Medikuak
2022/09/21 - 14:24
Urkullu lehendakariak pandemiaren harira "itxaropena" izateko deia egin du, biktimak ahaztu gabe
Korononabirusak utzitako biktimak omentzeko urteroko ekitaldian, lehendakariak nabarmendu du oraindik pandemian gaudela, mundu osoko osasun arduradunek krisiaren "tunel luzeko" amaiera gertuago dagoela esan badute ere.
2022/09/21 - 13:36
Urkulluk itxaropenerako deia egin du, pandemiaren biktimak ahaztu gabe
Iñigo Urkullu covid-19aren biktimen omenezko ekitaldiaren buru izan da Gasteizen. Lehendakariak 2020ko martxoan pandemia piztu zenetik EAEn hil diren 7.937 herritarrak gogoratu nahi izan ditu.
2022/09/19 - 14:52
Zortzi lagun hil dira EAEn azken astean covid-19aren ondorioz
Aurreko astean baino hiru gehiago dira. Halaber, 105 lagun daude ospitaleratuta koronabirusarekin eta 7 lagun daude ZIU oheetan, aurreko astean baino bat gehiago. R0 indizeak ere maila onargarria gainditu du berriro.
2022/09/16 - 14:31
Euskadi irailaren amaieratik aurrera hasiko da covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia jartzen
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak baieztatu du txertaketa baterakoa izango dela, iaz bezala: "Prozedura prestatzen ari gara, eta ondorengo egunetan esango dugu noiz eta nora joan beharko garen".
2022/09/15 - 09:34
"Pandemiaren amaiera begi bistan dago", Munduko Osasun Erakundearen arabera
Erakundeko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, "azken txanpa" honetan arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar dira.
2022/09/12 - 15:16
Pandemiako adierazleak gutxienekoetan dituela abiatuko du EAEk udazkena
Ospitaleratzeen eta ZIUetan dauden gaixoen kopuruak nabarmen egin du behera azken bi hilabeteetan, eta pasaden astearekin alderatuta, egonkor daude. Bost pertsona zendu dira covid-19ak jota, iazko azarotik izandako kopuru txikiena.
2022/09/05 - 18:22
Darias: "Zuhurtzia osoarekin, Espainia tximino-baztangaren transmisioko beherakada-fasean dago"
Espainiako Gobernuko Osasun ministroak, halaber, iragarri du irailean, aste honetatik aurrera, covid-19aren aurkako txerto berrietako 10 milioi dosi helduko direla, Omikronen kontra egokituta.
2022/08/09 - 22:42
Aspirinak 125 urte bete ditu
Garai batean asko erabiltzen bazen ere, bi hamarkada daramatza gurean errezetapean, eta, salbuespenak salbuespen, gizarte segurantzaren botika zerrendatik at. Baina kontua da oraindik ere onura berriak aurkitzen dizkiotela, covidaren mikroenbolien kasuan, adibidez.
2022/07/25 - 14:59
Pandemiaren datu guztiek egin dute hobera, heriotzenak izan ezik: 47 hildako, azken astean
Aurreko astean baino hamar lagun gehiago zendu dira EAEn covid-19agatik. 550 lagun daude ospitaleratuta koronabirusa tarteko, duela zazpi egun baino 111 gutxiago, eta 26, ZIUan, zortzi gutxiago. Intzidentzia ere jaitsi da, eta 469,99an kokatu. Hilaren 18tik, 4.072 positibo zenbatu dituzte.
2022/07/11 - 22:11
Zer da sumisio kimikoa eta zer egin behar da ziztada bat jasotzen badugu?
Koldo Callado medikuari galdetu diogu, eta esan digunez ziztada batekin zaila da sumisio kimiko osoa lortzea, baina horrelakoetan ospitalera joan behar da berehala.
2022/07/04 - 19:32
Euskadik eta Galiziak premiazko neurriak eskatu dituzte familia medikuen falta konpontzeko
Hainbat neurri proposatu dizkiote Espainiako Gobernuari, hala nola, plaza hutsik ez uztea BAME azterketetan, Larrialdietako espezialitatea sortzea familiako medikuen lekualdaketa saihesteko, espezializatuko plazen kopurua handitzea, aparteko prestakuntza plan bat eta plangintza zorrotz bat.
2022/07/03 - 16:16
Egun dauden covid kasuen % 90 kutsakorragoak diren azpialdaera berrienak dira
Txertoak ez dira aldaera horretarako hain eraginkorrak. Immunodeprimituak eta adinekoak bereziki zaintzea, eta leku itxietan eta pilaketa uneetan musukoa erabiltzea aholkatzen dute.
2022/07/02 - 12:57
Osakidetzaren 18-2019ko LEP-a: beste 5 kategorien azterketak izango dira asteburu honetan
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/07/02 - 11:49
Osakidetzaren 2018-2019ko LEParen lehen fasearen amaierari ekingo diote asteburu honetan Barakaldoko BECen
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/06/22 - 14:15
Eutanasiaren legeak urtebete Euskadin, datu guztiak
Eskubidea gauzatu duten 25 pertsonen batez besteko adina 64 urtekoa da. Gehienak etxean hil dira. Osakidetzako profesionalen % 2,5ek bakarrik eman dute izena kontzientzia eragozpenaren erregistroan.
2022/06/22 - 11:16
EAEn 71 eutanasia eskaera izan dira azken urtean, eta 25 kasuk egin dute aurrera, Sagarduiren esanetan
Urtebete da legea indarrean sartu zenetik, eta horren inguruko datuak eman ditu Osasun sailburuak. "EAEn azkar, eraginkortasunez eta modu eredugarrian jarri martxan legea", Sagarduiren ustez.
2022/06/20 - 15:38
Igande honetan kalera ateratzeko deia egin dute sindikatuek Osakidetzaren "desegitearen kontra"
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek Eusko Jaurlaritzak abiatutako "propaganda kanpaina" salatu dute, eta ziurtatu dute osasun publikoa "prekarizatzea, gainkargatzea eta murriztea" dela Exekutiboak duen plan bakarra.
2022/06/10 - 16:26
Zergatik ikasleek ez dute familia mediku izan nahi? Haien kezkak ezagutu ditugu
Bilboko Euskalduna Jauregian Medikuntza eta Erizaintzako ikasleen graduazio ekitaldia egin dute ostiral honetan. Beraiei galdetu diegu zergatik ez dagoen hain ondo ikusita familia mediku izatea.
2022/06/10 - 14:33
Lehen Arreta eta Osasun sistema publikoa "desegiteko" prozesua iraultzeko neurriak eskatu ditu EH Bilduk
Koalizio abertzaleak salatu duenez, sare publikoa desegiteko eta pribatua indartzeko plana aspaldidanik dago martxan. Egoera iraultzen hasteko hainbat neurri proposatu ditu: mediku egoiliarrei kontratu egonkorrak eskaintzea, Lehen Arretako lantaldeak handitzea edo kontratazio eredua aldatzea.
2022/06/10 - 13:22
Andueza: "Ezin dugu espero lanpostuak betetzeko mediku guztiek 4. hizkuntza eskakizuna izatea"
PSE-EEren idazkari nagusiaren aburuz, mediku falta dagoela "eztabaidaezina" da, eta, horren aurrean, "ezin dira jarri hamarreko osasun sistema bat izatea eragozten duten sarbide-exijentziak". Sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak baieztapen hori gezurtatu dute.