Mediterraneo itsasoa
2022/06/14 - 09:11
'Aita Mari' ontziak 11 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
Ekainaren 6an Mediterraneo erdialdera abiatu zenetik egiten duen lehen erreskatea da. EITB Media bigarren misioaren lekuko berezia izaten ari da. Izan ere, Asier Sanchez ETBko kazetaria ontzi barruan doa.
2022/06/11 - 16:43
Zelan eragiten du itsas zakarrak 'Aita Mari' ontziaren eguneroko bizitzan?
Komunera joatea, sukaldean aritzea, dutxa bat hartzea… Egunerokotasunaren gauzak egitea zailagoa bilakatzen da. Erreskate-misioan parte hartzen dabiltzan asko, gainera, ez dira inoiz itsasoratu.
2022/06/09 - 23:20
Aita Mariren bidaia Mediterraneo Erdialdera
Aita Mari euskal erreskate ontzia erreskate eremura heldu da jadanik. Itsasontziak Lampedusa (Italia) atzean utzi du eta hegoalderantz doa, Libiarantz.
2022/06/09 - 18:30
'Aita Mari' ontzia erreskate eremura iritsi da
Edozein momentutan erreskate bat egiteko prest dago tripulazio guztia. Izaskun Arriaran ontziko erizainak azaldu duenez, erreskateen abisuak hiru bideetatik iritsi daitezke.
2022/06/09 - 16:45
Nola jasotzen dituzte erreskate abisuak Aita Marin?
Edozein momentutan erreskate bat egiteko prest dago tripulazio guztia. Gaur itsasoa bare dago, bainan biharko aldaketa espero da; 2-3 metroko olatuak espero dituzte.
2022/06/06 - 12:17
'Aita Mari' erreskate ontzia Palmako portutik atera da Mediterraneo erdialdera bidean
07:00etan abiatu da eta lauzpabost egun beharko ditu erreskate gunera iristeko. Urteko bigarren misio humanitario honen berri emango du Asier Sanchez EITB Mediako kazetariak ontzi barrutik.
2022/06/06 - 10:28
'Aita Mari' Palmatik irten da, EITB Media ontzian dela
Aita Marik goizeko 07:00tan utzi du Palma eta Mediterraneo erdialdera bidean da une honetan. EITB Mediako Asier Sanchez kazetariak ontzian doa misioaren berri emateko.
2022/06/06 - 09:47
'Aita Mari' erreskate-ontzia Palmako portutik atera da eta Mediterraneo erdialdera bidean da
Urteko bigarren erreskate-misioari ekin dio. Aurreko misioetan, guztira, 669 erreskate egin dituzte. EITB Mediak jarraipen berezia egingo dio 'Aita Mari'ren bidaia berri honi.
2022/06/05 - 16:43
'Aita Mari' ontziak 1.113 pertsona salbatu ditu bere 7 misioetan
Bere 8. misioa abiatuko du bihartik aurrera erreskaterako ontziak. Bidaia berri honen helmuga Mediterraneo erdigunea izango da.
2022/06/03 - 20:49
'Aita Mari' Mediterraneora abiatu da urteko bigarren misioan
Burrianatik (Castello) abiatuta, Mallorcako kaian geldialdi bat egingo dute, larunbatean eta igandean ate irekien jardunaldiak eskaintzeko.
2022/05/31 - 13:06
Helmuga klasikoak dira Balear Uharteak, Kanariak eta Mediterraneo aldea
Euskadiko bidaia-agentzietako hainbat ordezkarirekin hitz egin dugu, uda honetarako helmuga klasikoak konta diezazkiguten.
2022/01/29 - 22:37
Aita Mari portu seguru baten zain dago Mediterranioan erreskatatutako 176 migratzaileak lehorreratzeko
Erreskatatutakoen artetik, 23k positibo eman dute koronabirus proban. Lampedusatik gertu dago itsasontzia, eguraldi txarretik babestu nahian.
2022/01/28 - 22:30
'Aita Mari'k 176 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Konkretuki, 18 emakume, 116 gizon eta 42 adingabe lagundu ditu euskal ontziak.
2022/01/25 - 17:40
'Aita Mari'k 280 pertsona, tartean zazpi hildako, zeramatzan ontzi bati laguntza eman dio
Italiako agintariek salbamenduko hiru ontzi bidali dituzte, eta 'Aita Mari'ri eskurik ez hartzeko agindua eman diote gauerdian. 270 pertsona baino gehiago Lampedusa uhartean lehorreratu dituzte.
2022/01/20 - 17:05
Aita Mari ontzia berriro itsasoratu da Mediterraneoan etorkinak erreskatzeko helburuarekin
Erreskate ontzi bihurtutako arrantzuntzia Burrianako portuan lotuta zegoen iragan azaroaren 8tik, 105 migratzaile erreskatatzetik itzuli zenetik. Han mantentze-lanak egin dizkiote.
2021/12/21 - 18:47
160 pertsona migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago hil dira Libiako kostaldean
Migraziorako Nazioarteko Erakundeak "ekidin zitekeen tragedia" deitoratu eta Mediterraneoko herrialdeei neurriak "berehala" hartzeko eskatu die. 2021ean, 1.500 pertsona baino gehiago hil dira, soilik Mediterraneoko erdialdean.
2021/10/25 - 18:55
Italian lehorreratu dira Aita Marik erreskatatutako 105 pertsona migratzaileak
Aldez aurretik, koronabirus proba egin diete ontzian zihoazen pertsona guztiei, eta 16k positibo eman dute, baina ez dute sintomarik.
2021/10/25 - 13:27
Aita Mari Siziliako Trapani portura iritsi da, sei eguneko itxaronaldiaren ostean
Aita Marik Italiako agintarien baimenari itxaron beharko die orain ontzia lotu eta erreskatatutako 105 pertsonak lehorreratzeko (@maydayterraneo-ren irudiak).
2021/10/24 - 19:48
'Aita Mari'k Sizilian lehorreratzeko baimena lortu du, sei eguneko itxaronaldiaren ondoren
Trapaniko portuan egingo du, eta bertan lehorreratuko dira Malta inguruko uretan erreskatatutako 105 migratzaileak.
2021/10/22 - 17:11
Aita Mari ontziak portuaren zain jarraitzen du 105 migratzailerekin, sei covid positiborekin
Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) adierazi duenez, "Maltak eta Italiak uko egin diote itsasoko erreskate-operazioaren erantzukizunari".