Mendebaldeko Sahara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aljeriak erabat ukatu du Espainiak aurrez jakinarazi dionik Sahararekiko jarrera aldaketa

Hala erantzun dio Aljeriak Espainiako Gobernuaren larunbat arratsaldeko oharrari zeinetan ziurtatzen zuen jakinaren gainean jarria zuela Aljer. Estatu afrikarrak, aurrez, albistearekin "harrituta" kontsultara deitu zuen Madrilen duen enbaxadorea.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Krisi diplomatikoa zabaldu da Espainia eta Aljeriaren artean

Aljeriako iturri diplomatikoek ukatu egin dute Espainiako Gobernuak aurrez jakinarazi izan dionik Aljerri Mendebaldeko Saharari buruzko jarrera aldaketaren berri. 

Tout sur L 'Algerie (TSA) albiste atariaren galderen erantzunez, Aljeriako iturri diplomatikoek guztiz eta irmo ukatu dute baieztapen hori. "Argi dago nahita sortutako anbiguotasun batean ezkutatutako gezur bat dela, Espainiako klase politikoan erabakiak eragin dituen kezka legitimoak baretzen saiatzeko", esan dute.

Iturri berberek beste behin ere deitoratu egin dute Espainiak hartutako "jarrera-aldaketa desohoretsua", izan ere, "Marokori men" egitearen gisa interpretatzen dute.

"Inoiz ez eta inola ere ez", errepikatu dute, ez zaiela Aljeriako agintariei "Marokoko okupazio-potentziarekin amaitutako estropada zital horren berri" eman, "saharar herriaren bizkar" egindakoa.

Aljeriak, gainera, eta aldez aurretik egin bezala, jarrera aldaketa hori "sahararrei egindako bigarren traizio historikoa" dela adierazi dute, eta erabakiak erasan egiten diola "Espainiak nazioarteko komunitateko kide gisa duen izen onari eta sinesgarritasunari".

TSAko iturriek ohartarazi dutenez, "Madrilek Espainiaren lurralde-osotasuna eta Ceuta eta Melillaren gaineko subiranotasuna errespetatzeari dagokionez espero dituen konkistak ez dira inoiz bermatuta egongo Majzén (oligarka) kalkulatzaile, ziniko, polifazetiko eta mendekatzaile baten aurrean". Azpimarratu dute, zalantzarik ez duela izango Marokoko Gobernuak "legez kanpoko immigrazioaren xantaia presio-tresna gisa erabiltzeko orduan". 

Espainiako Gobernuak larunbat arratsaldean ziurtatu zuenez, Aljeriari "aldez aurretik" eman zion Mendebaldeko Sahararekiko jarreraren berri. Hala eman zuen jakitera Aljeriako Gobernuak adierazitako "ezustearen" aurrean, zeinak Said Musi Madrilgo enbaxadorea kontsultara deitu duen. 

Hala adierazi zioten Europa Pressi Espainiako Gobernuko iturriek, eta gaineratu zuten Espainiarentzat Aljeria "bazkide estrategikoa, lehentasunezkoa eta fidagarria" dela eta "harreman pribilegiatua" izan nahi duela nabarmendu aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X