Maskarak
2021/12/28 - 01:27
LABIk neurri murriztaile berriak onartuko ditu gaur, urte amaieran ezartzeko
Eusko Jaurlaritzak ez du EAEko Justizia Auzitegiaren babesa eskatuko neurriak berriak -ordutegi eta edukiera murrizketak- ezartzeko, pandemiaren aurkako legearen babesa duela iritzita. LABIren bilera 16:30ean hasiko da.
2021/12/27 - 12:36
Atutxa: "Sortuk erailketen gaineko errefusa eta hausnarketa etiko-moral errealik egin gabe jarraitzen du"
Itxaso Atutxa BBBko presidentearen ustez, argi dago Sortu "bere erakundean instituzionalizatzen ari dela lehendik ere ezagun zena", Sorturen "borrokaren beso politikoaren eta ETAren ekintza militarraren arteko sinbiosia".
2021/12/24 - 15:14
Onartu orduko sartu da indarrean Italian musukoa kalean ere janzteko agindua
Omikronen hedapen azkarrari aurre hartu nahian, Italian ere musukoa erabaili beharko da kalean. Berehalako nerria da gainera, onartu orduko indarrean jarri dena.
2021/12/24 - 12:27
Urtaran: "Ez du zentzurik Urtezahar gaueko kotiloiak ospatzeak"
Gasteizko alkateak barnealdeko ospakizunen arriskuaz ohartarazi du, bai ostalaritzan, bai etxeetan. Olentzeroren desfilea egokitu izanak haurrei "Gabonetako ilusioa transmititu ahal izateko" bermeak ematen dituela ziurtatu du.
2021/12/24 - 01:18
Maskara kalean erabiltzea derrigorrezkoa da gaurtik, banakako kirola egiteko eta naturguneetan salbu
Carolina Darias Osasun ministroak ez du zehaztu noiz arte izango den derrigorrezkoa musuko kalean erabiltzea, baina erantsi du neurri berria "egoera epidemiologikoa hobetu arte" egongo dela indarrean.
2021/12/23 - 15:31
Adituek argi dute kalean musukoa erabiltzeak pandemia kontrolatzen ez duela lagunduko
Aditu askok uste dute neurriak barrualdeetan azpimarratu beharko liratekeela, eta ez aire librean. Hori egingo ez denez, zoritxarrez, urtarrilean neurri gogorragoak hartu beharko direla uste dute.
2021/12/23 - 15:26
Musukoak derrigorrezkoak izango dira bihartik aurrera kalean ibiltzeko
Bihartik aurrera maskara erabiltzea berriro ere derrigorrezkoa izango da bai herri handietan eta baita txikietan ere, ezohiko ministroen bilera onartu dutenez. Ez da beharrezkoa izango inguru naturaletan eta kirola egiteko.
2021/12/23 - 15:13
Musukoen derrigortasuna, kalean
Herritar askok dagoeneko jantzita daramate gaur muskoa. Gustatu ala ez, asko etsita daude neurri berriaren aurrean.
2021/12/23 - 12:16
Eneko Goia: "Gehiago kezkatzen naute Urte Zaharreko zenbait gauzek, Olentzeroren desfileak baino"
Donostiako alkatea kezkatuta agertu da pandemiaren eboluzioagatik eta Gabon garaiko ospakizunek, kotiloiak, esaterako, ekar ditzaketen ondorioengatik, legezkoak izan arren, "arriskutsuak" direlako. Gaur-gaurko, "zaila" ikusten du Danborrada egin ahal izatea.
2021/12/23 - 11:13
Denis Itxaso: "Jaurlaritzak ez badu bestelako neurririk hartzen, barruan adostasunik ez duelako da"
Denis Itxasok argi utzi nahi izan du maskararena ez dela Espainiako Gobernuak hartu duen erabaki berria. Sanchez presidenteak bederatzi neurri plazaratu zituela gogorarazi du.
2021/12/22 - 08:50
Erkidegoetako presidenteek pandemiari aurre egiteko neurrien inguruan eztabaidatuko dute gaur
Espainiako Gobernuak ez dauka proposamen zehatzik; zazpi presidentek, tartean Iñigo Urkullu lehendakariak, aire librean maskara derrigorrezkoa izatea eskatuko dute eta Kataluniako presidentak ordutegi eta edukiera murrizketak proposatuko ditu.
2021/12/21 - 12:45
Maria Chivite ''entzuteko prest eta ezer baztertu gabe'' joango da Presidenteen Konferentziara
Maria Chivitek berretsi duenez, "ez zaie erreparatu behar eguneroko kasu positiboei, baizik eta ospitaleko okupazioari. Zentzu horretan, batez bestekoaren azpitik gaude".
2021/12/20 - 11:32
Urkullu: "Premiazkoa da kanpoaldean maskara derrigorrezko egitea eta neurri prebentibo komunak hartzea"
Lehendakariak eskertu egin du Pedro Sanchezek Presidenteen Konferentziaren bilera aurreratu izana. Horren ustez, "ez da positiboa erabaki eta erantzun aniztasuna".
2021/12/20 - 11:21
Urkulluk premiazkotzat jo du kanpoan maskara erabiltzera behartzea eta prebentzio-neurriak bateratzera
Iñigo Urkullu lehendakariak uste du "premiazkoa" dela kanpoko maskararen derrigortasuna ezartzea, prebentzio neurriak bateratzea eta babes juridikoa bermatzea pandemiaren seigarren olatu horri aurre egiteko.
2021/12/20 - 11:15
Iruñeko Udaltzaingoak autobus batean esku hartu du, gazte talde batek maskara erabiltzeari uko egin diolako
Larunbatean gertatu zen, Iruñeako Udaltzaingoak esku hartu eta autobusetik kanporatu behar izan zituen musukorik jantzi nahi ez zuten gazteak.
2021/12/01 - 00:43
Gabonetako ekimenetan jende pilaketak saihesteko deia egin du Osasun Ministerioak
Datozen asteetan omikron aldaeraren kasu gehiago agertuko direla ohartarazita, 60 urtetik gorako pertsonei eta osasun alorreko langileei txertoaren hirugarren dosia jartzeko kanpaina ahalik eta azkarren abiatzea erabakigarria izango dela berretsi du Osasun Ministerioak.
2021/11/30 - 21:52
Ipar Euskal Herrian, ostegunetik, kalean ere musukoa jantzi beharko da herrigunean eta ekitaldi jendetsuetan
Kasuen gorakadarekin, astebeteko intzidentzia 424 kasuraino igo da 100 mila biztanleko. Ipar Euskal Herrian covid ziurtagiria udatik da derrigorra. Orain musukoa ere jantzi beharko da herriguneetan eta baita jendetza biltzen den lekuetan ere.
2021/11/30 - 20:22
Txertatzea derrigorrezkoa izatea aztertzen ari dira Alemanian, eta musukoa berriro ezarri dute Ingalaterran
Bestalde, hainbat herrialdek Hegoafrikatik abiatutako hegaldiei ezarritako betoa kritikatu du Munduko Osasun Erakundeak, neurri horrek oinarri zientifikorik ez duela eta herrialde horri kalte egiten diola argudiatuta.
2021/11/23 - 18:34
Covid ziurtagiria ezartzeko lege bat eta musukoa kalean derrigorrezkoa izatea eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Eremu publikoetan edo ostalaritzako establezimenduetan sartzeko covid ziurtagiria eskatzeko irizpideak Estatu guztian berdinak izan daitezen araudi bat egiteko eskatu dio Iñigo Urkulluren Exekutiboak Espainiako Gobernuari, EAEko Auzitegi Nagusiak baldintza hori ezartzezko baimena ukatu ostean.
2021/11/18 - 12:52
Covid-19 agerraldi bat atzeman dute Foremen, Nafarroako txertaketa eta PCR proben zentro nagusian
Zortzi positibo atzeman dituzte asteazken honetan zentroko langile guztiei egindako baheketa batean; pertsona horien ordez beste batzuk jarri dituzte dagoeneko, eta, beraz, ez da etenik izan Nafarroako Gobernuak bertan dituen bi jarduera-ildoetan: txertaketa eta PCRak.