Memoria Historikoa
2025/03/06 - 14:08
Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko lege-erreforma onartu dute
EH Bildu, PSN eta Geroa Bai taldeek pasa den azaroan lorturiko akordioaren ondotik, ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko hainbat taldek azken urteotan eskatu bezala.
2025/03/03 - 11:39
Gaur argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak Zaramagako Eliza Memoria Leku izendatzeko prozedura
Gertakarien 49. urteurrenean ireki da, hain zuzen ere, kudeaketak egiteko urtebeteko epea, Poliziak bost langile hil zituen eliza Memoria Leku izendatze aldera.
2025/03/03 - 06:00
1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimak gogoan, beste urte batez, Gasteizen
Goizean, Poliziak eraildako bost langileen omenezko lore-eskaintza egingo dute San Frantzisko elizatik gertu. Hain justu, Zaramagako eliza memoriagune izendatuko dute aurten. Arratsalderako, omenaldia eta manifestazioa daude deituta.
2025/03/02 - 18:32
10 urte daramatza itxita Zaramagako elizak, memoriala eraikitzeko zain
1976ko martxoaren 3ko hilketak beti egongo dira Gasteizko Zaramagako elizari lotuta. Memoriagune bihurtzeko prozesua hasi berri du Espainiako Gobernuak. Eraberritze handia beharko du eraikinak, ia 50 urtean ez baita inolako obrarik egin bertan.
2025/02/22 - 15:08
Fernando Buesa eta Jorge Diez omendu dituzte ETAk hil zitueneko 25. urteurrenean
2000ko otsailaren 22tik urtero bezala, senideak, lankide ohiak, erakundeetako ordezkariak eta herritarrak Gasteizko Askatasunaren Lorategietan bildu dira, bien oroimenezko monolitoaren ondoan, lore-eskaintza egiteko.
2025/02/22 - 14:35
Lore-eskaintza jendetsua Fernando Buesa eta Jorge Diezi, haien erailketatik 25 urtera
ETAk hil zituenetik 25 urtera, haien senide, lagun eta erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek lore-eskaintza egin diete Gasteizen. Rocio Vitero eta Pello Otxandiano (EH Bildu) ere han ziren, baina loreak jartzeko ilaran zain zeudenean, handik joateko keinuak egin dizkie Diezen amak.
2025/02/17 - 16:28
Martxoaren 3ko manifestazioa katedral berrian amaituko da, langileen hileta jendetsua gogora ekartzeko
1976an Espainiako Poliziak tiroka hildako langileen omenezko manifestazioa duela 49 urte hileta-elizkizuna hartu zuen eraikinera iritsiko da lehenengoz.
2025/02/15 - 17:29
Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkeztu dute, torturak jasandako 900 pertsona elkartu dituen ekitaldian
Biktimen errekonozimendua eta erreparazioa eskatu dute eta hori lortzeko, "aitortza eta erreparaziorako mekanismoak gara ditzatela" eskatu diete Eusko Jaurlaritzari zein Nafarroako Gobernuari.
2025/02/11 - 23:13
Memoria Garak eta EH Bilduk Gasteizko salatu dute San Frantzisko eliza egoera tamalgarrian dagoela
Kolektibo memorialistak kritrikatu du Zaramaga auzoko elizaren "kontserbazio egoera tamalgarria" dela. Era berean, koalizio subiranistak ohartarazi du elizaren egoera "larria" dela.
2025/02/01 - 18:16
Irungo Etorbidea Zubia memoria leku izendatzeko prozesua hasi du Espainiako Gobernuak
Hain zuzen ere, Irungo Udalak 2024ko ekainaren 14an egindako eskaeraren harira hartu dute zubi hori memoria demokratikoaren toki izendatzeko erabakia.
2025/02/01 - 17:17
Duela 45 urte Batallon Vasco Español taldeak hil zuen Yolanda Gonzalez omendu dute Bilbon
Plaka bat jarri dute Yolanda Gonzalez oroitzeko haren izena duen Deustuko Erriberako plazan, eta lore-eskaintza egin dute haren omenez. 1980ko otsailaren 1ean bahitu eta hil zuten.
2025/01/31 - 17:10
Gernikako gerrako presoen ospitale zaharra ''memoria leku'' izendatu dute
1938 eta 1940 bitartean, gutxienez 269 preso errepublikano hil ziren bertan gaixotasun infekziosoen ondorioz. Bigarren Hezkuntzako Institutua da gaur egun.
2025/01/30 - 20:16
Parisko eraikina Estatuari itzultzea eskatzen duen Abascalen eskutitz bati erantzun dio Ortuzarrek
Zehazki, eskuin muturreko alderdiko buruzagiak gutunak bidali dizkie Espainiako Gobernuari, EAJri eta Cervantes Institutuari, besteak beste. Abascalen gutuna "hanka-sartzeetan gezurretan bezain emankorra" dela dio EBBko presidenteak.
2025/01/27 - 13:45
Estatuaren biktimen elkarteek Batzar Nagusietara eraman dute La Cumbre memoriaren gune izateko proposamena
Aranzadik eta Lasa eta Zabalaren familiek proposamenaren berri eman dute gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Estatuaren biktimak erdigunean izango lituzkeen gunea proposatu dute, eta ikerketarako eta familien arretarako balioko luke.
2025/01/27 - 07:00
Euskal herritarrak Holokaustoan: zenbat deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara?
Naziek preso hartutako euskal herritar gehienak Mathausen kontzentrazio-esparruan izan ziren.
2025/01/22 - 14:47
Iruñeko Erorien Monumentua gorriz margotu dute eta hura eraistearen aldeko pintadak egin dituzte
Eraikinaren erdiko fatxada pintura gorriz tindatu da. Eraikinaren alboetan "Faxismoaren aurka, lehen lerrora!" eta "Caidos (Erorien Monumentua) eraitsi" irakur daiteke.
2025/01/18 - 22:27
Erorien Monumentua eraistearen aldeko manifestazio jendetsua, Iruñean
Elkarte memorialistek deituta bildu direnek monumentua botatzeko eskatu diete Udalari eta Gobernuari. Francoren heriotzaren 50. urteurrenean zabal daitekeen mezu antifrankistarik onena dela esan dute, eta eraikina eraldatzea adostu duten PSN, EH Bildu eta Geroa Bairi atzera egiteko eskatu diete.
2025/01/11 - 17:39
Gasteizko San Frantzisko eliza memoria gune izendatuko dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariengatik
Eibar (Errepublika aldarrikatzeagatik), Irungo Bidasoa gaineko etorbideko zubia, Saturrarango espetxea eta San Kristobal gotorlekua ere kategoria horretan sartuko dituzte, Gernikako herrigunearekin batera.
2024/12/20 - 09:46
Txomin Letamendi gudaria 1950ean torturapean hil zutela salatu dute Justiziaren aurrean
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak jakitera eman duenez, EAJko militantearen familiak kereila aurkeztu du Donostiako epaitegian gizateriaren aurkako delituengatik.
2024/12/15 - 18:05
Totem batek 1936an fusilatutako hiru gazte gogoratuko ditu gaurdanik, Guardiatik gertu
Fusilatu zituzten tokian bertan jarri dute oroigarria, haien memoria berreskuratu eta duintzeko asmoarekin.