Pastorala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Belako zalduna' pastorala, zubereraz eta euskara batuan

'Belako zalduna' 2018ko uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean antzeztu zuten Mauleko herritarrek. ETBk 2019ko Aste Santuan emitituko du, eta
'Belako zalduna'
Johañe Bordaxarrek idatzi zuen testua

Belako zalduna 2018ko uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean antzeztu zuten Mauleko herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2019ko Aste Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanaletik. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta batuko bertsioekin, EiTBren webgunean aurki daiteke.

Pastoralaren testua Johañe Bordaxar zuberotar idazle eta kantariak ondu du. Aurretik, bazuen esperientzia pastoralgile modura, berarenak baitira 2011 urteko Monzon eta 2012ko Jose Mendiaga. Hirugarren honetan ere, testu ederra osatu du eta, hainbaten iritziz, biziki ausarta izan da azken predikuan Euskal Herriaren independentziaz egin duen gogoetagatik.

Pastoralaren sujeta, Jean-Philippe Bela (1709-1796), Maulen jaio zen eta, hamazortzi urterekin, Frantziako erregearen armadan sartu zen. Europa osoan ibili, eta artillerian trebatu zen, kanoi berri bat asmatzeraino. Asmakizun horrengatik zaldun titulua erdietsi zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X