Maskarak
2023/02/08 - 10:48
Agur musukoari garraio publikoan, 1.010 egunen ostean
Musukoa ez da beharrezkoa garraioetan, baina gomendagarria da pertsona zaurgarrientzat eta sintomak dituztenentzat.
2023/02/08 - 10:31
Agur musukoari garraio publikoan
Erabiltzaile gehienak maskararik gabe bidaiatzen ari dira garraio publikoan, baina oraindik jende askok erabiltzen jarraitzen du, derrigortasuna kendu den lehen egun honetan.
2023/02/08 - 08:50
Albiste izango dira: Memoria historikoaren euskal legea, agur musukoari garraioetan eta Turkia eta Siria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/07 - 22:51
Kronologia: Bi urte eta erdi musukoa jantzita
2020ko maiatzean ezarri zuen lehen aldiz derrigorrezkotzat musukoa Espainiako Gobernuak, eta harrezkero, ez dugu guztiz erantzi.
2023/02/07 - 18:50
Musukoa honako tokiotan izango da oraindik derrigorrezkoa
Osasun zentroetan, ospitaleetan, farmazietan eta adinekoen egoitzetan jantzi beharko da, baina garraioan eta optiketan ez da derrigorrezkoa izango.
2023/02/07 - 15:18
Asteazkenetik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan
Garraiobideetan ez ezik, optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere derrigorrezko izateari utziko dio. Espainiako Osasun ministroaren arabera, pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean.
2023/02/07 - 08:42
Albiste izango dira: Erreskate lanak Turkian eta Sirian, musukoaren amaiera garraioan eta tankeak Ukrainara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/03 - 08:52
Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maskarak
Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.
2023/01/26 - 15:37
Non jarraitu beharko da maskara nahitaez erabiltzen?
Maskara nahitaezkoa izango da osasun-zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan.
2023/01/26 - 14:14
Espainiako Gobernuak otsailaren 7an altxatuko du musukoaren derrigortasuna garraio publikoan
Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak egun horretan sinatuko du agindua. Osasun-zentroetako derrigortasuna, ordea, mantendu egingo du.
2023/01/26 - 12:08
Musukoa ez da beharrezkoa izango garraio publikoan "oso laster", Espainiako Gobernuaren arabera
Isabel Rodriguez bozeramaileak zehaztu duenez, Txinako bidaiarien sarreraren harira hartu ziren neurriek izandakon eragina aztertzen amaitzen dutenean hartuko da erabakia.
2023/01/25 - 22:52
Fernando Simonek aurreratu du "datorren astean edo hurrengoan" helduko dela musukoen amaiera
Nolanahi ere, ohartarazi du erabakia ez duela berak bakarrik hartu behar: "proposamenak teknikariek, adituek eta erkidegoek egiten dituzte".
2023/01/11 - 14:14
Toki itxietan eta garraio publikoan maskara erabiltzea gomendatu du Osasunaren Munduko Erakundeak
Covid kasuek Txinan izan duten gorakada dela eta, OMEk dio herrialde bakoitzak bere prebentzio neurriak hartzea "zentzuzkoa" dela, herritarrak babesteko.
2022/12/07 - 16:14
Frantziako Gobernuak argitu du ez duela musukoaren derrigortasuna berriro ezarriko
Azken egunotan indarra hartu du musukoa berriz derrigorra izateko aukerak, baina lehen ministro frantziarrak zurrumurruak isilarazi nahi izan ditu eta argi utzi hautazkoa izango dela.
2022/09/21 - 15:46
Garraio publikoan maskara kentzearen aldekoa da Nafarroa
Nafarroako Gobernua garraio publikoan maskara kentzearen alde agertuko da gaurko Lurralde arteko Osasun Batzordean. "Estatuaren eskumena da, eta garraioan maskara kentzea erabakitzen bada, Nafarroan aplikatuko da", adierazi du Jose Maria Aierdik.

2022/08/24 - 22:41
Nafarroako sozietate batek zuzendari nagusia kargutik kendu du 2020an musukoak modu irregularrean erosteagatik
Auditoria batek ziurtatu duenez, Sodena Nafarroako enpresen garapenerako sozietate publikoak ez zion musukoak erosteko baimenik eskatu Gobernuari.