TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Rubialesen aurkako epaiketa, Ertzaintza Bilboko Portuan eta Grammy sariak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohia, Auzitegi Nazionalaren atarian
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohia, Auzitegi Nazionalaren atarian

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Rubialesen aurkako epaiketa: Auzitegi Nazionalak Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohia epaituko du gaurtik aurrera. Bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute horrentzat, Jenni Hermosori gogoz kontra musua emateagatik Espainiako 2023ko Munduko Futbol Txapelketaren ospakizunetan eta ondoren mehatxu egiteagatik.

- Ertzaintza Bilboko Portuan: Ertzaintzaren eskumenak handitu egin dira, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko portuetako segurtasunaren arloko eginkizun berriak bere gain hartu ditu, ur-laminaren zaintza barne. Bere erantzukizun berrien artean, Ertzaintza arduratuko da Bilboko Portuko azpiegitura kritikoetan laguntza operatiboko planak kudeatzeaz eta gauzatzeaz, portua bera eta sarbide mugatuko eremua barne. Testuinguru horretan, Imanol Pradales lehendakaria eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Ertzaintzarekin bilduko da, 11:00etan, Bilboko Portuan.

- Grammy sariak: Gojira talde baionarrak Metal Emankizun Onenaren Grammy saria irabazi du bart Los Angelesen, Grabazio Arte eta Zientzien AEBko Akademia Nazionalak ematen dituen sarien 67. edizioan. Hain zuzen ere, Duplantier anaiek gidatzen duten lapurtar taldeak uztailaren 26an Parisko Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldian egindako emanaldia saritu dute. Kendrick Lamar rap musikariak irabazi ditu sari gehien gaurko galan, bost hain zuzen ere, grabazio eta kantu onenena tartean. Charli xcx britainiarrak hiru gramofono besapean etxeratu da eta Beyoncek bi sari eraman ditu, country disko eta dueto onenena.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X