteskunde eguneko parte-hartzea % 50,18koa izan da, 2016ko hauteskundeetan baino handiagoa, ordukoan bozkatzera deitutako boto-emaileen % 43 joan baitziren botoa ematera.

Laftitek prentsaurrekoan adierazi duenez, nazioko eta nazioarteko begiraleen presentziak "hauteskunde-prozesuaren gardentasuna indartu du", eta "hautetsontzien emaitzak zuzentzen duen gaitasuna" erakutsi du.

Era berean, Giza Eskubideen Kontseilu Nazionalak "behatzaileen lana kokatzeko" izan duen zeregina nabarmendu du; izan ere, behatzaile horiek "balio erantsia eman diote emaitzari", eta, horren arabera, prozesuarekin lotutako informazio eta datu guztiak eman zaizkie, "lana errazteko".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X