Ministerioak eta erkidegoek bilera egingo dute gaur, maskara barrualdeetan erabiltzeari uzteko akordiorik gabe
Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek bilera egingo dute gaur Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen baitan, eta litekeena da maskara barrualdeetan kentzeko aukeraz hitz egitea, nahiz eta ez dagoen hori gaurko gai ordenan jasota.
Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak aste honetan adierazi duenez, "pausoz pauso" joango dira eta maskara kentzeko erabakia "adituek proposatzen dutenean" hartuko da.
Adituak proposamen bat lantzen ari dira, eta amaitzen dutenean Osasun Publikorako Batzordearen esku utziko dute. Horien arabera, aldaketak "pixkanaka egin behar dira". Edozein kasutan, maskararen erabileraren inguruko edozein aldaketa Aste Santuaren ondoren egitearen alde egin dute.
Gaur-gaurkoz ez dago adostasunik autonomia erkidegoen artean.
Nafarroako Gobernuaren iritziz, maskarak barnealdean derrigorrezkoak izateari uzteko "unerik aproposena" Aste Santuaren ostean da, atzo Santos Indurain Osasun kontseilariak esan zuenez.
Eusko Jaurlaritza ere ez da erabaki hori Aste Santua baino lehen hartzearen aldekoa, Bingen Zupiria bozeramailearen hitzetan. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak duela egun batzuk esan zuen oraindik ez zela erabaki hori hartzeko unea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda