Maroko
2023/09/10 - 20:34
Accion Norteko suhiltzaileak ez dira Marokora joango: "Funtsezkoak ziren lehen orduak galdu ditugu"
Dena prest zuten Marokora joateko erreskate lanetan laguntzeko, baina Marokoko Gobernuak ez du laguntza humanitarioa sartzeko baimenik eman eguerdira arte. Berriro azertu ondoren, ez joatea erabaki dute, lurrikaratik 48 ordu baino gehiago igaro ondoren, ezin izango dutelako jada euren lana egin.
2023/09/10 - 19:37
Marokoko Gizateriaren Ondarea kaltetu du lurrikarak
Marrakexeko meskita eta inguruko hainbat eraikinek kalte ugari jasan dituzte lurrikararen ondorioz. Galdutako ondare horren garrantzia azpimarratu du Itzea Goikolea historialariak.
2023/09/10 - 12:01
''Lurrak dar-dar egin zuen, zerutik harriak erori ziren eta gu korrika hasi ginen''
Marokotik Euskadira zetorren lehenengo hegaldia iritsi da igande goiz honetan Loiuko aireportura. Behin lurra hartuta, euren bizipenak EITB Mediarekin konpartitu dituzte euskal bidaiariek.
2023/09/10 - 11:20
Milaka herritarrek kalean igaro dute bigarren gaua Marokon
Ostiraleko lurrikarak asko eta askoren etxeak txikitu ditu eta ez dute nora joan. Zutik iraun arren, etxeetara itzultzeko beldur dira beste asko, erreplika berriak egon daitezkeelakoan.
2023/09/10 - 11:01
Larrialdietarako baliabide guztiak mobilizatu dituzte Marokon, harrapatutako pertsonak erreskatatzeko asmoz
Bizirik dauden herritarren bila jarraitzen duten bitartean, kalte materialen zenbaketa egiten hasi dira agintariak. Ighileko udalerrian izan zen lurrikararen erdigunea, Marrakechetik 80 kilometrora.
2023/09/10 - 01:05
Milatik gora dira dagoeneko Marokoko lurrikaran hildakoak
1.200 dira, gutxienez, zauritutakoak eta hondakin artean bizirik egon daitezkeen pertsonak bilatzea da orain lehentasun. Ritcher eskalan 6,9ko indarreko lurrikara izan da bart, Atlas mendi ingruan. Marrakex eta Agadir artean izan du epizentroa eta txikizio handia eragin du.
2023/09/09 - 22:54
Asier Hilario geologoa: ''Lurrikara hauek ez dira ohikoak''
Epizentrotik 60 kilometrora, Marrakex hirian mundu osoko geologoak zeudela gertatu da lurrikara Marokon. Munduko geoparkeen bilera bat egiten ari dira bertan, eta Euskal Kostaldeko Geoparketik ere bidali dute ordezkaritza bat. Asier Hilario geologoa bertan zegoen lurrikararen unean.
2023/09/09 - 21:30
''Astelehenean bertan etorri nintzen Marokotik''
Nourdine Ouafa Urretxun bizi den marokoarrak EITB Mediari adierazi dionez, Marokoko senideak onik daude, baina beldurrez bizi dute ostiral honetan herrialdea astindu duen lurrikara.
2023/09/09 - 19:48
Marokon biktima berrien bila jarraitzen dute hondakinen artean
Bart herrialdea astindu zuen 7 graduko lurrikararen epizentrotik gertu dauden herri batzuetan, hondakin mendixkak pilatu dira. Azpian, biktimak daude oraindik.
2023/09/09 - 16:07
''Nire bizitzako 30 segundo luzeenak izan dira''
Marokon oporretan dago Leire Barriuso Geoparkeko arduraduna, eta atzoko lurrikararen lekukoa izan da. Bere hitzak jaso ditu EITB Mediak.
2023/09/09 - 15:48
Marokoko lurrikararen unea grabatu du kaleko kamera batek
Marrakechen, kaleko kamera batek lurrikararen unea harrapatu du. Irudietan ikus daitekeenez, eraikinak behera etortzen hasi direnean, ihes egiten hasi dira.
2023/09/09 - 15:17
Etenik ez Marokoko lurrikararen osteko erreskate lanetan
Gutxienez 820 pertsona hil eta 700dik gora zauritu dira, eta datozen orduetan kopuru horiek gora egitea espero da. Milaka lagunek kalean igaro dute gaua, lurrikararen errepliken beldur baitziren.
2023/09/09 - 14:02
''Hoteletik korrika atera ginen eta kalean babesa hartzen saiatu''
Essaouira Marokoko kostaldean oporretan zebilen Mikel Segovia, lurrikara jazo zenean. EITB Mediari azaldu dionez, tentsio handiz igaro dute gaua, errepliken beldur zirelako (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/09/09 - 11:59
Lurrikara Marokon
Milatik gora pertsona hil eta ehunka zauritu dira Marokon izandako 6,9 graduko lurrikara baten ondorioz.
2023/09/09 - 11:20
6,9 indarreko lurrikara batek Maroko erdialdea astindu du
Marrakex eta Agadir artean izan du epizentroa eta hiri askotan sentitu da. Ehunka dira hildakoak eta zauritutakoak eta handia txikizioa, etxe eta horma ugari behera etorri baitira. Gaua kalean eman dute herritarrek.
2023/09/02 - 13:21
Mendebaldeko Saharan irtenbide politiko baten defentsa berretsi du AEBk Tindufen
2020ko azaroan, Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatutako su etena, gerra egoera dekretatu zuen lurralde osoan, eta herrialde horri egotzi zion Gergerateko mugan egindako erasoaren ondorioen erantzukizuna.
2023/08/03 - 18:58
Fronte Polisarioaren hitzetan, Sanchezen bidaiak Marokori emandako "babes ukaezina" agerian uzten du
Abdulah Arabi Fronte Polisarioaren Espainiako ordezkariak azpimarratu duenez, Moncloak bidaia pribatua dela azaldu arren, "eduki politiko handia du".

2023/06/24 - 16:37
Gutxienez 77 lagunek desagertuta jarraitzen dute, Melillako hesiko tragediatik urtebetera
2.000 migratzaile eta errefuxiatu inguru Marokotik Espainiara sartzen saiatu ziren. Amnistia Internazionalaren arabera, 37 migratzaile hil ziren eta 77 gutxienez desagertuta jarraitzen dute. Bertara itzuli gara, sarraskiaren urteurrenean.
2023/06/24 - 00:05
Duela urtebete Melillako hesian 37 hildako eta 77 desagertu izan zirela esan dute AIk eta CEARek
Amnistia Internazionalak salatu duenez, Espainiako eta Marokoko agintariek orain arte ez dute ikerketa "eraginkor eta independente" bat egin, aitzitik, "estali" eta "oztopatu" egin dute.
2023/04/19 - 19:52
Marokorekin lortutako akordioari esker migratzaileen iritsiera nabarmen murriztu dela adierazi du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak Diputatuen Kongresuan azaldu duenez, urteko lehen hiruhilekoan Ceuta eta Melillara eta Kanarietara iritsitako migratzaileen kopurua % 78 eta % 63 jaitsi da, hurrenez hurren.