BJKN epaileak Mouliaari egindako galdeketan izandako jokabidea aztertzen ari da, 900 kexa jaso ditu eta
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) informazio-eginbide bat abiatu du, 900 kexa eta salaketa baino gehiago jaso baitu Adolfo Carreterok, Iñigo Errejonek Elisa Mouliaari ustez egindako sexu-erasoaren auziko epaileak, salatzailea deklaratu bitartean izandako jokabideagatik.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur jakitera eman duenez, Ricardo Conde Diziplina Ekintzaren sustatzaileak informazio-eginbide bat egitea erabaki du hainbat salaketa jaso dituelako, Instrukzioko 47. zenbakiko Epaitegiko titularraren jokabidea dela eta, urtarrilaren 16an Elisa Mouliaa aktoreari egindako galdeketan.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ohar batean azaldu duenez, organoaren arreta zerbitzuak 900 kexa eta salaketa baino gehiago jaso ditu, orain arte, epailearen jokabidea salatzeko, astelehenean salatzailearen eta ikertuaren adierazpenen grabazioa komunikabideetan argitaratu ondoren.
Informazio-eginbidea ebatzi eta gero, espedientea ireki ala ez erabakiko dute.
Aktoreari egindako galdeketan, Adolfo Carretero epaileak askotan zalantzan jarri zuen Mouliaak 2021eko iraileko gau hartan gertatutakoari buruz emandako bertsioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda