INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko adingabe batek salatutako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza

16 urteko adingabea urtarrilaren 24an desagertu zen zaborra jaistera jaitsi eta gero, eta 24 ordu geroago agertu zen. Biktimak salatu duenez, Zorrotzaurreko pabiloi batean atxikita eduki zuen gizon batek. Ertzaintzak baditu ustezko erasotzailearen irudiak.

Ertzaintzak ikerketa ireki du urtarrilaren amaieran Bilbon gertatu zen sexu-eraso bat argitzeko. Adin txikiko neska bat da biktima.

Radio 5 irratiak jakitera eman duenez, adimen urritasuna duen 16 urteko neska bat zaborra jaistera jaitsi zen urtarrilaren 24an Atxuri auzoan, eta ez zen etxera itzuli. Familiak salaketa jarri zuen desagerketagatik, eta 24 ordu geroago agertu zen etxean adingabea. Familiari azaldu zionez, gizon batek Zorrotzaurreko pabiloi batean atxikita izan zuen hainbat orduz, eta sexu-erasoa egin zion.

Familiak salaketa jarri zuen, eta Segurtasun Saileko iturrien esanetan, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen.

RTVEren Radio 5 irrati-kateak zabaldutakoaren arabera, inguruko segurtasun-kamerak aztertu ostean, gizonaren irudiak lortu ditu Ertzaintzak, eta ustezko erasotzailearen bila ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X