Medikuak
2023/01/20 - 09:17
MIR azterketa, ikasketa ordu amaigabeak amestutako lanpostuaren bila
Larunbatean, hilaren 21ean, etorkizuneko medikuek hitzordu garrantzitsua dute: MIR azterketa. Guztira, 8.550 plaza daude jokoan, horietatik 713 Hego Euskal Herrian. Zeintzuk dira plaza gehien eskaintzen dituzten espezialitateak? Eta ikasleen adar gustukoenak?
2023/01/19 - 15:55
Nafarroan, batez beste, 60-70 mediku jubilatuko dira urteko datozen urteetan
Medikuen jubilazio masiboak arazo dira. Arazo honi irtenbidea emateko, Espainiako gobernuak jubilazio aktiboa bultzatu nahi du.
2023/01/16 - 15:48
Medikuak eta emakumeak ez direla ezertara behartuko esan du Gaztela eta Leongo presidenteak
Fernandez Mañuecok agerraldia egin du abortuaren aurkako planak sortutako eztabaidaren harira. Gobernukide duen VOXek, ordea, berretsi egin du osasun langileek protokolo guztiak bete beharko dituztela.
2023/01/16 - 15:34
Medikuen esklusibotasunaren inguruko eztabaidarik ez dagoela EAEn dio Gotzone Sagarduik
Elkarrekin Podemosen eskutik iritsiko da Legebiltzarrera medikuek osasun publikoan zein pribatuan jarduteko duten ahalmena. Alderdi politiko gehienak gaia jorratzeko prest agertu dira.
2023/01/16 - 13:29
Garcia-Gallardo (Vox) tematuta: "Medikuek derrigorrez bete beharko dute abortuaren aurkako protokoloa"
Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek Gaztela eta Leongo Gobernuari ohartarazi dio ez duela "atzerapauso bakar bat" onartuko emakumeen eskubideen defentsan.
2023/01/14 - 15:30
Lehen Arretaren defentsan, medikuak eta osasun langileak kalera irten dira Bilbon
"Lehen arreta arnasberritzen" plataformak deituta, Otxarkoagako osasun zentrotik abiatu da martxa, eta Santutxu auzorantz doa Karmeloko osasun zentrora iritsi arte. Azkenaldian duten lan zamak ekarri dien nekeaz ere hitz egin dute.
2023/01/14 - 15:26
Mediku eta pediatra falta salatu dute Bortzirietako herritarrek
Lesaka da eskualdean zerbitzua eskaintzen duen herri bakarra. Bertara joan behar dute Bera, Arantza, Igantzi eta Etxalarko bizilagunek. Dagozkien 8 medikuetatik, 4 daude lanean eta pediatrarik gabe ere geratu dira.
2023/01/14 - 15:24
Osakidetzako medikuen esklusibotasunaren alde agertu dira Eusko Legebiltzarreko alderdi gehienak
Hartu beharreko neurria dela diote jeltzaleek, nahiz eta bakarra ez izan. Hausnarketa sakona egiteko dago osasun zerbitzu publikoari buruz, Alderdi Jeltzalearen ustez. EH Bilduk Elkarrekin Podemosen proposamenaren alde egingo duela agindu du.
2023/01/13 - 15:31
Nafarroako Osasun Sailak datorren asteartean helduko dio medikuen esklusibitatearen gaiari
Medikuen Sindikatuarekin izango du bilera, arlo pribatuan lan egiteko uko egin behar zaion esklusibitatearen gehigarriaren inguruan. Inguruko erkidegoetan halakorik ez dagoenez, parekidetasunaren kontra doala iritzita, Indurainen Sailak ez du aldaketa bat baztertzen.
2023/01/13 - 15:07
Osakidetzan lan egiten duten sendagileen esklusibotasuna bermatzea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk
Koalizio moreak legez besteko proposamena erregistratu du osasun zerbitzu publikoaren "narriadura" edo "hondatze" orokorrari aurre egiteko neurriak proposatuz. Besteak beste, sistema bat ezarri nahi du bateraezina izan dadin Osakidetzako zerbitzu buruek osasun pribatuan lan egitea.
2023/01/13 - 14:00
Euskadi-Ukraina mugimendua eta "Irulegiko Eskua" aurkitu zuen taldea, 2022ko Sabino Arana saridunen artean
Sabino Arana Fundazioak Irakli Kobakhidze, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Mikel Sanchez eta Aspace Gipuzkoa ere sarituko ditu.
2023/01/12 - 21:38
Nafarroako medikuen sindikatuak dedikazio esklusiboaren sistema kentzea nahi dute
Nafarroako Gobernuak ez dio atea ixten aldaketa horri. Ez da iritzi berekoa, ordea, Nafarroako osasun plataforma. Esklusibitatea kentzeak sare publikoa ahulduko lukeela uste dute. 1.000 euroko osagarria kobratzen dute hilero medikuek Osasunbidean bakarrik lan egiteagatik.
2023/01/05 - 12:42
Apirilaren 1etik aurrera beharginek ez dute lantokian gaixoaldi bajaren papera aurkeztu beharko
Langileak izapide hori egitera behartzen zituen dekretuaren aldaketa kaleratu dute gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean. Are gehiago, indarrean sartzen denean, enplegatuak ez dio zertan enpresari gaixo dagoela jakinarazi beharko.
2023/01/02 - 10:46
Mayor (Satse): "Osakidetzako langileen baldintza gogorrak hobetu behar dira arreta hobetzeko"
Amaia Mayor (Satse) eta Joaquin Akarregi (Steilas) zerbitzu publikoak hobetzeko negoziazio kolektiboa defendatu dute, eta uste dute estabilizazio prozesuek ez dituztela Osasun eta Hezkuntza arloko arazoak konponduko.
2022/12/23 - 14:24
Gurutzetako Ospitaleko medikuek "gezurretan" aritzea egotzi diete Donostialdeko ESIko zerbitzuburuei
Dimisioa eman zuen Donostia Ospitaleko zerbitzuburu batek esandakoei erantzun diote osagileek gutun bidez. Nabarmendu dutenez, Osakidetzaren zuzendaritzaren erabakiak ez dira "adiskidekeriaz" hartu, eta euren profesionaltasun eta izen ona defendatu dute.
2022/12/22 - 15:07
60 urtez azpikoei laugarren dosia ematen hasi da Osakidetza
Laugarren dosi hau jaso nahi duen pertsona orok ohiko bideak erabilita eskatu ahal izango du txertoa jartzeko txanda.
2022/12/20 - 13:54
Osakidetzako osasun zentroek ordutegia murriztuko dute Gabonetan
Gehienak 08:00etatik 17:00etara egongo dira, eta ordutegi horretatik kanpo, osasun arreta "bermatuta" egongo da etengabeko arreta guneetan.
2022/12/16 - 16:25
Donostialdeko ESIko teknika bakar bat ere ez da Donostiatik kanpo eramango, Sagarduik zehaztu duenez
Oposizioak Osakidetzaren kudeaketa "iluna" eta "eredu bertikala" salatu ditu. Horiei erantzunez, lehendakariak Sagardui babestu, eta "arazoak" aitortu arren, esan du "hazkunde krisi bati" zor zaiola osasun zerbitzuaren egungo egoera.
2022/12/12 - 14:15
Ospitale guztietan "zerbitzu guztiak" izatea posible ote den zalantzan jarri du Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkulluk azpimarratu du erakundea bakarra dela, eta sarean lan egin behar dela herritarrei eskainitako zaintza eta arreta ahalik eta onenak izan daitezen.
2022/12/12 - 14:06
Sagarduik Donostialdeko ESIari buruzko ''azalpen guztiak'' emango ditu, nahiz eta batzuek ''gutxi'' entzun
Sagarduik "Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana" aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Agerraldian Donostialdeko ESIaren egoerari buruzko informazioa emateko prest dagoela berretsi du sailburuak.