Matxismoa
2025/01/23 - 18:09
20 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, sexu erasoa egitea egotzita
Astelehenean, San Sebastian egunean, egin zuen erasoa.
2025/01/22 - 19:35
BJKN epaileak Mouliaari egindako galdeketan izandako jokabidea aztertzen ari da, 900 kexa jaso ditu eta
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak informazio-eginbide bat abiatu du. Informazio-eginbidea ebatzi eta gero, espedientea ireki ala ez erabakiko dute.
2025/01/21 - 22:25
Etenik gabe, kalterik eragin gabe: legeak ezartzen du nola tratatu sexu-indarkeriaren biktimak
Adolfo Carretero epaileak Elisa Mouliaaren deklarazioan zehar izan zuen jokabideak kritika gogorrak jaso ditu, Espainiako legediak babes berezia ematen dielako sexu-indarkeriaren biktimei prozesu judizialetan.
2025/01/21 - 14:28
Juana Rivasek senar ohia salatu du nazioarteko indarkeria bikarioagatik
Salatzaileak Francesco Arcuri bikotekide ohia tratu txar emaile gisa definitu du, eta bere bi semeen aurka egindako indarkeriako egoerak ere kontatzen ditu.
2025/01/21 - 11:39
Maria Chiviteri irain matxistak bota zizkiotenek barkamena eskatu dute
Salatutako hiru nekazariek ohar bat zabaldu dute, barkamena eskatzeko, euren ekintzen gainean hausnartuta, eta errespetua eta berdintasuna sustatzeko.
2025/01/16 - 16:59
Kontrako bertsioak Errejonen kasuan:Mouliáak berretsi du sexu-erasoa izan zela; berak onartua izan zela
Elisa Mouliaa aktoreari sexu-erasoa egin izana leporatuta galdekatu du epaileak. Aktoreak ustez erasoa gertatu zen gelatik alde egin zezakeela ziurtatu du Errejonek.
2025/01/16 - 14:56
Mario Lopezen kontrako epaiketa epaiaren zain geratu da, akusazioek 14-18 urteko kartzela eskaerari eutsita
Adin txikiko neskato bati sexu eraso jarraitua egiteagatik epaitu dute Gernika taldeko entrenatzaile ohia. Lopezek azken alegatuan nabarmendu duenez, neskatoarekin "kariño eta errespetuzko harremana" zuen.
2025/01/16 - 13:55
Gizon bat ikerketapean Lekeition, bi adingaberi sexu erasoa egitea egotzita
Erasoa Gabonetan izan zen. Gizonezkoak ukituak egin zizkien neskatoei eta sexu harremanen bideoak ikusarazi. Ertzaintzak ez du baztertzen salaketa gehiago egotea.
2025/01/16 - 13:17
Errejon, epaitegiaren atarian: "Errugabea naizela defendatzera nator"
Auzia lehertu zenetik, 2024ko urritik, bizitza publikotik desagertuta egon da politikaria. Elisa Mouliaa aktoreari sexu erasoa egitea egotzita deklaratu beharko du gaur. Aurrez, epaileak biktima galdekatu du.
2025/01/15 - 18:14
Bi aldeetako 20 bat lekukok deklaratu dute Mario Lopezen aurkako epaiketaren bigarren saioan
Bost ordu inguru iraun duen saioan, biktimaren dozena bat taldekide ohik, Gernika saskibaloi taldearen entrenatzaileek eta zuzendariek, Epaileen Federazioko ordezkariek eta Mario Lopezen emazte ohiak deklaratu dute. Auzia ostegunean geratuko da epaiaren zain.
2025/01/14 - 10:13
Horrela heldu da epaitegira Mario Lopez; adingabe bati sexu-eraso jarraitua egiteagatik epaituko duten
Urte luzez Lointek Gernika taldearen entrenatzaile izandakoa 08:30 pasata heldu da Bizkaiko Auzitegira. 14-18 urteko kartzela zigorra eskatu dute berarentzat.
2025/01/11 - 19:05
9 urte eta 11 hilabeteko kartzela zigorra Nafarroako tatuajegile bati, bezeroei sexu-abusuak egiteagatik
2020 eta 2021 artean lau emakumeri (bi adingabe tartean) sexu-abusuak egiteagatik zigortu dute gizona. Gizona, gainera, biktimetako biren senidea da.
2025/01/11 - 13:49
Meta eta Amazon langileak kontratatzeko aniztasun-, ekitate- eta inklusio-programak deusezten hasi dira
"Talde batzuk besteen gainetik lehenestea iradokitzen duten praktikak" direla iritzita hartu dute DEI (ingelesezko siglak) deiturikoak ezabatzeko erabakia, eta, funtsean, emakume eta gutxiengo etnikoentzako ordezkaritza-kuotak ezartzeari uztea ekarriko du, besteak beste.
2025/01/08 - 15:09
"La Manada" auziaren inguruko diskurtsoek gizartean aldaketak eragin zituzten, EHUren ikerketa baten arabera
2016ko sanferminetako taldeko sexu erasoen inguruan sortutako diskurtsoak aztertu ditu Samara Velte EHUko ikertzaileak, baita hedabideen jarraipena eta kaleko mobilizazioak ere.
2025/01/08 - 12:46
Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, Interpolek eskatuta, eraso sexual batengatik kondenatua izan ostean
11 urte eta hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, alabaordea erasotzeagatik biktimak 12 urte zituenean.
2025/01/07 - 21:14
Barakaldoko hilketaren ostean, indarkeria matxistaren protokoloak sakon berrikusteko eskatu dute
Argitan elkarteak elkarretaratzea deitu du hilketa matxista gaitzesteko, eta mugimendu feministak Hego Euskal Herriko hiriburu guztietara zabaldu ditu protestak.
2025/01/07 - 09:13
Albiste izango dira: Garraioa doan Araban 12 urtetik beherakoentzat, bilkura hilketa matxistaren aurka eta BSH
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/05 - 23:13
Mutil adingabe batek neskato bati sexu-erasoa egin zion Ordizian abenduaren 26an
Neskatoak salaketa jarri zuen, erasotzaileak baimenik gabe ukituak egin zizkiola esanez. Erasoa komun publiko batzuetan gertatu zen.
2025/01/04 - 20:23
Dozenaka lagun bildu dira Barakaldon 84 urteko emakumearen hilketa matxista salatzeko
"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean egin dute protesta Herriko Plazan, Udalak deituta. Besteak beste, Barakaldoko alkate Amaia del Campo eta Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta izan dira bertan.
2024/12/31 - 19:46
Hiru emakume hil dituzte haien bikotekide gizonezkoek Euskal Herrian 2024an
Horrez gainera, bikotekide ez ziren gizonek hiru emakume hil dituzte eta, azkenik, Urruñako emazte bat desagertuta dago ekainetik eta haren senarra espetxean dago, ustezko hilketa leporatuta.