Maskarak
2022/04/16 - 20:07
Iker Elizburu, Wolfratex enpresako zuzendaria: "Gelditzeko etorri den produktua da musukoa"
Musukoak ekoizten dituen euskal enpresa horretako zuzendariak Euskadi Irratian adierazi duenez, enpresaren jarduna ez da horien derrigortasunarekin batera amaituko.
2022/04/13 - 20:29
Euskadik Estatuko araudia onartu arte itxarongo du ikastetxeetan musukoak kendu ala ez erabakitzeko
Nahiz eta Osasun ministroak ikastetxeetan maskarak jantzi beharko ez direla argi utzi, Aste Santuko oporretatik bueltan nola ekin azalduko die Hezkuntza Sailak zentroei.
2022/04/13 - 15:08
Madrilgo maskaren auziko epaileak ezin dizkio kontuak bahitu Luis Madinari, 250 euro bakarrik dituelako
Luis Medina Abascal eta Alberto Javier Luceño enpresaburuen aurka jarritako kereila ikertzen ari den epaileak beste neurri ekonomiko batzuk proposatzeko eskatu die aldeei.
2022/04/13 - 12:33
Bingen Zupiria: ''Zuhurtziaz kudeatu beharko da maskaren erabilera enpresetan''
Bingen Zupiriaren ustez, "arauetatik haratago, zentzuna eta zuhurtzia daude", eta, datu epidemiologikoen arabera, "kutsatze-mailak oraindik handiak dira gure artean", nahiz eta osasun-eremuan duten eragina "txikia" den, batez ere 60 urtetik beherakoetan.
2022/04/12 - 13:26
Quintas: "Ez dago ezer olatu berri baten aurrean gaudela pentsatzera garamatzanik"
Osasuneko sailburuordeak adierazi du intzidentzia altua dela omikron "begiradarekin ere" kutsatzen delako, baina erietxeetan eragina handiagorik ez den bitartean, ez dago, bere ustez, alarmarako arrazoirik.
2022/04/10 - 12:00
Felix Zubia: "Txinako egoerak adierazten digu munduan zehar hor dagoela gaitza"
Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburua baikor agertu da koronabirusaren aldaera berrien aurrean, Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan. Haren aburuz, "datozenak ez dira larriagoak izango", baina gogorarazi du pandemia garaian gaudela oraindik.
2022/04/07 - 14:47
Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du musukoen bi komisionistaren kontrako kereila
Luis Medina Abascalek eta Alberto Javier Luceñok pandemiaren hasieran Madrilgo Udalari osasun-materiala saldu ziotenean maula astundua egin, dokumentuak faltsutu eta kapitalak zuritu zituztela uste du Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak
2022/04/06 - 23:39
Musukoa lan-zentroetan nola erabiliko den prebentzioko zerbitzuek erabakiko dute
Agintariek musukoa erabiltzea gomendatu dute, lantokietan segurtasun-tartea eta aireztapen egokia bermatzerik ez baldin badago.
2022/04/06 - 22:37
23 hilabete igaro dira musukoa jantzi genuenetik
2020ko maiatzaren 21a zen, eta ordutik, ez dugu behin ere kendu leku itxietan. Premiazko produktu bilakatu ziren, eta Euskal Herriko zenbait enpresa ere, maskarak fabrikatzen hasi ziren. Orain, bi urte geroago, normaltasunera itzultzeko falta zitzaigun pausoa da askorentzat.
2022/04/06 - 22:34
Apirilaren 20tik aurrera musukoa erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango: Zeintzuk dira salbuespenak?
Barrualdeetan maskara erabiltzeko agindua bertan behera utziko duen araudi berriak zenbait salbuespen eta hainbat gomendio biltzen ditu.
2022/04/06 - 21:09
Musukoak derrigorrezkoak izango dira osasun-langileentzat eta garraio publikoan
Musukoa ez da nahitaezkoa izango barrualdean apirilaren 20tik aurrera, hau da, Aste Santuko jaiegunen ostean. Hala ere, hainbat salbuespen daude, eta maskarak derrigorrezkoa izaten jarraituko du.
2022/04/06 - 16:31
Apirilaren 20tik aurrera maskarak ez dira barrualdean derrigorrezko izango
Espainiako Gobernuak erabaki du Aste Santuko oporren ostean arinduko duela musukoaren erabilera. Hala ere, maskara nahitaezkoa izango da oraindik osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraio publikoan.
2022/04/06 - 09:59
Ministerioak eta erkidegoek bilera egingo dute gaur, maskara barrualdeetan erabiltzeari uzteko akordiorik gabe
Maskararen gaia ez dago gaurko gai ordenan, baina, itxura guztien arabera, horretaz arituko dira. Dena den, ez da erabakirik espero.
2022/04/04 - 16:10
Sagarduik dio Lurralde arteko bileran ''ez dagoela iragarrita'' maskarak kentzeari buruz hitz egitea
Barnealdeetan maskarak erabiltzeko derrigortasuna kentzeko epeari dagokionez, "adituei entzutearen" alde egin du Osasun sailburuak.
2022/04/03 - 15:33
Leku itxietan maskararen derrigortasuna kentzeko aukeraren aurrean ''zuhurtzia'' eskatu du Sagarduik
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez, covid-19aren pandemiaren egungo bilakaera onari eutsiz gero, baliteke barrualdetan maskararen derrigortasuna kentzea izatea hurrengo urratsetako bat. "Noiz eta nola? Hori adituek esango dute. Bitartean, zuhurtzia", esan du.
2022/04/03 - 13:58
Felix Zubia: "Izango da musukoa kentzeko garaia eta modua, baina pixkanaka eta neurtuta"
Donostiako Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan azaldu duenez, azken bi asteetan ez da koronabirus kasu berririk sartu ospitalean. Osakidetzaren azken datuen arabera, 16 pertsona daude unean EAEko ZIUetan covid-19a dela eta.
2022/04/02 - 21:30
Osasun zentroetan eta garraiobideetan bakarrik izango da derrigorrezkoa maskara bihartik aurrera, Alemanian
Oposizioak eta osasun erakundeek arinegi dela uste dute neurri hori hartzeko. Osasun ministroak berak barrualdeetan janzten jarraitzeko eskatu die herritarrei.
2022/03/25 - 13:44
Ayusotarren maskaren kontratuari buruzko ikerketaren ardura eskatu du Europako Fiskaltzak
Kontratu horrekin Europako funtsak bidegabe erabiltzearen delitua egin ahal izan dela uste du Fiskaltza europarrak, eta, horregatik, dokumentazioa eskatu dio Espainiako Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari.
2022/03/23 - 15:42
Pandemia fase endemikoan sartu dela esateko goizegi dela diote adituek
Adituen ustez, pandemia fase endemikoan sartzeko inzidentzia metatuak 25/50 ingurukoa izan behar du eta oraindik datu horretatik oso urrun gaude. Pandemiak gure artean jaraitzen duela gogoratzen dute eta Txinan eragina izaten ari den aldaerari begira ari dira adituak.
2022/03/22 - 13:42
Omikronen BA.2 azpialdaera aurrekoa baino % 30 kutsakorragoa da, Miren Basaras adituak ohartarazi duenez
EHUko mikrobiologoaren hitzetan, azpialdaera hori ez da larriagoa populazio orokorrarentzat, baina pertsona zaurgarrientzat arriskua "moderatua" da. Biztanleriaren erdia baino gehiago oraindik kutsatu gabe dagoela jakinda, "zuhurtziari" eusteko eta ditugun neurriak mantentzeko deia egin du.