Mediterraneo itsasoa
2022/06/17 - 10:41
Aita Marik larri erreskatatu zuen 15 urteko gaztea Lampedusara eraman dute
Italiako kostazainek ebakuatu dute gaztea. Hamsa gertuen dagoen ospitalera eramango dute, ontzian egin ezin ziren proba osagarriak egiteko.
2022/06/16 - 16:18
Hirugarren erreskatea egin du Aita Marik
Oraingo honetan 40 lagun erreskatatu ditu, horien artean sei emakume eta sei haur txiki. Dagoeneko 68 pertsona erreskatatu dituzte, Aita Marin daude, zain, noiz porturatuko.
2022/06/16 - 12:16
Atsedenik gabeko hiru egun Aita Mari ontzian
Azken hiru gauak gogorrak izan dira Aita Mari erreskate-ontzian. Guztira 68 pertsona erreskatatu dituzte.
2022/06/16 - 10:34
Aita Mari ontziak 40 pertsona gehiago erreskatatu ditu goizaldean
Erreskatatutako pertsonen artean sei emakume, sei haur eta mugikortasun urriko pertsona bat daude. Erreskatea 23:45ean hasi da, eta ordu erdi geroago denak Aita Mari ontzian zeuden.
2022/06/16 - 09:22
Aita Marik beste 40 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Hirugarren erreskate honen ostean, 68 pertsona erreskatatu ditu guztira Aita Marik hiru egunetan. Italiak ez du oraindik porturatzeko baimenik eman.
2022/06/15 - 17:45
Aita Mari Lanpedusarako bidean da, erreskatatuetako gazte bat larri dagoelako
15 urteko mutiko bat da larri dagoen migratzailea, eta ospitale batean artatzea behar du. Aita Mari ontziak 17 pertsona migratzaile erreskatatu ditu gaur goizaldean Mediterraneo itsasoan. Horietatik zazpi adin txikikoak dira, Eritreakoak edo Etiopiakoak.
2022/06/15 - 14:19
Horrelakoa izan da 'Aita Mari'ren erreskate larri eta arriskutsua
Sei minutuko bideo honek ederki erakusten du 'Aita Mari' ontziak Libiako kostaldetik gertu gaur egindako erreskatean bizi izan dituzten une arriskutsuak eta larriak.
2022/06/15 - 10:47
'Aita Mari' ontziak gaur goizaldean egindako erreskate dramatikoa
Bigarren erreskate hau atzokoa baino askoz zailagoa izan da. Migratzaile batzuek uretara salto egin dute Libiako poliziarengandik ihes eginez eta tentsio uneak bizi izan dira.
2022/06/15 - 10:20
17 lagun erreskatatu ditu 'Aita Mari' ontziak Mediterraneoan
Abisua goizaldeko 04:30 aldera jaso dute 'Aita Mari' ontzian. Erreskatatutako pertsona batek laguntza medikoa behar izan du, baina bere bizitza ez dago arriskuan. Ekainaren 6an Mediterraneo Erdialdera bidean jarri zenetik bigarren erreskatea izan da.
2022/06/15 - 09:18
Aita Mari ontziak beste 17 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
'Aita Mari'k bi egunean egiten duen bigarren erreskatea da. Asteartean 11 pertsona migratzaile onik atera zituen. EITB Media misio humanitarioaren lekuko izaten ari da Asier Sanchez kazetariaren eskutik.
2022/06/14 - 22:46
Horrelakoa izan da 'Aita Mari' ontziak egin duen erreskatea Mediterraneoko uretan
Aita Mari ontziak 11 pertsona migratzaile erreskatatu ditu gaur goizaldean Mediterraneo itsasoan. Gehienak 20 eta 30 urte bitarteko marokoarrak edo bangladeshtarrak dira. Tartean bada 16 urteko somaliar bat ere.
2022/06/14 - 12:22
Oscar Fernandez, 'Aita Mari' ontziko kapitaina: ''Baldintzak egokiak dira erreskate gehiago egiteko''
Oscar Fernandezen esanetan, 'Aita Mari' ontziak gaur egindako erreskatea ez da bereziki zaila izan, "baina hemen ez dago ezer errazik". Kapitainak esan du erreskatatuen artean bi adingabe egon litezkela.
2022/06/14 - 11:00
Horrelakoa izan da Mediterraneoan noraezean zihoazen 11 lagunen erreskatea
'Aita Mari' ontziak 05:00ak aldera jaso du abisua, eta berehala aurkitu dute ontzia. Erreskatutako 11 lagunak 'Aita Mari' ontzian daude jada. Guztiek negatibo eman dute erreskate-ontzira igo bezain laster egin zaien PCR proban.
2022/06/14 - 10:21
'Aita Mari' ontziak 11 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
'Aita Mari' itsasontziak, noraezean zihoazen 11 pertsona erreskatatu ditu goizean goiz. Denak egoera onean daude. Asier Sanchez EITB Mediako kazetaria erreskatearen lekuko izan da.
2022/06/14 - 09:11
'Aita Mari' ontziak 11 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
Ekainaren 6an Mediterraneo erdialdera abiatu zenetik egiten duen lehen erreskatea da. EITB Media bigarren misioaren lekuko berezia izaten ari da. Izan ere, Asier Sanchez ETBko kazetaria ontzi barruan doa.
2022/06/11 - 16:43
Zelan eragiten du itsas zakarrak 'Aita Mari' ontziaren eguneroko bizitzan?
Komunera joatea, sukaldean aritzea, dutxa bat hartzea… Egunerokotasunaren gauzak egitea zailagoa bilakatzen da. Erreskate-misioan parte hartzen dabiltzan asko, gainera, ez dira inoiz itsasoratu.
2022/06/09 - 23:20
Aita Mariren bidaia Mediterraneo Erdialdera
Aita Mari euskal erreskate ontzia erreskate eremura heldu da jadanik. Itsasontziak Lampedusa (Italia) atzean utzi du eta hegoalderantz doa, Libiarantz.
2022/06/09 - 18:30
'Aita Mari' ontzia erreskate eremura iritsi da
Edozein momentutan erreskate bat egiteko prest dago tripulazio guztia. Izaskun Arriaran ontziko erizainak azaldu duenez, erreskateen abisuak hiru bideetatik iritsi daitezke.
2022/06/09 - 16:45
Nola jasotzen dituzte erreskate abisuak Aita Marin?
Edozein momentutan erreskate bat egiteko prest dago tripulazio guztia. Gaur itsasoa bare dago, bainan biharko aldaketa espero da; 2-3 metroko olatuak espero dituzte.
2022/06/06 - 12:17
'Aita Mari' erreskate ontzia Palmako portutik atera da Mediterraneo erdialdera bidean
07:00etan abiatu da eta lauzpabost egun beharko ditu erreskate gunera iristeko. Urteko bigarren misio humanitario honen berri emango du Asier Sanchez EITB Mediako kazetariak ontzi barrutik.