Maroko
2022/03/22 - 21:17
Unidas Podemoseko diputatuek Saharako banderak erakutsi dituzte Kongresuan
Podemoseko diputatuak haserre agertu dira Espainiako Gobernuarekin, Mendebaldeko Sahararekiko jarrera aldatu duelako, eta Saharako banderak erakutsi dituzte Kongresuan.
2022/03/22 - 11:23
Denis Itxaso, Mendebaldeko Saharari buruz: "Ausartak izateko momentu iritsi da"
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren arabera, "orain arteko jarrerari eutsiaz, hamarkadetan ez da aurrerapusorik eman" Mendebaldeko Sahararen aferan. Bere hitzetan, "ausartak izateko momentua iritsi da".
2022/03/21 - 21:52
Alderdiek azalpenak eskatu dizkiote Pedro Sanchezi Sahararen inguruko jarrera aldaketagatik
Sahara eta Marokoren arteko gatazkan izandako jarrera aldaketaren inguruan berriz pedro sanchez mutu dago. Marokoren alde posizionatuta, denek exijitu dizkiote azalpenak. Baita Unidas Podemos gobernu bazkideak ere. Momentuz ez ditu eman.
2022/03/21 - 15:40
Talde politiko gehienek Sanchezen agerraldi-eskaera erregistratu dute Sahararen inguruko azalpenak eman ditzan
Itxura guztien arabera Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak etzi emango ditu azalpenak Kongresuan, zergatik jotzen duen orain balezkotzat Espainiak Mendebaldeko Sahara Maroko barruko autonomia izateko proposamena. Dena dela, Sanchezek berak erantzutea nahi dute taldeek.
2022/03/21 - 11:04
Arnaldo Otegi: ''Sanchezek irabazleekin lerrokatzea erabaki du, herri bat sakrifikatuz''
Espainiako Gobernuak Sahararen auziaren aurrean izan duen jarrera aldaketaz, honako hipotesia bota du Otegik: "Bada pentsatzen duenik Espainia plataforma estrategikoa izan daitekeela gasaren alorrean".
2022/03/21 - 10:34
Otegi: ''Irabazleekin lerrokatu eta Saharako herria sakrifikatzea erabaki du Sachezek''
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak esan duenez, "bada pentsatzen duenik espainiar Estatua bilakatu litekeela plataforma estrategiko gasarekin Europa osoarentzat; eta Sanchezek erabaki du irabazleekin lerrokatzea herri bat sakrifikatuz. Horrek frogatzen du mendebaldean dagoen hipokresia". Hezkuntza lege berriari lotuta, berriz, "aukera historikoa" dela azpimarratu du, "hezkuntza zikloa bukatuta euskara menderatuko dela bermatuko baitu akordioak".
2022/03/20 - 23:30
Aljeriako Senatuak atzerri politikako aldaketa "tamalgarri eta ezohikoa" zuzen dezan galdegin dio Espainiari
Aljeriako Parlamentuaren goi-ganberarentzat, bira horrek "noraezari" erantzuten dio eta "Nazio Batuek Afrikako azken koloniatzat jotzen duten eta saharar herriek autodeterminaziorako duten eskubidea aitortzen duen kausa baten aurkako parte-hartze onartezina da".
2022/03/20 - 22:00
Aljeriak erabat ukatu du Espainiak aurrez jakinarazi dionik Sahararekiko jarrera aldaketa
Hala erantzun dio Aljeriak Espainiako Gobernuaren larunbat arratsaldeko oharrari zeinetan ziurtatzen zuen jakinaren gainean jarria zuela Aljer. Estatu afrikarrak, aurrez, albistearekin "harrituta" kontsultara deitu zuen Madrilen duen enbaxadorea.
2022/03/20 - 17:22
Krisi diplomatikoa zabaldu da Espainia eta Aljeriaren artean
Espainiak Marokorekin harremanak bideratzearekin bat Aljeriarekin zabaldu du zuloa. Espainiako Gobernuak dio aurrez jakinarazi ziola Sahararekiko adostutako aldaketa, hark, ordea, ukatu egin du. Zurrunbilo horretan, Pedro Sanchezen agerraldia eskatu dute alderdi ugarik, jarrera aldaketa azal dezan.
2022/03/20 - 00:13
Espainiako Gobernuak dio Sahararekiko jarrera aldaketaren berri emana ziola Aljeriakoari
Baieztapen hori ez dator bat Aljeriako agintariek esandakoarekin, albistearekin "oso harrituta", agertu da Aljeria eta kontsultara deitu du Madrilgo enbaxadorea. Aljeriak kritikatu egin du Espainiak saharar herriari egindako "bigarren traizio historikotzat" jotzen duena.
2022/03/19 - 20:18
Sanchezen agerraldia eskatu dute zenbait talde politikok, Saharari buruzko "jarrera aldaketa" azaltzeko
EH Bildu, ERC, CUP, BNG, PNV, Junts, Pdecat, Mas Pais, Compromis, Nueva Canarias eta Coalicion Canaria taldeek Sanchezen agerraldia eskatuko dute. Espainiak hamarkadetan zehar mantendutako jarrera neutraletik Marokok 2007an aurkeztutako autonomia proposamena babestera igaro izana azaltzea nahi dute.
2022/03/19 - 18:59
Bolaños: "Marokori babesa emateak harreman egonkorra bermatuko du legez kanpoko migrazioari aurre egiteko"
Espainiako Presidentziako ministroak beharrezkoa deritzo "egonkortasuna" lortzeari, "munduak herrialdeen arteko akordioak behar" dituelako, "arazo komunei irtenbideak elkarrekin emateko", hala nola Espainiak eta Marokok legez kanpoko migrazioarekin duten afera partekatua.
2022/03/19 - 15:55
Espainia eta Maroko arteko Saharari buruzko akordioak beste pitzadura bat eragin du Sanchezen Gobernuan
Historikoa izan da Sanchezen politika aldaketa Sahararen aferan. Espainiak betidanik eutsitako jarrerari uko egin dio, eta onartu egin du Marokoren egitasmoa. Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten taldeak, ordea, ez daude ados.
2022/03/19 - 15:21
Fronte Polisarioa: "Sanchezek trukerako erabili du saharar herria"
Kanarietako Fronte Polisarioaren ordezkariak berretsi duenez, Espainiak Marokoren autonomia egitasmoa babestu izanak Saharako gatazka konpontzeko, agerian uzten du Espainiako Gobernuaren "hipokrisia" nazioarteko legezkotasunari buruz ari denean.
2022/03/18 - 21:42
Polisarioak dio Sanchez makurtu egin dela Marokoren presioen aurrean, saharar herria salduta
Espainiako Gobernua Marokoren alboan jarri da Saharako gatazkan. Rabatek filtratu duenez, Pedro Sanchezek eskutitz bat bidali die eta Sahararako erreferendum bat ez, eta Rabatek eskaintzen duen autonomia dela proposamen serio eta errealistena esan dio.
2022/03/18 - 20:28
Mendebaldeko Sahara "eskumen mugatuko eskualdetzat" hartzen duen Marokoren egitasmoa
Rabatek autonomia plana 2007an aurkeztu zuen NBEren aurrean. Praktikan, Espainiako kolonia ohiari independentzia lortzeko edozein bide ixtea suposatzen du.
2022/03/18 - 20:14
Marokok Sahararen autonomiarako proposatutako plana babestu du Espainiak
Espainiako Gobernuak "etapa berri" baten hasiera iragarri du Marokorekiko harremanean, elkarrenganako errespetuan oinarritua eta bi herrialdeen egonkortasuna zein lurralde-integritatea bermatzean jarrita begirada.
2022/03/03 - 12:23
1.200 pertsona saiatu dira Melillara sartzen, baina 350 bakarrik lortu dute hesia gainditzea
Bigarren eguna da Melillako hesia gainditzen saiatu direla migratzaileak. Atzo 2.500 migratzaile inguruk egin zuten saiakera eta 491k lortu zuten.
2022/03/03 - 11:14
1.200 migratzaile inguru Melillan sartzen ahalegindu dira bigarren egunez jarraian
Horietatik 350 pertsonak gainditu dute hesia eta Espainiara sartzea lortu dute. Lau guardia zibil zauritu dira hesia gainditzeko saialdian, Gobernu Ordezkaritzako iturriek jakitera eman dutenez.
2022/03/02 - 20:33
2.500 migratzaile inguru Melillan sartzen ahalegindu dira eta 491k hesia gainditzea lortu dute
20 migratzaile eta 16 agente zauritu dira. Melillako hesia gainditzeko egindako saialdi handienetakoa izan da.