Maule
2020/05/22 - 22:23
Ipar Euskal Herriko udal-hauteskundeen bigarren itzulia ekainaren 28an izango da
Hala ere, Frantziako Gobernuak esan du aldaketak egon litezkeela, koronabirusaren epidemiaren egoeraren arabera.
2020/05/14 - 17:10
Frantziak udarako turismo-erreserbak egitera animatu ditu bere herritarrak
Emmanuel Macronen Gobernuak turismo-sektorerako plana iragarri du, diru-kutxa publikoetako 18.000 milioi euro mobilizatuko dituena.
2020/05/10 - 18:13
Pandemiak ahalbidetzen badu, irailaren 20an izango da Herri Urrats
Gaurko egunez zen ospatzekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagatik. Etxetik ikusi ahal izan den emankizun berezi batekin ospatu dute gaur, eta irailean Senperen elkartzeko itxaropena dute.
2020/05/07 - 22:59
Kontrol zorrotza Frantziako ipar-mendebaldean deseskalatzean, astelehenetik
Frantziako herritarren % 40 bertan bizi dira. Jendearen joan-etorriak beste gune batzuetan baino zorrotzago kontrolatuko dituzte.
2020/04/19 - 16:22
Frantziak biderkatu egin ditu maskarak sortzeko ekimenak konfinamendu osteari begira
Konfinamendu ondorengo lehen etapa maiatzaren 11n hasiko da Frantzian. Oraindik maskara nahikoa ez dagoenez, biderkatu egin dira horiek fabrikatzeko ekimenak. Gu, lantegi batean egon gara.
2020/04/18 - 12:13
18.500 hildako baino gehiago eragin ditu jada koronabirusak Frantzian
Horietatik 7.203 pertsona adinekoen zentroetan hil dira. Konfinamendu gogorra bukatzen denetik aurrera ere arduratsu jokatzeko eskatu dio Osasun zuzendariak jendarteari.
2020/03/16 - 11:54
Abertzaleak nagusi Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan
Macronen gobernuak bilera berezia egingo du datozen orduetan udal hauteskundeen bigarren itzulia egingo den ala ez erabakitzeko.
2020/03/08 - 14:22
M8ko manifestazioekin bat egin dute Baionan
Hiru lekutan bereziki izango dira martxoak 8ko ekitaldiak: Baionan, Hendaian eta Maulen.
2020/03/06 - 14:24
2020ko Emakumeen Nazioarteko Egunean Ipar Euskal Herrian antolatutako manifestazioak
Martxoaren 8rako hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Iparraldeko hiri eta herrietan.
2020/01/11 - 21:54
Erretreta adin finkoa pentsioen erreformatik kendu du Frantziako Gobernuak
Sindikatu erradikalenen buruzagiek keinuarekin nahikoa ez dela adierazi dute. CFDTk, ostera, 64 urteko erretiro adina kentzea txalotu du.
2020/01/01 - 15:37
Frantziako estatuak Iparraldeari proposatutako elkargoak hiru urte bete ditu
Politika publikoen norabideak zehazteko asmoari eutsiko dio datozen urteotan Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoak, Ipar Euskal Herria egituratzen duen erakunde ofizial bakarrak.
2019/09/04 - 13:20
'Dantza' Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara iritsi da
Telmo Esnalen filma Euskal Herriko hamar aretotan eta Frantziako Estatuko hainbat hiri handitan ikusiko da.
2019/06/16 - 17:37
'Bizi!' mugimendu ekologistak 10 urte bete ditu
Kontsumo arduratsuaren beharraz ohartarazteko, ehunka ekintzak egin dituzte azken urteotan. Euren leloa, umorea eta desobedientzia.
2019/04/15 - 12:12
121 gaztek 798 kilometro egingo dituzte uztailean, Mauletik Getxora
Euskal Herriko eta diasporako 80 neska eta 41 mutil aterako dira uztailaren 1ean Zuberoako hiriburutik.
2019/04/07 - 09:57
Inoizko babesik handiena izan du Korrikak Ipar Euskal Herrian
Hiru lurraldeetatik igaro ondoren, 18:00ak pasatxo zirenean sartu da euskaren aldeko lasterketa Baionara. Gauerdian muga igaroko dute korrikalariek, Hendaiatik Irunera.
2019/03/26 - 13:55
'Belako zalduna' pastorala, zubereraz eta euskara batuan
'Belako zalduna' 2018ko uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean antzeztu zuten Mauleko herritarrek. ETBk 2019ko Aste Santuan emitituko du, eta
2019/01/09 - 08:12
21. Korrikaren ibilbidea, herriz herri
Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du 21. Korrikak. Iruñea izango da Korrikak harrapatuko duen lehen hiriburua; Gasteiz, berriz, azkena.
2018/12/14 - 22:08
Presoen inguruan Frantziarekin duten elkarrizketa etenda dagoela esan dute
ETAko presoen hurbilketaren gaian diharduen Iparraldeko ordezkaritzak salatu duenez, Frantziako gobernuarekin daukan harremana erabat blokeatuta dago.
2018/12/08 - 15:06
'Txaleko horien' protestak lau aste bete ditu Frantzian
Gaur ere liskarrak izan dira Polizia eta 'txaleko horien' artean Parisko kaleetan. 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte.
2018/11/18 - 12:04
Frantziako Gobernuak erregaien igoerarekin aurrera egingo du, protestei muzin eginda
300.000 'txaleko horidun' irten ziren atzo kalera. Hildako bat eta 409 zauritu izan ziren (14 larri) eta 282 pertsona atxilotu zituzten. Gaur ere protesta txikiak daude Iparraldeko ordainlekuetan.