Maskarak
2021/02/12 - 11:14
Ez, slip-babesek ez dute maskaren eraginkortasuna sendotzen
WhatsApp bidez hedatutako bideo batek maskara kirurgikoen barnealdean slip-babesa jartzea proposatzen du, haien eraginkortasuna handitu eta "FPP2 edo FFP3 maskaren baliokideak" izan daitezen.
2021/02/11 - 11:14
'Une kritikoan gaude, birusaren aldaeren portaera zein den ez dakigulako'
Egoera horren aurrean leku txikietan gaizki erabilititako maskarekin dagoen arrisku haundiaz ohartarazi du Miren Basarasek. Musukoen erregulazioa eta haiek egoki erabiltzeko kontrolak aldarrikatu ditu
2021/02/08 - 15:38
229 zigor proposamen aurkeztu dituzte asteburu honetan Gasteizen
Salaketarik ugarienak maskara ez erabiltzeagatik izan dira, 90 guztira; ondoren, kalean alkohola kontsumitzeagatik, 45.
2021/02/05 - 21:33
Wolfratexen FFP2 musukoak ere egingo dituzte aurrerantzean
Musukoak egin eta egin jarraitzen dute Bergarako enpresa honetan, baina orain arte kirurjikoak baino ez zituzten egiten.
2021/02/03 - 14:18
Aztertutako maskaren % 69k akatsen bat dute etiketan
Internet bidez saltzen diren guztiek omen dute okerren bat etiketan, baina Javier Hurtado sailburuaren esanetan, oker horiek ez dute eraginik pertsonen osasunean.
2021/01/29 - 13:00
FFP2 maskarak: Noiz erabili, zeintzuk dira abantailak eta desabantailak?
Alemanian eta Austrian derrigorrezkoak dira garraio publikoan eta dendetan. Musuko horien babes maila eta arnasgarritasuna aztertu ditugu, horiek baitira alde on zein txar nagusiak, besteak beste.
2021/01/27 - 21:47
Leku itxietan FFP2 musukoak erabiltzeko derrigortasunaz ari dira eztabaidatzen
Gero eta ahots gehiago dago toki itxietan FFP2 musukoak derrigorrezko izatearen alde. Austrian eta Alemaniako Bavarian dendetan edo garraioan derrigorrez FFP2a erabili behar da, esate baterako.
2021/01/18 - 15:17
Udaltzaingoak 60 zehapen-proposamen jarri ditu Gasteizko lokal batean
Asteburuan zehar, Udaltzaingoak 249 zigor proposamen jarri ditu Arabako hiriburuan, covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik.
2021/01/07 - 13:57
Foruzaingoak 60 arau-hauste salatu ditu eta lau festetan esku hartu du Erregeetan
Foruzaingoak jakinarazi duenez, lau jaietako batean 38 pertsona zeuden.
2020/12/24 - 19:47
"Pornomaskarak ez dira seguruak", Idoia Mugikak
Zientzia dibulgatzailea eta Materialen Fisika Zentroko kidea da Mugika
2020/12/03 - 14:53
Hauxe da MOEk covid-19tik babesteko maskaren erabileraz kaleratu duen gida berria
Munduko Osasun Erakundeak maskaren erabilerari buruzko gomendio berriak argitaratu ditu, pandemia dela eta.
2020/11/19 - 15:20
MOEk eskolak zabalik mantentzearen alde egin du
Halaber, herritarren % 90ek baino gehiagok maskara erabiliko balu, ez litzateke konfinamendurik egin beharko, horren arabera.
2020/11/16 - 14:07
Maskara kirurgikoaren prezio berria Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute
0,72 euro balioko dute, eta merkatuko prezioen eboluzioaren arabera, prezioa berrikusteko aukera egon daiteke.
2020/11/12 - 19:12
Maskara kirurgikoaren prezioa 0,72 eurora jaitsi dute
Kontsumitzaileen elkarteak "adarjotzetzat" jo du Espainiako Gobernuak iragarritako beherapena, merkatuan 20 eta 50 zentimo arteko musukoak daudela azpimarratuta.
2020/11/11 - 15:19
Nafarroako Gobernuak maskarak doan emango dizkie 10.000 pertsona ingururi
18.000 eurotik beherako errentak dituzten guraso bakarreko familiek eta 45 urtetik gorakoek maskarak doan jaso ahal izango dituzte datorren astelehenetik aurrera euren farmazietan.
2020/11/11 - 13:46
Maskaren BEZa % 21etik % 4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak
Asteartean onartuko dute dekretua. Ogasun ministroak ohartarazi duenez, "erne" ibiliko dira jaitsiera horrek "azken kontsumitzaileari kobratzen zaion prezioan" eragiten ote dion.
2020/11/11 - 13:45
Espainiako Gobernuak % 21etik % 4ra jaitsiko du musukoen BEZa
Monteroren hitzetan, Gobernua "adi" egongo da BEZaren jaitsiera horrek "salmenta prezioa jaistea ekar dezan, eta ez enpresa-marjina handiagoa".
2020/11/07 - 01:02
Ostalaritza itxita, eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa ia denean
Etxeratze-agindua 22:00etara aurreratu dute, eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da baita kirola egitean (hiri inguruetan) eta lanean ere (salbuespen apurrak daude).
2020/11/06 - 21:26
Noiz eta nola erabili behar da maskara?
Eusko Jaurlaritzak zenbait jarraibide argitaratu ditu herritarrek maskarak nahitaez erabiltzeari buruz dituzten zalantza ohikoenak argitzeko.
2020/11/06 - 16:07
Musukoa derrigorrezkoa izango da lanean eta kirola egiterakoan
Osasun zerbitzuek kontrakoa gomendatzen ez duten bitartean, lanpostu guztietan izango da derrigorrezkoa maskararen erabilera; baita kirola egiterakoan ere, igerilekuan salbu.