Maskarak
2021/11/17 - 15:32
Musukoaren derrigortasunak edo jateko eta edateko debekuak indarrean jarraitzen dute egoera askotan
Geroz eta gutxiago ikusten badugu ere musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da oraindik ere zenbait kasutan. Kanpoan, metro eta erdiko distantzia errespetatzen ez denean. Barruan, berriz, ia beti da derrigorrezkoa.
2021/11/17 - 11:37
MOEk ohartarazi du Europan nabarmen hazi dela covid-19ak eragindako heriotza kopurua
Joan den astean, covid-19aren ondoriozko heriotza kopuruak % 5 egin du gora Europan, beste eremu geografiko batzuetan neurri apalagoan egin eta zenbaitetan behera egin badu ere. Alemanian, 52.826 kasu hauteman zituzten atzo, orain arteko marka guztiak hautsita.
2021/11/16 - 15:30
Kontsulta ezazu hemen zein euskal udalerritan aplikatuko diren prebentzio neurri berriak
Asteazken honetan, azaroak 17, indarrean jarriko diren neurri berrien helburua da udal-agintariek azter dezatela prebentzio-neurriei eutsi ezin zaien jarduerak eten edo atzeratzea, bai eta neurriak har daitezkeen ekitaldietan horiek indartzea ere.
2021/11/15 - 15:54
Covid pasaportearen erabileraren gaineko erabakia Espainiako Estatuari dagokiola uste du lehendakariak
Covid pasaportea eta langile jakin batzuen txertaketa Espainiako Estatu osoan modu "bateratuan" erabakitzearen alde agertu da Iñigo Urkullu lehendakaria, eta "zaila" ikusten du Euskadik horrelako neurriak hartzea, "estatu mailako" erabaki baten barruan egon ezean.
2021/11/15 - 11:51
Alemaniako hurrengo gobernuak murrizketak ezarriko dizkie txertoa hartu ez dutenei, kasuen igoera dela eta
Harremanak murrizteko neurriak eta garraiobide publiko batera igotzeko txertaketa-ziurtagiri bat edo test negatibo bat izatea eskatuko dute, besteak beste.
2021/11/15 - 07:31
Gaurtik aurrera edonork eska dezake gripearen kontrako txertoa hartzeko hitzordua Osakidetzan
Osakidetzak, orain arte, 287.500 dosi baino gehiago jarri ditu, arrisku taldeetakon artean batez ere, horietatik % 82, 65 urtetik gorakoei. Txanda hartzeko web-orria erabiltzea gomendatzen du Osakidetzak, telefono-lineak osasun-asistentziarako libre uzteko
2021/11/11 - 13:11
Covidaren aurkako neurri berriak hartzea aztertzen ari da Alemaniako Parlamentua, kasuen igoera dela eta
Astebetean bikoiztu egin da kutsatze kopurua, eta atzo soilik 50.000 kasu atzeman zituzten Alemanian. Scholzek proposatu du ez amore ematea txertaketa-tasa handiagoa lortzeko ahaleginean, eta prebentzio-neurri gehiago hartzea egoitzetan eta lantokietan kutsatzeak saihesteko.
2021/11/08 - 11:35
Ipar Euskal Herriko Lehen Hezkuntzako ikasleek musukoa jantziko dute berriro gela barruan gaurtik aurrera
Azken egunetan kutsatzeen kopuruak gora egin du Ipar Euskal Herrian, eta, ondorioz, agintariek prebentzio neurriak zorroztu dituzte ikastetxeetan. 100.000 biztanleko 88 kasukoa da intzidentzia-tasa metatua.
2021/11/04 - 13:58
Agerraldi berri bat izateko "puntu kritikoan" dago Europa, OMEren arabera
Hans Kluge OME-Europako zuzendariaren arabera, "Europa pandemiaren epizentroan dago berriro, duela urtebete geunden lekuan. Gure alde dugu, gaur da gehiago dakigula eta gehiago egin dezakegula". Txertaketa indartu beharra eta neurriak berreskuratzea defendatu du.
2021/11/01 - 12:41
Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago gazteenak birusaren aurrean erlaxatzen ari direlako
Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi duenez, gero eta udalerri gehiago daude gorrian, eta intzidentzia metatuak goranzko joerari eusten dio. Hori dela eta, zuhurtziaz jokatzeko eta oinarrizko babes-neurriak errespetatzeko deia egin du.
2021/10/27 - 13:15
Osasun Sailak gripean jarri du arreta eta iaz egon ez ziren katarroak badaudela ohartarazi du
Covid-19a ahotan, Jose Luis Quintas sailburuordeak berretsi du intzidentziak gora egiten jarraitzen duela (81 kasutan dago) baina ez dutela olatu berririk espero.
2021/10/27 - 11:11
Osasun Ministerioak eta erkidegoek kirol ekitaldien neurri murriztaileak aztertuko dituzte
Gaur-gaurkoz, harmailak beteta jokatu ahal dira partidak aire zabaleko estadioetan, eta % 80ko edukierarekin, azpiegitura itxietan.
2021/10/25 - 22:58
Euskal enpresentzat ez da errentagarria maskarak ekoiztea
Eskariak egonkortu dira eta euskal enpresek diote oso zaila dela lehiatzea Asiako merkatuarekin. Batzuek jada murriztu dute lantaldea eta hasi dira beste negozio batzuetan pentsatzen enpresa ez ixteko.
2021/10/22 - 13:59
Euskadin pandemiaren bilakaera ''kezkagarria'' dela uste du Urkullu lehendakariak
Nahiz eta ZIUen egoera "lasaia" izan, Urkullu lehendakariak espero du olatu berri bat ez iristea gurera. Hori dela eta, osasun arauak betetzera gonbidatu ditu herritarrak.
2021/10/21 - 11:48
Bingen Zupiria: ''Pandemian jarraitzen dugu eta gutxieneko osasun neurriak mantendu behar ditugu''
Jaurlaritzaren bozeramaileak oraindik ere pandemia egoera batean gaudela gogorarazi nahi izan du, eta txertoaren eta gutxieneko osasun neurriak mantentzearen garrantzia azpimarratu ditu.
2021/10/13 - 17:13
Lehen Hezkuntzako ikasleek maskara aire librean kentzeko arrazoirik ez du ikusten Jaurlaritzak
Ikastolen Elkarteak, baina, ez dio zentzurik ikusten haurrak kanpo espazioan dabiltzanean musukoaren erabilera derrigortzeari.
2021/10/13 - 15:57
12 urtetik beherakoei maskarak kentzeari uko egin dio Eusko Jaurlaritzak
Jaurlaritzak atzera bota du Ikastolen Elkarteak jolasaldietan maskara erabiltzeko betebeharra baliogabetzeko egindako eskaera.
2021/10/12 - 21:02
Ikastolen Elkarteak ikastetxeetako espazio irekietan musukoa derrigorrezkoa ez izatea eskatu die agintariei
Elkarteak deitoratu du gizartean arindu diren neurriek ez dutela islarik izan ikastetxeetan. Eragin emozional eta akademikoei erreparatuta, uste dutenez "orain arteko neurriei eusteak ekidin nahi diren kalteak baino albo-kalte gehiago eragin ditzake.
2021/10/11 - 09:56
Indarrean sartu da EAEko hezkuntza arloko osasun protokolo berria
6-12 urteko haurrek beti eraman beharko dute maskara ikastetxean, baina DBH eta Batxilergoko ikasleek (12 urtetik gora) kendu ahalko dute aire zabalean besteekiko 1,5 metroko distantzia gorde ahal bada edo "kanpoaldean jarduera fisiko bizia" egiten ari badira.
2021/10/10 - 17:09
Sarako Idazleen Biltzarraren 38. edizioa abiatu da gaur
100 idazle baino gehiago bertaratu dira haien berrikuntzak aurkeztera: eleberriak, komikiak edo ikerlanak topatu daitezke, gehienak euskaraz. Aurten, gainera, azokara sartzeko osasun-ziurtagiria erakutsi behar denez, musukoa ez da derrigorrezkoa izan.