Ustelkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du musukoen bi komisionistaren kontrako kereila

Luis Medina Abascalek eta Alberto Javier Luceñok pandemiaren hasieran Madrilgo Udalari osasun-materiala saldu ziotenean maula astundua egin, dokumentuak faltsutu eta kapitalak zuritu zituztela uste du Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak
Gizon bat Madrilgo ospitale baten aurretik pasatzen.EFE
Gizon bat Madrilgo ospitale baten aurretik pasatzen.EFE

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Luis Medina Abascal eta Alberto Javier Luceño enpresaburuen aurka jarritako kereila, pandemiaren hasieran Madrilgo Udalari osasun-materiala saltzean maula astundua, dokumentuak faltsutzea eta kapitalak zuritzearen delituak egin zituztelakoan.

Fiskaltzaren dokumentuaren arabera, Luceñok eta Medinak (Feriako dukearen eta Naty Abascalen semeetako bat) 6 milioi euro baino gehiago poltsikoratu zituzten maskara, test eta eskularru kontratuen komisio gisa. Udalak 11,9 milioi euro ordaindu zituen material guztiagatik. Produktuen hasierako saltzaileek eskatutakoa baino askoz prezio garestiagoan saldu ziren gero produktu horiek eta, gainera, eskaintzan agindutakoa baino kalitate eskasa zuten.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren datuen arabera, komisioen diruarekin gama altuko hainbat auto erosi zituzten ikertuek, horien artean Ferrari 812 Superfast bat 355.000 euroren truke, Lamborghini Huracan Evo Spider bat 299.999 euroren truke eta McLaren 720S bat 250.000 euroren truke, baita etxebizitza bat ere Pozuelo de Alarcon udalerrian (Madril) 1,1 milioi euroren truke eta yate bat 325.515 euroren truke. 

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, laster, instrukzioaren esparruan erabakiko diren beste eginbide batzuen artean, magistratuak deklarazioa hartuko die bi kereilatuei, bai eta egitateak argitzeko beharrezkoak diren lekukoei ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X